111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

7. poligonoko 188. lurzatiaren okupazioa. Jendaurrean jartzea

Kasedako Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkura berezian, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 362 m²-ko lurgaina okupatzea, Kasedako El Saso parajean, Viscofán España SLU lantegiaren ondoan (7. poligonoko 188. herri-lurzatia). Okupazioaren helburua goi-tentsioko aireko linea zabaltzea da, eta okupazio hori arautzen duen baldintza-agiria onetsi da espedientean jasotako dokumentazioaren arabera.

Orobat, espedientea eta erabakia jendaurrean jartzea erabaki zen,15 egun baliodunean, iragarkiak argitaratu ondotik toki entitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da zenbatzen epea.

Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Kasedan, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2407981