2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Finkak normalizatzeko proiektua, Olkozko S1 sektoreko 15., 16. eta 17. lurzatietan (lurzati horiek bat datoz 3. poligonoko 369., 370., 371., 383. eta 391. katastro-lurzatiekin). Hasierako onespena
Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 17ko Ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen finkak normalizatzeko proiektu bat Olkozko S1 sektoreko 15., 16. eta 17. lurzatietan eta 7. eta 8. espazio libre publikoetan, xede duena udal-planaren aldaketak ezarritako muga berriak normalizatzea. Proiektuak eragiten die 3. poligonoko 369., 370., 371., 383. eta 391. katastroko lurzatiei. Proiektua Peralta Ayesa Arquitectos enpresak idatzi du, eta Inversiones Polandrius SL enpresak (IFK: B71301931) sustatu. Hala bada, bidezkoa da informazio publikoaren tramitea irekitzea, eta tramitatutako espedientea ikusgai egonen da udaletxean (Jai Eder plaza, Biurrun), 08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok azter dezan eta bidezko alegazioak aurkez ditzan.
Agiria kontsultagai egonen da Udalaren egoitza elektronikoan: www.biurrun-olcoz.es.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta honen aurka, beraz, ezin izanen da aurkeztu inolako errekurtsorik.
Biurrun-Olkotzen, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2408085