2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Deialdia, 2023an eta 2024an enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontratazioetarako dirulaguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 761141.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/761141).
Beriaingo Udalaren deialdia, 2023an eta 2024an enplegua sustatzeko kontratazioetarako dirulaguntzena. Laburpena.
2024ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakia.
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenbizikoa.–Onuradunak: Beriainen egoitza duten enpresak izan daitezke laguntzen onuradun, betiere kontratatzen dituzten langabeak inskribaturik badaude Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan, Beriainen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak.
Onuradun izan daitezke, halaber, autoenpleguko proiektu bati ekiten dioten pertsona fisikoak, horiek ere Beriaingo udalerrian erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak.
Bigarrena.–Xedea: pizgarriak ezartzea kontratazioa sustatzeko eta enplegua egonkortzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
1. Honako dirulaguntza hauek emanen dira, lanaldia osoa bada:
–2.400 euro, 7. oinarriko a) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko. Autoenpleguko proiektu bati ekin diotenei ere kopuru bera emanen zaie.
–1.800 euro, 7. oinarriko b) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko, baldin eta urtebete irauten badu gutxienez.
–900 euro, 7. oinarriko b) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez sei hilabete irauten badu.
Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, dirulaguntza igoko da, 2.400 euro bitarte.
–750 euro, 7. oinarriko c) apartatuan aurreikusitako kontratu bakoitzeko.
–500 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko.
2. Lehen aipatutako pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira, benetako lan denboraren arabera, lanaldi partzialeko kontratuetan, baldin lanaldiak %50 irauten badu gutxienez (lanaldi oso batekin alderaturik), bai eta aldizkako kontratu finkoetan ere.
Aurrekontuko partida handitu daiteke, eskaera guztiei erantzun arte.
Eskabideak aurkezteko epea:
15 egun, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 2023ko urtarrilaren 1etik argitalpenaren egunera bitartean egindako kontratazioetarako, eta hilabete bat, lan-kontratua hasi edo mugagabe bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera, gainerako kasuetan.
Azken eguna: 2024ko abenduaren 31.
Beriainen, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2407783