2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Jendaurreko informazioa Arraiozko 8. poligonoko 95. partzelari erantsitako lursaila soberakintzat deklaratzeari eta besterengarritzat jotzeari buruz
Baztango Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, 2. akordioan erabaki zuen:
1.–Behin betiko onartzea Arraiozko 8. poligonoko 95. partzelari (Urrutia karrika 13) erantsitako 57,46 m²-ri kalifikazio juridikoa aldatzea.
2.–Lehenengo xedapenean deskribatutako lursaila (57,46 m², Arraiozko 8. poligonoko 95. partzelaren eranskinak, Urrutia karrika 13), ondare-ondasuntzat kalifikatua, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 10. eta 12. artikuluen arabera (280/1990 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena).
3.–Arraiozko (Urrutia karrika 13) 8. poligonoko 95. partzelari erantsitako 57,46 m²-ren besterengarritasuna deklaratzea, mugakideari zuzenean besterendu ahal izateko.
4.–Espedientea jendaurrean paratu beharko da 15 eguneko epean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
5.–15 eguneko epea pasatuta truke-prozedurari hasiera ematea, modu eta baldintza hauetan:
a) Eragiketa eskritura publikoan egin beharko da.
b) Formalizazio horri dagozkion gastuak onuradunak ordainduko ditu.
6.–Alkateari ahalmena ematea erabakitakoa betearazteko beharrezkoak diren agiriak sina ditzan.
Baztanen, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2408129