2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Deialdia, hizkuntza-paisaia euskaratzeko 2024an. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 761639.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/761639).
Baztango Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen 2024rako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onestea.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Oinarri hauen bidez arautzen diren dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte helbide soziala Baztanen daukaten pertsona fisiko edo juridikoek, baita bere jarduera ekonomikoa Baztango udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeagatik entitateei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntza hauen arrazoia diren jarduerek euskararen gizarte erabilera sustatu eta hedatzea izanen dute berariazko helburu.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 30ean, 14:00etan, akituko da.
Elizondon, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2407980