111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Deialdia, 2024an euskara ikasteko laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 761618.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/761618).

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 16an egin bilkuran, onetsi zituen 2024an Euskara ikasteko dirulaguntzak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza jaso ahal izanen dute ondoko baldintza hauek betetzen dituztenek:

a) 16 urte baino gehiago izatea.

b) Baztanen erroldaturik egotea urtebeteko antzinatasunez eta egoera horretan irautea diruz lagunduko den aktibitateak dirauen denbora osoan.

c) Zergen ordainketa nahiz Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean edukitzea eta Baztango Udalarekin ordaindu gabeko zorrik ez izan.

d) 2023-2024 ikasturtean (2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra) euskaltegi batean euskara ikastaroren batean matrikulaturik egotea eta haren matrikula ordaindurik izatea.

e) Euskaltegiak ikastaroaren gutxienez %80ko asistentzia/aprobetxamendu egiaztaturik izatea. Autoikaskuntza programa batean ikasten duten ikasleek ere horren aprobetxamendu-egiaztagiria aurkeztu behar dute.

f) Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko dirulaguntza deialdia aterako balu hura ere eskatzea beharrezkoa izanen da, salbuespenak salbuespen (Estatu Espainiarreko dokumentazio ofizialarekin arazoak dituztenak).

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honek xede hau du: euskara ikasteko ikastarorik egiten duten baztandarrei horrek dakarkien matrikula gastuetarako dirulaguntza emateko modua arautzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

–Dirulaguntza hauek 2024 urteko aurrekontuen dirulaguntzen diru-sailaren kargura, euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia izenekora joanen dira. Horretarako 8.000 euroko aurrekontua dago.

–Dirulaguntza hau gehienez ere 435 eurokoa izanen da. Laguntzaren zenbatekoa eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da, eta aurkezten diren eskabideen arabera eginen da aurrekontuaren zatiketa.

–Aurrekontuetan aurreikusi den diru-kopurua, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

–Dena dela, dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute 435 euro baino gehiago jaso deialdi bakoitzeko.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 1etik 30era (14:00ak arte) izanen da.

Elizondon, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2407972