2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Akats zuzenketa, balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean jartzean.
Balorazio txostena berrikusteko proiektuaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 101.Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an. Bertan ez zen txosten hori kontsultatzeko modua argitaratu; hortaz, zuzenketa-iragarki hau argitaratzen da.
Hala, hau zioen lekuan: "Basaburuko Udalak, 2024ko apirilaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berraztertzea Basaburuko udal-mugarteko balorazio txostena".
Testu honen bidez zuzentzen da:
"Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).
Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da https://basaburua.eus/eu/hasiera web-orrian, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Basaburuan, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2408058