111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza

Basaburuko udaletxean egingo den 2024/2 ezkontza dela eta, Basaburuko Udaleko alkateak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 2015/40 legearen 9. artikuluaren eta Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduaren 43. artikuluaren arabera, 2024ko maiatzaren 6ko 2024/65 alkate ebazpenean erabaki du:

1.–Udal honetako zinegotzia den Julen Beunza Arano eskuordetzea 2024/2 zenbakidun ezkontza zibila egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori udaletxean egiteko, ezkongaiek erabakitzen duten datan.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzea.

Basaburuan, 2024ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2407350