2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Aldaketa puntuala, UE-59 unitatearen birpartzelazio proiektuan eta hirigintza-hitzarmenean. Hasierako onespena
Bakaikuko Udalak, 2024ko maiatzaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala egitea Bakaikuko hirigintza-antolamenduko planaren UE-59 exekuzio-unitatearen birpartzelazio proiektuan eta hirigintza-hitzarmenean. Sustatzailea Construcciones Bakaikoa SL da.
Jendaurreko epea zabaltzen da, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkezteko; hori dena, bete dadin ezarrita dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan eta 25.5 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Bakaikun, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2407947