111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Lur ez urbanizagarriko hirigintza araudi orokorreko 5. artikuluaren aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Arantzako Udalak 2024ko maiatzaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, lur ez urbanizagarriko hirigintza araudi orokorreko 5. artikuluaren aldaketa egituratzaileari hasierako onespena eman dio.

Lurralde antolamenduari eta hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71. artikuluetan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrera jarriko da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Epe horretan, Udal Idazkaritzako bulegoan aztertu ahal izanen da espedientea, astelehenetik ortziralera, 10:00etatik 13:00etara, eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin ahal izanen dira.

Arantzan, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2407983