111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Enkante publikoa, belarrak errentan emateko

Prado de Vallalenguako Batzarrak, gutun azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du Prado de Vallalenguako belarrak errentan emateko, bost urterako, hain zuzen ere aurtengo uztailaren lehenetik 2029ko ekainaren 30era arte, udal bulegoetan diren baldintzei jarraikiz.

Proposamenak, behar bezala eginbideturik, heldu den ekainaren 14ko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira, Batzarreko bulegoetan dagoen ereduari jarraituz. Gutunak ondotik irekiko dira, betiere baldin bulegoetako erregistro orokorren epearen barnean aurkeztu badira, ezarri bezala.

Andosillan, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2407528