2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 116. lurzatian. Hasierako onespena
Antzingo Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 116. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Pilar Bobadilla Bacaicoak sustatua eta Ricardo Ros Zuasti arkitektoak izenpetua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Antzinen, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2407834