111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Indarrik gabe uztea prozesuetako ingeniariaren deialdia

2024ko maiatzaren 16ko Lehendakaritzaren 41. Ebazpenaren bidez, erabaki zen ondoriorik gabe uztea prozesuetako ingeniariaren deialdia eta haren oinarriak, zeinak onetsi baitziren Lehendakaritzaren 2024ko martxoaren 20ko 24. Ebazpenaren bidez.

Ebazpenak honako hau ezartzen du:

2024ko apirilaren 11ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdian, oinarrietan eskatzen den titulazioa sobera altua da, edo ez dator bat prozesuan hautatutako pertsonak bete beharreko zeregin/funtzioekin.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Indarrik gabe uztea prozesuetako ingeniariaren deialdia eta haren oinarriak, zeinak onetsi baitziren 2024ko martxoaren 20ko Lehendakaritzaren 24. Ebazpenaren bidez.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea aurkeztutako hautagaiei.

Hirugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, baita Udalaren web-orrian ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Batzordeari, egiten den hurrengo bilkuran.

Azkoienen, 2024ko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2407978