111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuari atxikitako lanpostu batzuk, dagozkionak 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onetsitako enplegu publikoaren eskaintzako ordezte-tasa espezifikoari

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuari atxikitako lanpostu hauek:

–Zerbitzu anitzetako enplegatua, D mailakoa.

–Zerbitzu anitzetako ofiziala, C maila (3 plaza).

–Lorezain-ofiziala, C maila.

Ezaugarrien taulan (II. eranskinean erantsi da) zehazten dira plaza bakoitzaren ezaugarriak.

1.2. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.3. Lanpostuak bere mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, jarraikiz uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenari, bai eta Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozesu hau gauzatuko da honako araudi honetan xedatutakoaren arabera: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, zeinaren bidez arautzen baitira Toki Araubidearen Oinarriak, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Betebeharrak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Izatea Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Edukitzea II. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua, edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da egoki den baliozkotzea, edo homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta indarrean egon beharko dute lanpostuaren jabetza hartu arte.

4.–Eskabideak.

4.1. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira, eskabide orokorra erabiliz Atarrabiako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.villava.es/.

Deialdian parte hartu nahi dutenek, eskabidea aurkeztu beharko dute, I. eranskineko eredu normalizatuaren araberakoa. Zenbat hautapen-prozesutan parte hartu nahi den, beste hainbeste eskabide aurkeztu beharko dira (eskabide bat lanpostu bakoitzeko).

Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Deialdian parte hartzeko eskabidea, erantsitako eredu normalizatuaren arabera.

b) Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina.

c) Desgaitasun maila bat izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Hilabete bateko epea izanen da eskabideak aurkezteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik, 21,05 euroko tasa ordaindu behar da, izena ematen den lanpostu bakoitzeko.

Eskabidea formalizatzean ordainduko da tasa, dirua kontu honetan sartuz: ES70 3008 0069 1926 2997 4524.

Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu behar dira, Atarrabiako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.villava.es/.

5.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoan, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.4. Prozeduran parte hartzeko eskubideen tasa ez da itzuliko baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Mikel Oteiza Iza, Atarrabiako Udaleko alkate udalburua. Ordezkoa: Diana Bruño Artazcoz, Udaleko alkateordea.

Epaimahaikidea: Jesús M.ª Iruretagoyena Hernandorena, Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko arduraduna. Ordezkoa: Miguel Egozcue, Ezkabarteko Udaleko Obra Zerbitzuko arduraduna.

Epaimahaikidea: Eduardo Moler Mancho, Atarrabiako Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaria. Ordezkoa: Yolanda Álvarez López, Burlatako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Epaimahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkari bat.

Epaimahaikide idazkaria: Francisco Gil Izco, Atarrabiako Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Aitor Garralda Iriarte, Udaleko kontu-hartzailea.

6.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa biltzen ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

6.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Hautapen-prozeduraren nondik norakoa.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldia. Bi proba eginen dira:

a.1) Lehenbiziko proba izanen da galde-sorta teoriko-praktiko bat, gaztelaniaz, lanpostuaren ezaugarrien taulako gaiei buruz (II. eranskina). Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte. Epaimahaiak esanen du, proba hasi aurretik, zer proportziotan. Proba honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

a.2) Bigarren proban garatu beharko dira epaimahaiak proposatutako zenbait kasu praktiko, lanpostuaren ezaugarrien taulako gaiei buruz (II. eranskina). Proba honetan gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

b) Merezimenduen balorazioko fasean edo lehiaketaldian, baloratuko dira izangaiek alegatu dituzten merezimenduak, gero azalduko den baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatutakoan, lehiaketaldia.

7.1.1. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira probak egiteko eguna, tokia eta ordua.

7.1.2. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan behar dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.1.3. Probak kalifikatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, Atarrabiako Udalaren web-orrian (www.villava.es), eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.1.4. Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratutakoan, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten alegatzen dituzten merezimendu guztien frogagirien kopiak.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.2. Lehiaketaldia ez da baztertzailea eta haren helburua da izangaien merezimenduak baloratzea, betiere zuzenean loturik daudenak deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin.

Gehienez 40 puntu lor daitezke. Honako merezimenduak baloratuko dira:

7.2.1. Egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen jardueretan: 20 puntu gehienez.

7.2.1.1. Administrazio edo sozietate publiko batean egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen jardueretan: 2 puntu, zerbitzu egindako urte oso bakoitzeko.

7.2.1.2. Administrazio publikoetatik kanpo egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen jardueretan: 1,5 puntu, zerbitzu egindako urte oso bakoitzeko.

Kontratua egin duen administrazio edo sozietate publikoaren ziurtagiriaren bidez frogatuko dira egindako zerbitzuak, edo, enpresa pribatuen kasuan, kontratuaren eta lan-bizitzaren ziurtagiriaren bidez. Bertan jasoko dira honako hauek: lanpostuaren izena, kategoria profesionala, lanaldi mota (lanaldi partziala izanez gero, ehunekoa adieraziko) eta lan egindako aldiaren hasiera eta bukaera datak.

Oharrak:

1. Deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira.

2. Urte kopurua osoa ez bada edo zerbitzuak lanaldi partzialean egin badira, araberan dagokion puntuazioa emanen da.

7.2.2. Euskaraz jakiteagatik, 10 puntu gehienez.

Gehieneko puntuazioa jasoko dute izangaiek, baldin frogatzen badute badutela lanpostu bakoitzerako ezarritako jakite-maila, hots, B2 maila ahoz eta B1 maila idatziz, jarraikiz Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari. Jakite maila apalagoa frogatzen dutenei proportzioan baloratuko zaie.

Oharrak:

1. Ez dira onartuko azterketa-txartelak, ez eta ofizialak ez diren zentroek emandako ziurtagiriak ere.

7.2.3. Prestakuntza osagarriarengatik, baldin zuzenean loturik badaude lanpostuaren eginkizunekin, 10 puntu emanen dira gehienez, honako irizpide hauen arabera:

–20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitza: 0,5 puntu.

–20 ordu edo gehiagoko ikastaro bakoitza, 100 ordura iritsi gabe: puntu bat.

–100 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitza: 2 puntu.

Oharrak:

1. Iraupena behar bezala frogatzen ez bada, ikastaroa baloratuko da 20 ordutik beherakoa balitz bezala.

7.3. Merezimenduak ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, ez baldin badaude, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, zerrendatuta, alegatuta eta frogatuta. Betiere, kalifikazio-epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, apartatuan adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.3.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaien behin-behineko puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea emanen da, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, telematikoki, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.

7.3.2. Behin epaimahaiak ebatzita behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak, argitara emanen dira merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak.

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde.

Berdinketak bere horretan badirau, ebatziko da egindako zerbitzuetan puntuazio handiena lortu duenaren alde, eta, bat baldin badatoz, kontuan hartuko da apartatu horretako azpiapartatu bakoitzean lortutako puntuazio handiena, zerrendatzen diren hurrenkeran.

7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu prozesua gainditu dutenen zerrenda, hautapen-prozesuan guztira eskuratu duten puntuazioaren arabera, eta organo eskudunari igorriko dio, egin daitezen baldintzak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Organo eskudunak hamar egun balioduneko epea irekiko du, lanpostua eskuratzen duten proposatutako izangaiek aurkez dezaten dokumentazioa, honako baldintza hauek betetzen dituztela frogatzeko:

a) Deialdian eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Izapide hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraikiz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer baldintza frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, lanpostuak eskuratzeko.

9.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamenean jasoko dira eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak, puntuazio handiena izateagatik sartu ere.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori Atarrabiako Udalaren atarian argitaratuko da, deialdiaren web fitxan.

9.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Txosten mediko ofiziala, frogatzen duena ez duela eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik administrari-ofizial karguaren eginkizunak betetzea.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dira izendatu edo kontratatu agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak. Halakoetan, baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna, beren eskabideko faltsukeria dela-eta.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik gelditu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera, lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa baldin bada eskudantziak betetzeko, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Atarrabiako Udaleko funtzionario izendatuko dira edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak adjudikatuko zaizkie.

10.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatua bihurtzea nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun finko, eta izanen ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Alta emanen zaie Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori hala da, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

10.5. Emandako epean jabetza hartzen ez dutenek (ezinbesteko kasuetan salbu) galduko dituzte Atarrabiakio Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun izateko eskubide guztiak. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuari jarraituko zaio.

11.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

11.1. Hautapen-prozesu honetan plaza lortzen ez duten izangaiekin zerrenda bat eginen da, puntuazio-ordenaren arabera, aldi baterako kontratazioak egiteko.

11.2. Izangaiei dei eginen zaie jarraikiz "Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak kudeatzeko arauei". Arau horiek 2016ko ekainaren 28an onetsi zituen Atarrabiako Udalak, eta www.villava.es web-orrian daude.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharreko izapideak, Atarrabiako Udalaren web-orrian (www.villava.es) argitaratuko dira proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den guztia ere.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Atarrabian, 2024ko apirilaren 23an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

I. ERANSKINA.–DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

Deskargatu eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA.–EZAUGARRIEN TAULA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

LANPOSTUA

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

MAILA

BEHAR DEN TITULAZIOA

BESTE
BETEKIZUN
BATZUK

Zerbitzu anitzetako enplegatua

03 04 01 / 04

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

C gidabaimena

Zerbitzu anitzetako ofiziala (3 plaza)

03 08 01 / 06

03 08 01 / 07

03 08 01 / 09

C

Batxilergoa edo bigarren mailako Lanbide Heziketa

C gidabaimena

Lorezain-ofiziala

03 03 01 / 01

C

Batxilergoa edo bigarren mailako Lanbide Heziketa

B gidabaimena

2.–Lanpostuko eginkizunak.

–Lanpostua. Zerbitzu anitzetako enplegatua, D mailakoa.

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuak honako eginkizun hauek ditu, lehentasunez: Udalaren hiri azpiegitura eta instalazioetako mantentze eta zaintza lanak; obra, zurgintza, iturgintza, lorezaintza, garbiketa, hilerri eta abarretako lanak egitea edo laguntza ematea; eta, oro har, aipatutakoen antzeko guztiak, zerbitzua dela-eta bere gain utzitakoak.

–Lanpostua. Zerbitzu anitzetako ofiziala, C mailakoa.

Zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostuak honako eginkizun hauek ditu, lehentasunez: Udalaren hiri azpiegitura eta instalazioetako mantentze eta zaintza lanak; obra, zurgintza, iturgintza, lorezaintza, garbiketa, hilerri eta abarretako lanak egitea; C motako gidabaimena behar duten ibilgailuak gidatzea; eta, oro har, aipatutakoen antzeko guztiak, zerbitzua dela-eta bere gain utzitakoak.

–Lanpostua. Lorezain-ofiziala, C maila.

Lorezain-ofizialaren lanpostuak honako eginkizun hauek ditu, lehentasunez: lorategien eta zuhaitzen mantentze-lanak egitea; izurriak kudeatzea; ureztapena kudeatzea, barnean dela ureztapen sistemen oinarrizko mantentze-lana; bere arloko jarduerekin lotutako makinen eta tresnen kontrola eta mantentze-lana; jarduera guztirako aldian behingo planifikazio eta kontrol eginkizunak; eta, oro har, aipatutakoen antzeko guztiak, zerbitzua dela-eta bere gain utzitakoak.

3.–Gai-zerrenda.

  • Administrazioaren arloko gaiak, lanpostu guztietarako komunak.

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, zeinaren bidez arautzen baitira Toki Araubidearen Oinarriak: II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

  • Gai profesionalak, lanpostu bakoitzerako berariazkoak.

–Lanpostua. Zerbitzu anitzetako enplegatua, D mailakoa.

1.–Laneko arriskuak prebenitzeko araudia: arriskuak identifikatzea, norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, seinaleztatzea eta balizatzea...

2.–Soldadura teknikak eta erreminten oinarrizko erabilera.

3.–Igeltserotzako teknikak: erremintak; materialak; zolatzea eta alikatatzea, enkofratuak eta murruak zutitzea...

4.–Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzea, magnetotermikoak, diferentzialak...).

5.–Argien zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

6.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien berezko elementuak.

7.–Ulertzea eskema elektrikoak eta iturgintzakoak.

8.–Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea.

9.–Produktuak eta tresnak biltegiratzea, biltegia kontrolatzea.

10.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak.

11.–Pintura-teknikak, erremintak eta materialak.

12.–Lorezaintzako teknikak (erremintak, inausketa, fitosanitarioen erabilera, sastrakak kentzeko makinaren maneiua, ureztatzeko sistemak).

13.–Atarrabiako geografia, toponimia eta kale-izendegia.

–Lanpostua. Zerbitzu anitzetako ofiziala, C mailakoa.

1.–Laneko arriskuak prebenitzeko araudia: arriskuak identifikatzea, norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, seinaleztatzea eta balizatzea...

2.–Soldadura teknikak eta erreminten oinarrizko erabilera.

3.–Igeltserotzako teknikak: erremintak; materialak; zolatzea eta alikatatzea, enkofratuak eta murruak zutitzea...

4.–Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzea, magnetotermikoak, diferentzialak...).

5.–Argien zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

6.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien berezko elementuak.

7.–Ulertzea eskema elektrikoak eta iturgintzakoak.

8.–Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea.

9.–Produktuak eta tresnak biltegiratzea, biltegia kontrolatzea.

10.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak.

11.–Pintura-teknikak, erremintak eta materialak.

12.–Lorezaintzako teknikak (erremintak, inausketa, fitosanitarioen erabilera, sastrakak kentzeko makinaren maneiua, ureztatzeko sistemak).

13.–Atarrabiako geografia, toponimia eta kale-izendegia.

–Lanpostua. Lorezain-ofiziala, C maila.

1.–Laneko arriskuak prebenitzeko araudia: arriskuak identifikatzea, norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, seinaleztatzea eta balizatzea...

2.–Lorezaintza-lanak. Urteko lanen plangintza orokorra.

3.–Ezagutzea Burlatako hiriguneko eta industrialdetako parke, berdegune eta lorategietan diren landare-espezieak eta zuhaitzak.

4.–Zuhaitzak, zuhaixkak eta heskaiak landatzea.

5.–Arbolen, zuhaixken eta heskaien mantentze-lanak. Hirietako zuhaitzak inausteko protokolo berria.

6.–Hirietako zuhaitzen arriskuaren ebaluazioa.

7.–Ureztatze sistemak: motak, ezaugarriak eta mantentze-lanak. Automatizazioa.

8.–Izurrite eta gaitz nagusiak lorezaintzan. Borroka integratua. Tratamendu biologikoak.

9.–Erremintak: motak, ezagutza, erabilera. Segurtasun-baldintzak. Makinak: mantentze-lanak, ego­kitzea lan motaren arabera.

10.–Informazio geografikorako sistemak Elementuen geolokalizazioa.

11.–Planoen interpretazioa.

12.–Atarrabiako geografia, toponimia eta kale-izendegia.

Iragarkiaren kodea: L2407615