2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, lan-harremanetako gradudunaren lanpostuan jardun dezaten
Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2024ko apirilaren 30eko 1544 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau eta dagozkion oinarriak onetsi zituen: deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, lan-harremanetako gradudunaren lanpostuan aritzeko (B maila/taldearekin parekatua): bata izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Ebazpen hori 2024ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.
Oinarri horietan akats bat atzeman da, eta, hortaz, zuzendu egiten da, Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 14ko 1666 Ebazpenaren bidez:
Tuterako Udalaren zerbitzuan lan-harremanetako gradudunaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdiaren II. apartatuaren 2. oinarrian, eta Tuterako Udalaren zerbitzuan lan-harremanetarako graduduna izateko prestakuntzarako izangaien zerrenda bat eratzeko deialdiaren III. apartatuan, bi deialdietako izangaiek bete behar dituzten baldintzak zerrendatzen dira.
Ez denez aipatu deialdian onartua izateko beharrezkoa den diplomaren edo gradu espezifikoaren titulua, bi deialdietan oinarria aldatuko da, eta eskatutako titulazioaren izena sartuko da. Hala, honako hau dioen lekuan:
C) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, diplomadun edo gradudun titulua edo baliokidetzat aitortutako beste titulu bat edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edukitzea. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
Honela behar du:
C) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ondorengo tituluren bat izatea: Lan Harremanetako diploma edo gradua, Gizarte Gradudunaren diploma, Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako gradua, edo horien baliokide deklaratutako beste titulu bat; edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
Horiek horrela, ebazten dut:
1.–Ebazpen honetan adierazitako akatsa zuzentzea.
2.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea, ebazpen honetan adierazitako ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2407795