111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

158E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Ultzamako udal mugartean esnea bildu eta tratatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Lácteos Goshua SL da.

Egun martxan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuz emana; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 9.5 taldean.

2024ko martxoaren 12an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin batzuk sartzeko, ekoizpen prozesuari, laborategiari eta zerbitzu orokorrei dagozkienak.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

02 05 01

Kontsumorako edo elaboraziorako egokiak ez diren materialak

Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea, eta 20 03 01 EHZ kodea duen hondakina kenduko da (nahastutako udal hondakinak), hura hobeki egokitzen zaiolako Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren hondakinen zerrendako kapituluari.

12 01 12

Argizari eta koipe erabiliak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

08 03 17

Tonerrak eta kartutxoak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

12 03 01

Garbiketako likido urtsuak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

13 01 10

Olio hidrauliko mineral kloratu gabeak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

13 08 02

Olioa urarekin

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

16 02 13

Ekipamendu elektronikoak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea 16 02 13* -61* EHZ kode zabalduarekin, informatikako aparatu txikiak direlako (kanpoaldetik 50 cm-tik beherakoak).

16 05 07

Baztertutako produktu kimiko ez-organikoak, substantzia arriskutsuak direnak edo horrelakoak dituztenak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

16 06 04

Pila alkalinoak (160603 izan ezik)

Ez da onartzen sortutako hondakinen zerrendan sartzea. Hondakin hori bulegoko tresna elektroniko txikietarako pilei dagokie. Horrelakoak kasuan kasuko toki erakundearen bidez kudeatu behar diren etxeko hondakinei dagozkie, eta, beraz, ez dira zerrenda honetan agertu behar.

17 01 07

Hormigoiaren, adreiluen, teilaren eta material zeramikoen nahasketak, 170106 kodean zehaztutakoez bestelakoak.

Ez da onartzen sortutako hondakinen zerrendan sartzea. Obraren jarduketa gauzatzen duen eraikitzaile edukitzailearen inskripzioaren bidez kudeatuko da hondakin hori.

20 01 21*

Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten bestelako hondakinak.

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea.

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan isurketarako ezarritako gehieneko mugarekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Partez onartzea Ultzamako udal mugartean esnea bildu eta tratatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Lácteos Goshua SL da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Lácteos Goshua SLri eta Ultzamako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2407229