1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
152E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita hozkailuak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Jardueraren titularra BSH Electrodomésticos España SA da.
Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 2.8 taldean.
2024ko otsailaren 2an, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu du, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan, hondakin mota hauek sartzeko:
080410 | Mastika/itsasgarri zaharkitua, hozkailuen lerrotik datorrena |
160304 | Produktu ez-organiko solido ez-arriskutsua, ontzi-garbigailuen lerroko itsas gatza |
160504* | Aerosolak |
200121 | Fluoreszenteak |
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Onartzea Galarko udal mugartean hozkailuak fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra BSH Electrodomésticos España SA da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau BSH Electrodomésticos España SAra eta Galarko Udalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
ERANSKINA.–FUNTZIONAMENDU BALDINTZEN ALDAKETA
1. Hondakin hauek sartzen dira ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, hots, sortutako hondakinen taulan:
HONDAKINAREN DESKRIBAPENA | EHZ KODEA (1) | AZKEN KUDEAKETA (2) | EKOIZPEN OHARRAK |
Itsasteko eta zigilatzeko produktuen hondakinak, 080409 kodean zehaztutakoez bestelakoak | 080410 | R1, D9, D5 | |
Hondakin ez-organikoak, 160303 kodean zehaztutakoez bestelakoak | 160304 | R5, D9, D5 | |
Aerosolak | 160504 * | R3, R4, R1, D9, D10 | |
Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten bestelako hondakinak | 200121 | R4 | |
Iragarkiaren kodea: F2406849