1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1332E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2024rako "toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako laguntza, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten" dirulaguntzarako behar den gastua baimentzen duena eta deialdi horren oinarri arautzaileak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 754781.
Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak 2024a baino lehen onetsi dira.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hori dela eta, bidezkoa da toki entitateei eta haien menpeko edo haiei lotutako entitateei laguntzeko dirulaguntzaren gastua baimentzea, 2024. urtean ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak emateko enplegu eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 9ko 691/2014 Ebazpenaren bidez Nafarroako toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako dirulaguntzak arautu ziren, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eman ditzaten.
Bidezkoa da deialdiaren oinarriak aldatzea, egungo soldata kostuetara egokitzeko eta eskualdean ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak beharrrezkoa duen intentsitatea emateko.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 580.000 euroko gastua baimentzea, 2024rako aurrekontuko 950001 96100 4819 241105 partidaren kargura "Toki garapena sustatzeko laguntzak. Konferentzia Sektoriala", toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei dirulaguntzak emateko deialdirako, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eman ditzaten. Deialdiaren oinarri arautzaileak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 9ko 691/2014 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. DDBN zenbakia: 754781.
2. Deialdiko 3. oinarria aldatzea; hona nola geratzen den testua:
3. oinarria.–Egin beharreko jarduketak.
Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak izanen dira, deialdi honen ondorioetarako, ekintzaileei arreta ematen dieten eta ondoko jarduketa hauek guztiak edo batzuk jasotzen dituzten zerbitzuak:
3.1. Ekimen ekintzaileak:
a) Eskualdean negozio aukerak bilatu eta identifikatzen dituzten jarduerak.
b) Ekintzaileak eskualdean identifikatu eta atzematea.
c) Ekintzailetzarako gogoa sustatzen duten sentsibilizazio eta hedapen ekintzak.
3.2. Pertsona ekintzaileei informazioa ematea eta bahetzea:
a) Informazio orokorreko lanak, espezializatu gabeak, ohiko zalantzei buruzkoak eta enpresa proiektu bat gauzatzeko urrats eta zerbitzuei buruzkoak.
b) Pertsona ekintzaile baten heldutasunari buruzko azterketa kualifikatua, aholkularitza prozesu bati ekiteko.
3.3. Pertsona ekintzaileentzako aholkularitza zerbitzuak:
Hauexek dira arreta zerbitzu horien barrenean eman beharreko zerbitzuak:
a) Harrera eta informazio zerbitzuak eta elkarrizketa diagnostikoa, barne direla:
–Banako espedientea irekitzea.
–Lan merkatuaren ezaugarriei eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa.
–Enpresa bat sortzeko administrazio tramiteei buruzko informazioa.
–Enpresa batek izan ditzakeen forma juridikoei buruzko informazioa.
–Laguntza eta hobariei buruzko informazioa.
–Aholkularitza zerbitzuei eta sareko beste zerbitzu batzuetara bideratzeko aukerei buruzko informazioa.
b) Aholkularitza zerbitzuak:
–Negozio ideia identifikatzea eta negozio plana garatzea.
–Negozio ideiaren araberako forma juridiko egokienak.
–Finantzaketa iturriak.
–Enpresaren plana eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana.
c) Ekintzailetzarako prestakuntza ekintzak.
d) Jarraipen lanak.
3.4. Funtzionamenduaren lehen etapetan eratutako enpresa berriei laguntzea, era honetan:
–Aholku ematea enpresa-kudeaketaren gainean.
–Sareko zerbitzuetara bideratzea.
–Lankidetza eta lankidetza-sareak sustatzea enpresen artean.
Ondorio horietarako, funtzionamenduaren hasierako etapetan dauden enpresak izanen dira azken bi urteetan eratu direnak.
3. Deialdiko 4. oinarri arautzailea aldatzea. Honela geldituko da:
4. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta diruz lagundu daitezkeen gastuak:
1. Oinarri arautzaile hauei jarraiki, diruz lagunduko dira onuradunek kontratatuak dituzten Enplegu eta Toki Garapenerako agenteen soldaten eta Gizarte Segurantzako enpresa kotizazioen kostuak, gehienez 34.100 euro urtean lanaldi osorako kontratatuta dagoen agente bakoitzeko. Lanaldi txikiago baterako kontratatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzioan gutxituko da.
Diruz laguntzen ahal diren kostuetatik espresuki kanpo daude lan kontratuaren bukaerako kalte-ordaina, hartu ez diren oporrak, ordu osagarriak eta egin eta kobratu diren aparteko orduak, baita, soldatatik kanpokoak izanik, langileak egindako gastuen edo bestelakoen ordaina diren gainerako kostuak ere, konparazio batera, lokomozio gastuak, joan-etorrietako dietak, ostatu-lekuetako egonaldiak, eta abar.
2. Hauxe da eskualde bakoitzean dirulaguntza jasoko duten enplegurako eta toki garapenerako agenteen lanaldien kopurua:
–Mendialdean: 6 lanaldi.
–Erdialdean: 3 lanaldi.
–Lizarrerrian: 4 lanaldi.
–Erriberan: 4 lanaldi.
Ondorio horietarako, lanaldi osorako kontratatua den langile batek urtean guztira dituen ordu kopuruari esaten zaio lanaldia.
3. Urte naturalean entitate onuradunek kontrataturiko enplegu eta garapen agenteek jasoko dute dirulaguntza, aurreko puntuan ezarritako lanaldien mugekin".
4. Deialdiaren 7.4. g) oinarria aldatzea, testu hau emanez:
7.4. g) Ordainketa enpresa onuradunak Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzan duen kontuan eginen da. Kontu hori kontsultatzen ahalko da eta, nahi bada, aldatu, esteka honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta, ziurtagiri digitalaren edo Cl@ve-ren bidez. Onuradunak ezin badu bere kontua esteka horretan erregistratu, ziurtagiri digitalik edo Cl@ve sarbiderik ez duelako, laguntzaren ordainketa jaso ahal izateko, transferentzia bidez ordaintzeko eskaera bat aurkeztu beharko du, behar den inprimakia helbide honetatik hartuta: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.
5. Deialdiaren 12.f) oinarria aldatzea, testu hau emanez:
12. f) Egindako zerbitzuak NL-NEZ zerbitzuak dituen aplikazioetan (Orientasare edo adierazten den beste edozein aplikaziotan) erregistratzea, gehienez 5 eguneko epean, ezintasun kasu justifikatuetan izan ezik, eta hiru hilean behin egindako jardueren zerrenda bidaltzea Nafarroako Enplegu Zerbitzura.
6. Deialdiaren 20. oinarria, errekurtsoen araubideari buruzkoa, aldatzea eta testu hau ematea:
20. Oinarri arautzaileen eta haiek garatzeko egintzen aurkako administrazio errekurtsoak.
Oinarri arautzaile hauen eta berauek garatzeko egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
7. Ebazpen honetako aldaketek eragina izanen dute 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
9. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 7an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2408068