111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, lanpostu hutsen hautaketarako dei egin eta jarraibideak eta notak onesten dituen ebazpenaren aurka, deialdi honen barruan: suhiltzaile-peoi laguntzaileen laurogeita zazpi lanpostu, gehienez ere, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen laurogeita zazpi lanpostu, gehienez ere, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 2569/2022 Ebazpenaren bidez onetsitakoan, Iosu Ariz Dallo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 931/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako dei egin, betebeharrak frogatzeko epea ireki eta jarraibideak eta notak onesten baitira.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2407604