11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Aldaketa Errozko Arau Subsidiarioetan. Behin betiko onespena

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 26ko 27E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa egituratzaile bat egitea Arakilgo Arau Subsidiarioetan. Aldaketa horrek lurzoruaren sailkapenari eragiten dio Errozko 6. poligonoko 336. eta 358. lurzatietan, eta Ostagorri SLk sustatu du.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Onetsitako araudia(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317802