11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak, birgaitze-obrak egiteko, Dantzalekuko futbol-zelaiko belardi sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko

Altsasuko Udaleko alkateak, urtarrilaren 8an, honako ebazpen hau eman du:

Alkatetzaren 42/2024 Ebazpena, urtarrilaren 8koa, zeinaren bidez onesten baita handitzea honako obra hauen kontratuaren iraupena: "Obrak, Altsasun Dantzalekuko futbol-zelaiko belardi sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko".

Alkatetzaren abuztuaren 9ko 1450/2023 Ebazpenren bidez, Mondo Ibérica SAUri adjudikatu zaio onesten baita honako obra hauen kontratua: "Obrak, Altsasun Dantzalekuko futbol-zelaiko soropil sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko".

Obra 2023ko irailaren 25ean hasi zen, jarraikiz obraren zuinketa eta hasiera aktari. Obra burutzeko, 55 eguneko epea eman zen. Horrenbestez, 2023ko azaroaren 18an bukatu behar zen.

2023ko azaroaren 3an sinatu zen harrera partzialeko akta bat, behin eginik lan hauek: aurretik zegoen belardi artifiziala kentzea, lastatze-materiala kentzea, pikorrezko oinarria konpontzea, belardi artifizial berria jartzea, eta hura markatzea.

2023ko azaroaren 14an, Mondo Ibérica SAUk Udalean aurkeztu zuen eskaera bat, aipatutako obrak bukatzeko epea luzatu zedin 2023ko abenduaren 31 arte. Tokiko Gobernu Batzarrak luzapen hori onetsi zuen, 2023ko azaroaren 21eko ohiko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

2023ko abenduaren 22an, Mondo Ibérica SAUk beste eskaera bat aurkeztu zuen, luzatu zedin egin gabe zeuden lanak bukatzeko epea, 2024ko otsailaren 28a arte.

Udaleko organoen artean, Tokiko Gobernu Batzarraren eskumena da epea luzatzeko eskaera onestea, baliatuz Alkatetzaren ekainaren 28ko 1157/2023 Ebazpenaren bidez bere esku utzi ziren eskudantziak (ebazpen hori argitaratu zen 2023ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean). Kasu honetan, administrazio-egintza emateko, eraginkortasunari lotutako arrazoiengatik komeni da Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrak duen eskumena. Izan ere, hobe da kide bakarreko organo batek edukitzea eskumen hori, bilkurarik eratu eta deitu behar ez duen organo batek, hain zuzen. Enpresa kontratistari ahalik eta lasterrena jakinarazi behar zaio baimendu zaiola epea luzatzea, eta horregatik bereganatzen du Alkatetzak aipatutako eskumena. Hala, azkarrago planifikatuko ditu egiteko dauden lanak, horiexek ekarri baitute epea handitu beharra.

Horrenbestez, aurkeztutako eskaera azterturik, eta obraren zuzendaritzak eman duenez epea luzatzearen aldeko txostena, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduren 43., 44., 45., 114.-118., 120. eta 121. artikuluei (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazioaren arloan eskuordetutako eskumena, honako obra hauen kontratuaren epea handitzeko: "Obrak, Altsasun Dantzalekuko futbol-zelaiko belardi sintetikoa ordezteko eta argiak zati batean berritzeko".

2. Alkatetzak bere gain hartzen du eskumena, baimentze aldera obra horiek gauzatzeko epea luzatzea, eta, hortaz, onesten du obrak gauzatzeko epea bigarrenez luzatzea. Epe berria, hain zuzen, 2024ko otsailaren 28an bukatuko da.

3. Adjudikaziodunari erabaki hau jakinaraztea, eta igortzea Udaleko Hirigintzako eta Ogasuneko alorrei, bai eta obraren zuzendariari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Betiere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da administrazio-egintza hau sinatzen den unetik.

5. Udalbatzari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Altsasun, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2400369