11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko errekurtsoa, merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka, arkitekto teknikoaren 5 lanpostu sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan onetsitako Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko arkitekto teknikoaren gehienez ere 5 lanpostu sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, Roberto Pérez Olavek eta José Luis Mendivil Ochoak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten 2023ko azaroaren 14an, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratutako merezimendu-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118 eta 45. artikuluekin bat, interesdunei komunikatzen zaie iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkezten ahal dituztela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro osagarrietan, edo aipatutako Legearen 16. artikuluan aurreikusten diren beste edozein bidetatik.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat eskuratu nahi badute, interesdunek Zapatería kaleko 40. zenbakiko 1. solairuan eskatzen ahal dute.

Iruñean, 2023ko abenduaren 26an.–Pertsonen Kudeaketako zuzendaria, Olga Gordillo Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L2400344