11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Cintruenigoko ondasun higiezin baten enkantea.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko irailaren 12an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03742.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200103742 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

LOTE BAKARRA.

"Erregistrokoa.

Cintruenigoko 4420. finka:

Cintruenigoko 4420. erregistro-finka ondotik aipatzen den bezala deskribatuta dago erregistro-liburuetan (3025. liburukia, 314. liburua, 52. orria, 6. inskripzioa, 31019000541468 erregistro-kode bakarra):

Hiri finka. Beheko solairua eta beste hiru eta eskorta dituen etxe bat, Cintruenigoko Hospital Viejo karrikako zazpian, 1. poligonoko 592. lurzatiaren zati bat dena, hirurogeita hamabost metro karratuko azalerarekin. Mugakideak: sarreratik eskuinaldean, Manuel Fernández; ezkerraldean, Pablo Mena; eta atzealdean edo bizkarrean, Joaquín Segura.

Cintruenigoko 1107. finka:

Cintruenigoko 1107. erregistro-finka ondotik aipatzen den bezala deskribatuta dago erregistro-liburuetan (3025. liburukia, 314. liburua, 57. orria, 6. inskripzioa, 3101900587213 erregistro-kode bakarra):

Hiri finka.–Beheko solairua eta beste bi dituen etxe bat, Cintruenigoko Hospital Viejo karrikako zazpian, 1. poligonoko 592. lurzatiaren zati bat dena, berrogeita hiru metro eta laurogeita bederatzi dezimetro karratuko azalerarekin. Mugakideak: atera eta eskuinaldean, Hospital Viejo karrika –kalearen izkina da–; ezkerraldean, María Ayala; eta atzealdean, Eusebio Navascués.

Katastrokoa.–Cintruenigon. 1. poligonoa, 592. lurzatia, 1. azpieremua, 1., 2. eta 3. hiri unitateak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001532096RB.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2400492