11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Lizarrako ondasun higiezin baten enkantea.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko azaroaren 10ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04624.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104624 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

LOTE BAKARRA.

Erregistrokoa: Lizarrako finka, Lizarrako 2. Jabetza Erregistroko 4.941 zenbakikoa (2282. liburukia, 128. liburua, 135. orria). IDUFIR: 31009000027758.

Azalpena: Hiri-finka. Hamahiru zenbakikoa. / C letrako etxebizitza, laugarren solairukoa, Lizarrako Fray Diego karrikako 36an dagoen eraikin batekoa; laurogeita hamaika metro eta hirurogeita hamazazpi dezimetro karratuko azalera eraikia du, edo hirurogeita hamar metro eta hogei dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Ezkaratza, hiru logela, jangela/egongela, bainugela eta sukaldea ditu, baita terraza ere, etxebizitzarena, sartu eta atzeko aldean. Mugakideak: aurrealdean, pasabidea; eskuinaldean, sarreratik, solairu bereko D letrako etxebizitza; ezkerraldean, Ángel Lezáun; eta atzealdean, Ega ibaia. Kuota: ehuneko lau oso (%4). Katastroko 4. poligonoko 44. lurzatiko 1. azpiareako 10. hiri unitatea da.

Katastrokoa: Lizarrako hiri-katastroko 4. poligonoko 44. lurzatiko 1. azpiareako 10. hiri unitatea da. Katastroko erref.: 310000000001803530GO.

Diru-bilketa Atalaren oharra: Hipotekatutako etxebizitzaren errealitate juridikoa eta fisikoa ez datoz bat. Enkantera ateratzen den higiezina Fray Diego karrikako 36ko 4.B da (higiezinean sartzeko atean ageri denez), hau da, igogailutik atera eta eskuinaldean dauden bi etxebizitzetatik eskuinalderago dagoena.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 9an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2400402