11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Irunberriko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa (SAT11580 espedientea).

Bete beharrez Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez arautzen dira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura), jendaurrean jartzen da goi tentsioko instalazio honi dagokion espedientea:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.

–Deskribapena: erdi-tentsioko lurpeko linea eta transformazio zentroa, Irunberriko udal-mugartean.

–Helburua: "Joluga" haize-parkearen (1174-CE) 66 kV-eko banaketa-azpiestazioaren zerbitzu osagarriak elikatzea.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11580

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, 30 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio, espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

SAT11580 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

ORDENA ZK.

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

UKIPENAK

OHARRAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Titularra

Herria

Probintzia

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa (m²)

Kanalizazioaren luzera (m)

Kanalizazioaren azalera (m²)

Aldi baterako okupazioa (m²)

1

Irunberri

2

1174

310000000002370320IU

Basoa-Larreak

Irunberriko Udalaren herri-lurrak

Irunberri

Nafarroa

2,16

2,163

36,150

Herri-basoa eta onura publikoko mendia

2

Irunberri

2

8

310000000002370284TR

Elkorra-Altxonbidea

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Irunberri

Nafarroa

2

11,14

104,01

99,303

768,122

Altxonbidea

3

Irunberri

1

217

310000000002370314TR

Elkorra-Altxonbidea

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Irunberri

Nafarroa

2

11,14

162,18

157,505

989,051

Altxonbidea

4

Irunberri

1

89

310000000002370260PO

Elkorra-Altxonbidea

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidea-altxonbidea)

Irunberri

Nafarroa

15,60

15,597

109,177

Altxonbidea

5

Irunberri

1

216

310000000002370282EW

Elkorra-Altxonbidea

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Irunberri

Nafarroa

2

11,14

149,83

144,974

995,305

Altxonbidea

6

Irunberri

1

1021

310000000001270459KL

Elkorra-Altxonbidea

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Irunberri

Nafarroa

1

5,57

60,96

58,500

512,241

Altxonbidea

7.01

Irunberri

1

1044

310000000002370262SA

Lehorreko alorra

Jesús Iribarren Pérez

Irunberri

Nafarroa

1,80

1,799

12,594

Jabearekin sinatutako akordioa

7.02

Irunberri

1

1044

310000000002370262SA

Lehorreko alorra

Jesús Iribarren Pérez

Irunberri

Nafarroa

16,15

16,153

113,061

Jabearekin sinatutako akordioa

Iragarkiaren kodea: F2318233