11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Ordenantza fiskalak aldatzea eta lurraren kontribuzioaren zerga-tasa ezartzea. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Espediente bat hasiera batez onestea, ordenantza fiskalak aldatzeko eta lurraren kontribuzioaren zerga-tasa ezartzeko 2024rako. Hona hemen:

1. Karga-tasa hau ezartzea lurraren kontribuzioa ordainarazteko, 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean izan dadin: %0,3207.

2. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako %25eko zerga-tasa onestea, bai eta aplikatu beharreko honako koefiziente hauek ere, zeinak izanen baitira Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezarritako gehieneko koefizienteak:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

Urtebete baino gutxiago

0,06

Urtebete

0,12

2 urte

0,15

3 urte

0,15

4 urte

0,15

5 urte

0,2

6 urte

0,2

7 urte

0,2

8 urte

0,2

9 urte

0,2

10 urte

0,1

11 urte

0,1

12 urte

0,05

13 urte

0,05

14 urte

0,05

15 urte

0,05

16 urte

0,05

17 urte

0,05

18 urte

0,05

19 urte

0,2

20 urte

0,2

20 urtetik gora

0,2

3. Egungo indize-eskala mantentzea, ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

–Poligono guztietarako indizea: 1,4.

4. Mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa:

ZERGA-OINARRIA

< 6.000 euro

> 6.000 euro

Karga-tasa

%4,50

%5,00

5. Zenbait aldaketa hasiera batez onestea ordenantza fiskal orokorrean eta, orobat, udal-zerga eta -tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzetan eta eranskinetan. Hona hemen zein diren:

Ordenantzak:

0.–Ordenantza fiskal orokorra.

1.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, berrikuspena eta ondorengo kontrola.

2.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

3.–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

4.–Kontribuzio bereziak.

5.–Ordenantza, agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituena.

6.–Ordenantza, autotaxiak eta alokairuko gainerako ibilgailuak arautzen dituena.

7.–Ordenantza, hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

8.–Ordenantza, zaintza bereziak emateko tasak arautzen dituena.

9.–Ordenantza, honako hauek arautzen dituena: jarduera sailkatu eta kaltegabeak kontrolatzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak, berrikuspena eta ondorengo kontrola.

10.–Ordenantza, udal-ordenantzetan eta -erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituena.

11.–Ordenantza, elementuak jasotzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituena.

12.–Ordenantza, ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduen tasak arautzen dituena.

13.–Ordenantza, hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena.

14.–Ordenantza, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.

15.–Ordenantza, tasak arautzen dituena erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko, eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein berrikuntza egiteko.

16.–Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako.

17.–Ordenantza, tasak arautzen dituena aprobetxamendu berezia egiteko herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

18.–Ordenantza, tasak arautzen dituena hornidura-zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek aprobetxamendu bereziak egin ditzaten herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

19.–Ordenantza, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa eta ura altan garraiatzeko instalazioekin.

20.–Ordenantza, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga arautzen duena.

6. Zenbait aldaketa onestea ondotik aipatzen diren udal-jarduera edo -zerbitzuen prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetan. Haien testu bateginak espedientean bildu dira.

Prezio publikoen gaineko arauak:

1.–Etxeko laguntza-zerbitzua emateko prezio publikoen gaineko araua.

2.–Amalur haur-eskolara etorri eta bertan egoteko prezio publikoen gaineko araua.

3.–Udalaren kirol-eskoletan Udalak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretan sartzea, izena ematea edo matrikula egitea.

4.–Materialen lagapena eta zerbitzu pertsonalak egitea.

5.–Onestea Udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko prezioen eta tarifen taulak, bai eta haietan ematen diren zerbitzuenak ere.

Hasiera batez onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauak 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta epe horretan aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Atarrabian, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2317012