11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Altzuzako 55-B, 86. eta 443. lurzatietan. Behin betiko onespena

Aditzera ematen da 2023ko azaroaren 29ko osoko bilkuran behin betiko onetsi zela hiri-jarduketarako plan berezi bat, Altzuzako 55-B, 86. eta 443. lurzatietarako, JDV Aparejadores y Obras 2021 SLk sustaturik. Hori dena, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317811