11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Gorraizko U.6 unitateko 18. eta 19. lurzatien xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Gorraizko U.6 unitateko 18. eta 19. lurzatiei eragiten dien xehetasun-azterketan. Elías Beitia Fernández arkitektoak idatzi du, eta Noelia Pérez Igeak sustatu.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatutako xehetasun-azterketa, eranskin gisa; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317810