11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2024rako ordenantza fiskalen aldaketaren behin betiko onespena

2023ko irailaren 25ean, Udalaren osoko bilkurak hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, indarra har dezaten 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraiki, erabaki hori 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean, eta Udalaren iragarki-taulan ere bai, eta espedientea 30 egun naturalez egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik, inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak bete beharrez, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.

Tuteran, 2023ko azaroaren 24an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

TASAK ARAUTZEKO ORDENANTZAK

15. ZENBAKIDUN ORDENANTZA FISKALA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Esaldi hau kentzen da 2.1. artikuluaren c) apartatuan: (...) artikulu honen 2. puntuan aipatzen den salbuespena kontuan hartuta, honela geratuko da:

c) "Patinodromoa (abiadurako patinajerako uztaia eta haren erdiko pista".

2.2 artikuluan, "patinodromoko (...) "eta"(...)" esaldia ezabatu da, eta honela geratu da:

2. "Ordenantza honek ez du arautzen hirian aire zabalean diren erabilera libreko kirol pisten erabilera, aurrez erreserbarik behar ez duena".

4. artikuluaren bigarren paragrafoan, lanerako ezintasun iraunkor partzialaren kategoria gehitu da, eta honela geratu da: "Lanerako ezintasun iraunkor partziala, iraunkor osoa, ezintasun handia eta iraunkor erabatekoa erakusten duten pertsonak. Azken kasu horretan, gainera, langabezian daudela frogatu beharko dute".

–10. puntua gehitu da, horrela idatzia:

"Ordenantza honen ondorioetarako, ordenantza honetan jasotako ezgaitasun portzentajeak dituzten pertsonek, salbuetsita geratzeko abantailaren onuradun izan ahal izateko, ezgaitasun maila erakutsiz dagokion administrazioak emandako agiria aurkeztu beharko dute".

10. artikuluan:

–1. puntutik 6.era: erredakzio bera mantentzen da.

–7. puntua: kendu egin da, bere kategoria 9. puntuan jaso baita.

–8. puntua: hemendik aurrera 7. puntua izanen da, eta bigarren gidoia kendu eginen da, kategoria hori 9. puntuan jasoko baita, eta honela idatzita geratuko da:

  • Erretiro edo alarguntasun pentsioa jasotzen duten pertsonek eta/edo 65 urtetik gorakoek urteko abonuaren %40ko murrizketa eta 10/20 sarrera-txartela jasoko dute.
  • Errenta bermatuaren onuradun diren pertsonek urteko abonuaren %50eko murrizketa eta 10/20 sarrera-txartela eskuratuko dute.

–9. Puntua: hemendik aurrera 8. puntua izanen da, eta honela idatzita geratuko da:

  • "Tarifetan %40ko murrizketa izanen dute lanerako ezintasun iraunkor partzialari dagokion pentsioa jasotzen duten pertsonek.
  • Laneko ezintasun iraunkor osoa, erabatekoa eta baliaezintasun handiari dagozkien pentsioa jasotzen duten pentsiodunek tarifen %50eko murrizketa izanen dute." Azken kasu horretan, gainera, langabezian daudela frogatu beharko dute.

24. ZENBAKIDUN ORDENANTZA FISKALA, FERNANDO REMACHA UDAL KONTSERBATORIOAREN ETA UDALAREN MUSIKA ESKOLAREN ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

8. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan e) eta d) letra erantsi dira, hurrenez hurren, honela idatzita:

"Jarduera ordutegitik eta/edo egutegitik kanpo egiten bada: zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatu beharko da, eta garbiketa zerbitzua ere bai. Biak Tuterako Udalak kudeatuko ditu. Atezainaren kostua orduko 28,06 eurokoa izanen da. Garbiketa zerbitzua 87 euroko kostua izanen du lan osoagatik. Bi zenbatekoak entitate antolatzaileak ordainduko dizkio Udalari.

TARIFEN atalean, 1. puntuan, "Fernando Remacha" Musika Eskolako tasak ikasturte bakoitzeko, tarifa bat sartu da "Lehen ziklorako, haien ezagutzagatik edo adinagatik (bigarren musika tresna eta helduak), irakasgai osagarrietatik salbuetsita dauden ikasleentzat": 461,51 euro/ikasturteko, eta Pop Rock Ikastaroko tarifa 232,75 eurora/ikasturteko murrizten da. Tarifen koadroa honela geratuko da:

Haur Hezkuntza

121,51 euro/ikasturtea

Prestatze maila

204,82 euro/ikasturtea

Instrumentu minoritarioen prestatze maila: kontrabaxua, fagota, tronpa, tuba, bonbardinoa, biola, biolina eta biolontxeloa.

102,79 euro/ikasturtea

1., 2., 3. eta 4. mailak.

564,30 euro/ikasturtea

Lehen zikloa, haien ezagutzagatik edo adinagatik, (bigarren instrumentua eta helduak), irakasgai osagarrietatik salbuetsita dauden ikasleentzat

461,51 euro/ikasturtea

Irakaskuntza profesionaletarako prestakuntza, 3. eta 4. mailak

611,47 euro/ikasturtea

Instrumentu taldea (orkestra...)

29,36 euro/ikasturtea

Irakasgai teoriko-praktikoak

102,79 euro/ikasturtea

Instrumentu taldeko klasea

206,58 euro/ikasturtea

Musika tresnaren bakarkako praktika

413,35 euro/ikasturtea

Ahots taldea (abesbatza...)

29,36 euro/ikasturtea

Pop-Rock ikastaroa

232,75 euro/ikasturtea

25. ORDENANTZA FISKALA, TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEAK EGINDAKO HAINBAT ZERBITZURENGATIK ORDAINARAZI BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Eranskinean, URAREN ANALISIA (Canrasoko ETAP laborategia) izeneko atalean, B) letran (Analisi mota) tarifak honela gelditu dira:

–Tratamendu irteerako kontrolaren analisia: 64,04 euro.

pH, eroankortasuna, uhertasuna, hondar-kloroa, usaina, kolorea, zaporea, koliforme totalak, E. Coli, 22 °C-ko zenbaketa, enterokoko fekalak, aluminioa, clostridium perfringens.

–Sarearen eta deposituen kontroleko analisia: 41,55 euro.

pH, eroankortasuna, uhertasuna, hondar-kloroa, usaina, kolorea, zaporea, koliforme totalak, E.Coli, 22 °C zenbaketa, enterokoko fekalak.

–Txorrotaren analisia: 102,57 euro.

Kolorea, pH, uhertasuna, eroankortasuna, hondar-kloroa, amonioa, koliforme totalak, E. Coli, beruna, kromoa, kobrea, nikela eta burdina.

–Txorrotaren analisi murritza: 38,69 euro.

Kolorea, pH, uhertasuna, eroankortasuna, hondar-kloroa, E. Coli, 22 °C-ko zenbaketa eta beruna.

–Analisi osoa: 590,97 euro.

pH, usaina, kolorea, eroankortasuna, kloro librea, amonioa, kloruroa, aluminioa, burdina, manganesoa, oxidagarritasuna, sulfatoa, sodioa, bakterio koliformeak, kolonien zenbaketa 22 °C-an, E. Coli, enterokoko, Clostridium Perfringens, fluoruroa, nitratoa, boroa, antimonioa, artsenikoa, benzenoa, benzo (a)pirenoa, kadmioa, zianuroa, kobrea, kromoa, 1,2-Dikloroetano, merkurioa, nikela, beruna, selenioa, trihalometanoak, trikloroetenoak, tetrakloroeteno, hidrokarburo polizikliko aromatikoak (PAH,s), plagizidak totala (aldrin, dieldrin, heptakloro, heptakloro epoxidoa, lindanoa, metakloroa, atrazina...) konposatu lurrunkorrak eta desinfekzioaren produktuak.

–Osoa murriztua 235,11 euro.

pH, usaina, zaporea, eroankortasuna, uhertasuna, kloro librea, koliforme totalak, E. Coli, enterokoko fekalak, Clostridium perfringens, 22 °C zenbaketa, nitratoak, kloruroak, sulfatoak, gogortasun totala, kaltzioa, magnesioa, sodioa, burdina, aluminioa, manganesoa, beruna, oxidagarritasuna, THMs, Benzenoa, 1,2-dikloroetano eta trikloroeteno.

Tarifa horiei, urtero edateko uraren kalitatearen kontrola egiten dugun udalekin ezarritako baldintzei jarraiki, %10eko deskontua aplikatzen zaie.

32. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDEZKO BETEARAZPENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO

7. artikuluko ehunekoa aldatzen da; %17,43 izanen da.

45. ORDENANTZA FISKALA, "LA COMETA" UDAL LUDOTEKAKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

4. artikuluan esaldi hau kendu da: (...)(e)ko 1. eranskina. Honela geratuko da artikulua:

4. artikulua. "Kuota kantitate finko bat izanen da, ordenantza fiskal honetan ezarritako tarifen araberakoa, eta indarra izanen du Udaleko Osoko Bilkurak aldatzea erabakitzen duen arte".

–5. artikuluan bigarren paragrafoa kendu da (5.2 atala), eta gainerako paragrafoei zenbaki berria eman zaie.

–6. artikuluan:

1. apartatua. Urteko abonua kendu eta hogei orduko bonuak gehitu dira. Honela gelditu da lerroaldea:

"%75eko hobaria izanen da adingabeen inskripzio kuotetan, haien familiek oinarrizko errenta jasotzen badute, urteko eta hiruhileko abonuetan, bai eta hogei orduko bonuetan ere".

2. apartatua. Urteko abonua kenduko da, eta honela geratuko da:

"%20ko hobaria izanen dute familia bereko bigarren senidearen inskripzio kuotek, hiruhilekoaren abonuan".

3. apartatuan, urteko abonua kendu eta hogei orduko bonuak gehitu dira. Honela geratu da:

"Halaber, %25eko hobaria izanen dute (familia ugariak eta guraso bakarrekoak, kategoria orokorra) eta %50ekoa (familia ugariak eta guraso bakarrekoak, kategoria berezia), hiruhileko abonuetan eta hogei orduko bonuetan".

4. apartatua. Esaldia erantsi da paragrafoaren amaieran (...) hiruhileko abonuan eta hogei orduko bonuetan. Honela gelditu da lerroaldea:

"%20ko hobaria jasoko dute %33eko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten adingabeek, hiruhileko abonuan eta hogei orduko bonuetan".

Tarifak: denboraldiko kuota-tarifa kendu da, eta hiruhileko kuotari hiruhileko abonua izena emanen zaio. TARIFAK koadroa honelaxe geldituko da:

KONTZEPTUA

Oinarrizko kuota:

Hiruhileko abonua

64,00 euro

Hogei orduko bonua

22,00 euro

Eguneko sarrera

3 euro

2. eranskina 1. eranskina izanen da aurrerantzean, eta osorik aldatu da. Hona testu berria:

1. ERANSKINA.–UDAL LUDOTEKAKO BAZKIDEARENTZAKO BAIMENA

Word formatuan deskargatu.

Oinarrizko errenta edo gizarteratze-errenta aipatzen den ordenantza guztietan, aldatu behar da, eta errenta bermatua deitu behar zaio, kasu batean zein bestean.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsona guztiak parekatzea errenta bermatua jasotzen dutenekin, ordenantza fiskaletan horientzat ezarritako hobari guztien onuradun izateari dagokionez. Frogatzeko, organo eskudunak emandako ebazpenak baliatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2317210