11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, 5. eremuko 1. poligonoko 544. lurzatian. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa. Behin betiko onestea Udal Plan Orokorraren aldaketa, aurretik xedatutakoaren arabera. Aldaketa 3P Biopharmaceuticals SLk sustatu du.

Bigarrena. Dokumentuaren ale bat bidaltzea lurralde-antolamendu eta hirigintza arloko eskumenak dituen Departamentura, gehienez ere hamar eguneko epean.

Hirugarrena. Aldaketaren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean sar dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bateginaren 79. artikuluak ezarritakoaren arabera, zeina onetsi egin baitzen uztailaren 2ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Orobat interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan [dirección https://noain.es].

Noain Elortzibarren, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2318454