11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, oztopo fisikoak kentzeko eta igogailua paratzeko Errege kaleko 20 eta 22 zenbakietan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, oztopo fisikoak kentzeko eta igogailua paratzeko Noaingo Errege kaleko 20 eta 22 zenbakietan. Errege kaleko 20 eta 22 zenbakietako eraikinetako jabekideek sustatu dute, jarraikiz Juan José eta Javier Pérez-Aradrosek idatzitako agiriari.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2318453