11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 18. artikuluan. Behin betiko onespena

Metautengo Udalak, 2023ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantzaren 18. artikuluan.

Hasierako onespenaren erabakia 2023ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 28an, argitaratu zen, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurrean egoteko epea amaituta, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hasierako onespena behin betikoa izatera igaro da, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Metautenen, 2023ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317871