11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatian (15.10 area homogeneoa). Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2023ko azaroaren 23ko osoko bilkuran, eta jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatian (15.10 area homogeneoa), zeina helburu baitu lurzatietako gehieneko lerrokadurak aldatzea. Logisti-K Gestión de Negocios SLk sustatu du.

Haren edukia jakitera ematen da, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Itzan, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317804