11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Areta Hegoaldeko plan partzialean. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2023ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Areta Hegoaldeko plan partzialaren aldaketa puntuala, Saumariz Gestión e Inversiones SLk sustatua (1763/2023 espedientea).

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatuz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317803