11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Muniaingo 11. poligonoko 1. lurzatian
eta UC-12.3 unitatean. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2023ko irailaren 8ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia: aldaketa xehatua, UC-12.3 unitatean eta 11. poligonoko 1. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, eta ez zen alegaziorik aurkeztu; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71., 73. eta 77. artikuluei (aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

2023ko abenduaren 14ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen, aho batez. Argitaratzen da, indarrean sar dadin.

Gesalatzen, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2318464