11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2024ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Etxarri Aranazko Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko abenduaren 21ean egindako ohiko bilkuran, 2024rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onartu ditu, xedapen-zati honekin:

1.–2024ko lan-egutegia eta egun baliogabeak onartzea.

2024ko jaiegunen lan-egutegia honako hau izatea, Etxarri Aranazko Udalerako:

–Urtarrilaren 1a: Urte berri eguna

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langilearen eguna.

–Ekainaren 13a: San Kiriko

–Ekainaren 17a: San Adrian

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuak 5-6-7: herriko jaiak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri biharamuna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udalerako adierazitako jaiegunak. Gainera, egun baliogabetzat jotzen dira abuztuaren 16a eta abenduaren 31.

2.–Etxarri Aranazko Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketa 1592 ordutan ezarri dadila, 138/2017. Foru Aginduan zehaztutakoa betez. Zehazki, banaketa ondoan zehazten den moduan egitea proposatzen da:

Eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera zehazten da, eta 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun gehiago afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 21 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izango du, urteko lanaldiaren banaketa doitzeko. Ordu hauek era librean hartuko dira, betiere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzu eginkizunei begiratuta.

3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

4.–Erabakia Udalaren Iragarki Oholean eta NAOn argitaratu, dagozkion ondorioak sor ditzan.

5.–Erabakia Udalean zerbitzua ematen duten langileei jakinarazi, haien ezaguera eta ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2024ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2400306