11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Xehetasun-azterketa Bertizaranako 3. poligonoko 41. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2023ko irailaren 25eko ebazpenaren bidez, Bertizaranako Udalak behin betikoz onetsi zuen Oieregiko 3. poligonoko 41. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Marino Elizondo Iriberri jaunak sustatua.

Hasierako onespena 2023ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean.

LAHFLren testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, iragarki hau argitaratzen da eranskin gisa doan erreferentziako xehetasun-azterketarekin batera.

Bertizaranan, 2023ko abenduaren 27an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Xehetasun azterketa (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2318597