11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARDATZKO KONTZEJUA

Larreen aprobetxamenduaren enkantea

Ardazko Kontzejuak enkante bat iragartzen du, aprobetxamenduak egiteko bazkaleku bateko larreetan, herri-lurzatietan eta lurzati partikular ez-erresebatuetan, zeinek lote bakar bat eratzen baitute enkantearen ondorioetarako, honako baldintza hauetan:

Mota: ahozko posturen bidez.

Hasierako prezioa: 2.000 euro, urteko kanona.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %10.

Behin betiko bermea: lehen urteko kanonaren %25.

Gainerako baldintzak: baldintza-agirian; Eguesibarko Udaletxean dago, eta interesdunek lanegunetan hartzen ahal dute, 9:00etatik 14:00etara.

Enkantea Ardazko Kontzeju-etxean eginen da, 2024ko urtarrilaren 30ean, 12:00etan.

Ardatzen (Eguesibar), 2024ko urtarrilaren 8an.–Lehendakaria, Álvaro Garrido Miroquesada.

Iragarkiaren kodea: L2400364