11. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

328/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egiten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 133. artikulutik 139. artikulura bitarte, ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko prozesua arautzen du. Abenduaren 29ko 3/2022ko Lege Organikoan zuzendariak izendatzeko prozesuen arauak aldatu ziren eta, horregatik, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Agindua onetsi zen, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematen dituena. Foru agindu horretan, lehen aipatutako aldaketak jasotzen dira, araua Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza testuingurura egokituta.

Orain, ebazpen honen bidez, Hezkuntza Departamentuari dagokio Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egitea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematen dituen Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera.

Ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko, merezimendu lehiaketa eginen da ikastetxeak eskaintzen duen irakaskuntzaren bat ematen duten karrerako funtzionarioen artean, eta baloratuko dira izangaiek aurkeztutako merezimenduak eta zuzendaritza proiektua. Hautapenak beteko ditu berdintasun, publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak, eta batzorde batek eginen du, zeina osatuko baitute Hezkuntza Departamentuaren ordezkariek eta hezkuntza komunitatearen ordezkariek.

Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe batzuetan zuzendari karguak hutsik gelditu direnez gero, horiek betetzeko merezimendu lehiaketa baterako deia egin beharra dago, hutsik gelditu ondoren izendapen berezien bidez bete direnak ere sartuta.

Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduarekin bat, prozedura honetatik kanpo dago Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bateratuetako zuzendarien izendapena, kargu horiek betetzeko sistema Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez arautzen baita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deialdiaren oinarriak, jarraian ageri direnak.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak nafarroa.eus webgunean argitaratzea, dagokion fitxan, helbide honetan: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-laboral-rrhh.

4. Ebazpena eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Prestakuntza eta Kalitate Atalera, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENPEKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK HAUTATU ETA IZENDATZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETARAKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Parte hartzeko betebeharrak.

1. Merezimendu lehiaketan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Irakaskuntzako funtzio publikoan gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea karrerako funtzionario gisa.

b) Organikoki eta funtzionalki Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko karrerako funtzionarioa izatea eta Hezkuntza Departamentuarentzat zerbitzuak ematen aritzea.

c) Bost urtez karrerako funtzionario gisa irakasle lanetan aritu izana, helburu den ikastetxeak eskaintzen duen irakaskuntzaren batean. Ondorio horietarako, Hezkuntza Orientazioko espezialitatea duten irakasleei kontuan hartuko zaiena da bost urtez karrerako funtzionario gisa beren espezialitatearen berezko lanetan aritu izana.

d) Ikasle guztien eskola arrakasta lortzera bideratutako zuzendaritza proiektu bat aurkeztea. Proiektu horrek, gutxienez, honako hauek bildu behar ditu: ikastetxearen egoeraren azterketa; aurkeztutako proiektuak zer erlazio duen hezkuntza proiektuarekin eta, hala badagokio, plan estrategikoarekin edo urte anitzeko planarekin; helburuak eta horiei dagozkien adierazleak; planak eta jarduera ildoak helburu horiek lortzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzeko neurriak barne; eta proiektu hori ebaluatzeko prozedurak. Ikastetxearen egungo zuzendaritzak antolatuko du eskatzaileentzako dokumentu instituzionaletarako sarbidea; eskatzaileek beren burua identifikatu beharko dute, eta parte hartzeko eskaeraren egiaztagiria aurkeztu.

e) Zuzendaritza taldeko gainerako kideak proposatzea, interesdunek onartuta.

f) D ereduko ikasketak bakarrik ematen dituen ikastetxe bateko zuzendarigaien kasuan, EGA titulua edo baliokidea izatea.

g) Beharrezko espezialitatea izatea, helburu den ikastetxeko plantillan dagoena, ikastetxe horretan behar adina irakastordu eduki ahal izateko.

h) Zuzendari kargutik kendua ez izana, karguaren eginkizunen ez-betetze larriagatik.

i) Oraindik ezereztu gabeko diziplinazko zehapenik ez izatea.

j) Hautatutako izangaiek zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa bat gainditu dutela egiaztatu beharko dute, abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduaren 10.6 artikuluan ezarritakoaren arabera. Egiaztapen hori hautatutako izangaien ebazpena argitaratu ondoren aurkezten ahalko da, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere izendapen eguna baino lehen.

2. Haur Hezkuntzako berariazko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, arte irakaskuntza profesionalak, kirolekoak eta hizkuntzakoak ematen dituztenetan eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten helduentzako ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuak oinarri honen 1. apartatuko a) eta c) letretan ezarritako betebeharrak betetzetik salbuesten ahalko ditu hautagaiak.

3. Oinarri honen 1. apartatuko baldintza guztiak, merezimenduak bezala, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira. Salbuespen bakarra j) letrako baldintza da, zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa bat edukitzearen gainekoa, izendapenaren aurretik bete behar baita, ez ordea prozesuan parte hartzeko.

Bigarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Prozeduran parte hartu nahi dutenek telematikoki egin beharko dute eskaera, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan.

Fitxa horretan, parte hartzeko eskabide zehatza emanen zaie izangaiei, eta baita zuzendaritza taldeko gainerako kideen proposamena (interesdunek onartua) aurkezteko eredua ere, V. eta VI. eranskinetan ezarritako ereduen arabera.

2. Parte hartzeko eskabide horretan, izangaiak zehaztu beharko du zein ikastetxetako zuzendaritza duen helburu.

3. VI. eranskinaren bidez, zehaztu beharko du zer izen-deitura duten proposatutako zuzendaritza taldea osatuko duten gainerako kideek.

Zuzendaritza taldeen osaera errazteko, posible izanen da ikastetxean zerbitzu eginkizunak ematea han behin betiko destinorik ez duten hautagaitzetako kideei; baina izendapen hori egiteko, baldintza izanen da kargualdian betetzeko moduko lanpostu hutsik egotea, ikasturte bakoitzaren hezkuntza arloko plangintzarekin bat. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak berretsi beharko du lanpostu huts hori badagoela.

4. Izangaiek zuzendaritza proiektua aurkeztu beharko dute, parte hartzeko eskabidearekin batera. Proiektua 20 orrikoa izanen da gehienez ere, alde batetik idatziak eta barne direla azala, aurkibidea, kontrazala eta eranskinak (halakorik bada); DIN A4 formatuan aurkeztuko da, 12 tamainako Arial letra motan eta 1,5eko lerroarteaz. Taula, grafiko, orri-oin eta goiburuetan, letraren tamaina Arial 10ekoa izan daiteke, eta lerroartea, arrunta. 20. orrialdetik aurrerako orrialdeak ez dira ez irakurriko ez testu idatzian baloratuko, proiektuaren parte edo eranskinak izan. Era berean, ez dira ez baloratuko ez kontuan hartuko puntu honetan azaldutako arau tipografikoak betetzen ez dituzten orrialdeak edo paragrafoak.

5. Kasuan kasuko zerbitzu-orriaren bidez egiaztatuko dira Hezkuntza Administrazioan betetako lanpostuak, ikastetxe publikoetan egindako zerbitzuak eta zuzendaritza karguetakoak. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzu-orria.

6. Merezimenduak aintzat hartzeko, behar bezala justifikaturik egonen dira eta deialdi honen II. eranskinean zehaztutakoari erantzunen diote.

7. Hautapen batzordeak ez du merezimendutzat hartuko lehendabiziko oinarriko betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa.

8. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

II. eranskineko baremoaren 5.2 apartatuaren arabera, hizkuntzak jakitea frogatzen duten ziurtagiriak ez dira itzuli beharko gaztelaniara.

Hirugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

1. 10 egun balioduneko epea izanen da eskabideak, merezimenduak eta zuzendaritza proiektua aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Hautagaitzak onartzea.

1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpenaren bidez onetsiko da onartu eta baztertutako hautagaitzen behin-behineko zerrenda, eta baztertzeko arrazoiak adieraziko dira. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan argitaratuko da.

Behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

2. Behin-behineko zerrenda horren aurka, interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, 10 egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta, haiek baztertzera eraman duten akatsak zuzen daitezen, hala badagokio. Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxaren bitartez.

3. Aurreko apartatuan aipatzen diren erreklamazioak aurkezteko epea bukatu ondoren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen bidez, onartu eta baztertutako hautagaitzen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan argitaratuko da. Gainera, deialdi honen xedeko ikastetxeei jakinaraziko zaie.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela aitortzen zaienik. Dokumentazioa aztertuta ikusten bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik izan litzaketen eskubide guztiak.

Bosgarrena.–Hautapen batzordeak.

1.–Hautapen batzordeak eratzea.

Hautapen batzordeek 6 kide izanen dituzte:

a) Hezkuntza Departamentuaren bi ordezkari.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskari bat: batzordeburua izanen da, eta bere botoarekin ebatziko ditu erabakiak hartzerakoan sor litezkeen berdinketak.

–Jarduneko zuzendari bat, hautaketa prozesua garatzen ari den ikastetxean ematen diren irakaskuntza berberak ematen dituen ikastetxe batekoa. Zuzendari gisa aldi batez edo gehiagoz aritua izan behar du, eta egin duen lanak ebaluazio positiboa izan behar du. Batzordeko idazkari gisa ariko da.

b) Ikastetxeko hezkuntza komunitatearen lau ordezkari.

–Klaustroaren bi ordezkari.

–Eskola kontseiluaren bi ordezkari, irakasleak ez direnak.

2.–Hautapen batzordeko kideen hautaketa.

2.1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu Hezkuntza Departamentuaren ordezkariak eta horien ordezkoak.

2.2. Klaustroaren ordezkariak klaustroko kideen artetik aukeratuko dituzte klaustroko kideek beraiek. Horretarako, ikastetxeko zuzendariak klaustroaren bilkura berezi baterako deia eginen du, non jakinaraziko baita zein diren onartutako hautagaiak, eta aukeratuko baita klaustroak hautapen batzordean izanen duen ordezkaritza.

Klaustrokide guztiak izanen dira hautesle eta hautagarri, salbu eta hautagaiak eta aurkezten diren hautagaitzetako zuzendaritza taldeetan aritzeko proposatzen diren pertsonak; horiek hautesle bakarrik izanen dira. Klaustroaren bilkura berezian bozketa eginen da, eta hautesle bakoitzak bi izen jarriko ditu bere boto paperean. Boto gehien jasotzen dituzten bi pertsonak izanen dira klaustroaren ordezkariak hautapen batzordean, eta hurrengo biak, boto kopuruen ordenaren arabera, haien ordezkoak.

2.3. Hautapen batzordean parte hartuko duten eskola kontseiluaren ordezkariak kontseiluko kideen artetik aukeratuko dituzte kontseiluko kideek beraiek. Ordezkari horiek ezin dira klaustroko kideak izan, ez eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako hirugarren maila baino beheragoko mailetako ikasleak ere.

Horretarako, ikastetxeko zuzendariak eskola kontseiluaren bilkura berezirako deia eginen du. Bozketa egiteko bilkura horretan, hautesle bakoitzak bi izen jarriko ditu boto paperean. Bozkatuenak eskola kontseiluaren ordezkariak izanen dira hautapen batzordean, eta hurrengo biak, haien ordezkoak.

2.4. Klaustroaren eta eskola kontseiluaren bilkura berezietan, hautagaiek beren zuzendaritza proiektuaren funtsezko alderdiak azalduko dituzte. Azalpen horrek informatzeko baino ez du balioko, eta ez da eztabaidarik izanen hautagaien eta klaustroaren edo eskola kontseiluaren artean. Bi zuzendarigai edo gehiago izanez gero, zozketa eginen da zehazteko zer hurrenkeratan mintzatuko diren.

3.–Hautapen batzordeen izendapena eta eraketa.

3.1. Hautapen batzordeetako kideak izendatzeko, ebazpen bat eginen du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak; horren aurretik, ikastetxeetako zuzendariek jakinarazi behar dute nor diren batzordekide titularrak eta ordezkoak, eta zein den haien hurrenkera. Bere aldetik, Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaritzak jakinaraziko du nor diren Hezkuntza Administrazioaren ordezkariak eta horien ordezkoak.

3.2. Hautagaiak aurkezten diren ikastetxe guztietan eratuko dira hautapen batzordeak.

3.3. Hautapen batzordeen funtzionamenduak eta batzordekideei aplikatzen zaien abstentzio eta errekusatze araubideak honako honetan ezarritakoa bete behar dute: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartekoak, 23. eta 24. artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 18. artikulutik 38.era bitartekoak.

Seigarrena.–Hautapen batzordearen eginkizunak.

Hautapen batzordearen eginkizunak hauek dira:

a) Hautagaien merezimenduak barematzea, ikastetxeko zuzendaritzarako hautagai bat baino gehiago badago, deialdi honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

b) Hautagaiei dei egitea zuzendaritza proiektuen defentsa egitera.

c) Aurkezten diren hautagaien zuzendaritza proiektuak baloratzea.

d) Hautagaiek merezimenduen baremoan lortzen duten behin-behineko puntuazioa eta zuzendaritza proiektuei ematen zaien kalifikazioa onetsi eta argitaratzea.

e) Merezimenduen baremoaren eta zuzendaritza proiektuen behin-behineko puntuazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea (aurkezten badira).

f) Aurkezten diren hautagaien behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzea, apartatu bakoitzean lortutako puntuazioa adierazita.

g) Ikastetxe bakoitzean, azken puntuaziorik handiena lortzen duen zuzendarigaia hautatzea.

h) Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura igortzea izangai bakoitzaren behin betiko puntuazioa eta hautatutako izangaiaren proposamena.

i) Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari ematea aurkeztutako dokumentazioa eta hautapen prozesutik etorritakoa, izangaia hautatu ondoren.

j) Batzordearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren gainerako eginkizunak.

Zazpigarrena.–Hautapen prozesua.

Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu. Lehendabizikoa merezimenduen balorazioa izanen da, hautagai bat baino gehiago aurkeztuz gero, eta bigarrena zuzendaritza proiektuaren balorazioa.

1.–Lehendabiziko fasea: merezimenduen balorazioa.

1.1. Hautagaitza bat baino gehiago aurkezten direnean ikastetxeko zuzendaritzarako, hautagaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira lehendabiziko fase honetan, deialdiaren II. eranskineko baremoan zehaztutakoarekin bat.

Merezimenduen azken puntuazioa ateratzeko, deialdi honen II. eranskineko 1. apartatutik 5.era bitartekoetan lortutako puntuazioak batuko dira.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak irakaslanaren balorazio positiboa egitea nahi bada, hautagaiak berariaz eskatu beharko du hori, eta, horretarako, III. eranskina beterik aurkeztu beharko du eskaerak aurkezteko epean. Deialdi hau argitaratzen den unean ikastetxe batean zuzeneko irakaskuntza ematen dutenei bakarrik eginen zaie balorazio hori.

Hautapen batzordeak hautagaien behin-behineko puntuazioa argitaratuko du, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan eta ikastetxean, eratu eta biharamunetik hasita bosgarren egun balioduneko epean. Hautagaitza bat baino gehiago aurkezten direnean ikastetxeko zuzendaritzarako, izangai bakoitzaren izenaren ondoan zehaztuko da zer puntuazio lortu duen merezimenduen baremoan II. eranskinaren arabera.

1.2. Izangaiek hiru egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko puntuazioa argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira, kasuan kasuko hautapen batzordeko buruari zuzenduta, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxaren bidez.

1.3. Hiru egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita, hautapen batzordeak aurkeztu direnak ebatziko ditu eta baremazioaren behin betiko puntuazioa argitaratuko du, ikastetxean eta web fitxan, zuzendaritza proiektuak defendatzeko egunekin eta jarduketen hurrenkerarekin batera.

2.–Bigarren fasea: zuzendaritza proiektuaren balorazioa.

2.1 Zuzendarigaiek gehienez bost egun balioduneko epean eginen dute zuzendaritza proiektuen defentsa, defentsa egiteko egunak eta zuzendarigaiek jarduteko hurrenkera web fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita. Zer ikastetxetarako aurkezten den hautagaitza, han eginen da defentsa.

2.2. Fase honetan, zuzendaritza proiektuak 20 punturekin baloratuko dira gehienez ere.

Proiektu idatzia baloratzeko, hautapen batzordeko kide bakoitzak kalifikazio bat emanen dio proiektuari, 1 eta 20 puntu bitartekoa, IV. eranskineko A zatiaren balorazio irizpideen arabera. Banakako nota ateratzeko, proiektu idatziari emandako puntuak zati 2 eginen da.

Proiektuaren ahozko azalpen eta defentsa baloratzeko, hautapen batzordeko kide bakoitzak kalifikazio bat emanen du, 1 eta 10 puntu bitartekoa, IV. eranskineko B zatiaren balorazio irizpideen arabera.

Batzordeko kide guztien banakako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da proiektuaren azkeneko nota.

Batzordekideen banakako kalifikazioen artean 6 puntuko edo gehiagoko aldea baldin badago, kalifikaziorik altuena eta baxuena baztertuko dira, eta azkeneko nota gainerakoen batezbestekoa eginez aterako da. Alde hori duten kalifikazio altuenak edo baxuenak errepikatuta badaude, bakoitzetik bat baino ez da baztertuko. Batezbestekoak ateratzeko, biribiltzearen araua aplikatuko da, milarenera hurbilduta.

2.3. Hautagaiak gehienez ere 45 minutu izanen ditu bere zuzendaritza proiektua defendatzeko. Hautapen batzordeko kideek gehienez ere 15 minutu izanen dute hautagaiari galderak egiteko, aurkeztu eta defendatu duen zuzendaritza proiektuko zenbait alderdi argitu, zehaztu edo xeheago azal ditzan.

3.–Hautapen batzordeak ikastetxean argitaratuko du, proiektuak defendatzeko epea bukatzen den egunean, aurkeztu diren hautagaiek lortu duten puntuazioaren zerrenda, handienetik txikienera ordenatuta.

Zerrenda izendun horretan, hautagai bakoitzaren izenaren ondoan zehaztuko da, batetik, II. eranskinean (merezimenduen baremoa) lortutako puntuazioa, hautagaitza bat baino gehiago aurkezten direnean ikastetxeko zuzendaritzarako, eta, bestetik, zuzendaritza proiektuaren balorazioan eta defentsan lortutako kalifikazioa.

Ez-gai izanen dira zuzendaritza proiektuaren balorazioan eta defentsan 10etik beherako kalifikazioa lortzen duten hautagaiak.

Azken kalifikazioa kalkulatzeko, merezimenduen balorazioa egin beharra dagoen kasuetan, batuko dira zuzendaritza proiektuaren balorazioan eta defentsan lortutako kalifikazioa eta merezimenduen balorazioan lortutakoa.

Berdinketak hausteko, irizpide hauek erabiliko dira bata bestearen atzetik:

–Zuzendaritza proiektuaren azken balorazioan puntuaziorik handiena lortzea.

–Azpiapartatuz azpiapartatu, ebazpen honetako II. eranskinean agertzen diren hurrenkeraren arabera, puntuaziorik handiena lortzea.

4.–Hautapen batzorde bakoitzeko buruak izangai hautatuaren proposamena igorriko dio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, bai eta bigarren fasea gainditu duten gainerako izangaien zerrenda ere. Jakinarazpen hori egin beharko da oinarri honen 3. apartatuan aipatu zerrenda argitaratzen den egunean berean.

5.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan argitaratuko du hautatutako izangai guztien izenen zerrenda, bakoitzaren hautagaitza zer ikastetxetarako den adierazita.

Horrez gain, web fitxan argitaratuko da zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa, lehendabiziko oinarriko j) puntuan zehazten dena, aurkeztu ez duten izangai hautatuek zer epe izanen duten horretarako, zuzendari izendapena baino lehenago egin ahal dezaten.

Zortzigarrena.–Zuzendariaren eta zuzendaritza taldearen izendapena.

1. Hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Zuzendari berriaren behin betiko destinoa ez bada izendatu den ikastetxean, zuzendari karguan dagoen denboran ezin izanen dute lekuz aldatu irakastorduak murriztu edo kentzeagatik.

3. Zuzendariak zuzendaritza taldeko gainerako kideak izendatzeko proposamena eginen du. Proposamen horrek bat etorri beharko du Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduaren 3.1e) artikulua betetzeko egindako proposamenarekin, non eta ez den gertatzen arrazoitutako inguruabarrik; inguruabar horiek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onartu beharko ditu.

4. Zuzendaritzako taldekide izateko proposatzen bada behin betiko destinoa ikastetxe horretan ez duen irakasleren bat, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onartu beharko du hori, betiere kargualdian betetzen ahal duen lanpostu hutsik badago, ikasturte bakoitzeko hezkuntza plangintzaren arabera. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak berretsi beharko du lanpostu huts hori badagoela.

5. Giza baliabideak kudeatzeko eskumena duen organoak izendatuko ditu zuzendaritza taldeak, ikastetxeko zuzendaria izendatzen den aldi bererako.

6. Hautatutako pertsonak ezin izanen dira karguan izendatu harik eta egiaztatu arte gainditu dutela zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa. Egiaztapen hori aurkezteko epea web fitxan adieraziko da, hautatutako izangaien zerrenda argitaratzen den unean.

7. Ez dute programa horretan parte hartu beharrik izanen zuzendaritza eginkizuna betetzeko akreditazioak edo gaikuntzak dituztenek, ez eta zuzendaritza eginkizunetan esperientzia dutela egiaztatzen dutenek ere, baldin eta kargualdi batean edo gehiagotan egindako lan horren ebaluazio positiboa badute.

8. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak 2024ko uztailaren 1ean izanen dituzte ondorioak. Ordura arteko zuzendariak aurreko egunean utziko du kargua, ondorio guztietarako.

Bederatzigarrena.–Izendapen berezia.

1. Hautapen batzordeak ez badu hautagairik izendatu, ez dagoelako hautagaitzarik ikastetxe bateko zuzendaritzarako edo ikastetxe sortu berria delako, Hezkuntza Departamentuak, aurretik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten-proposamena egin ondoren, eta eskola kontseiluari entzun ondoren, zuzendari izendatuko du irakasle funtzionario bat, gehienez ere lau ikasturterako, eta hark kargualdiko lehen urtean gainditu beharko du zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko hasierako prestakuntza programa.

2. Prozedura berezi hori erabiliz D ereduko ikasketak bakarrik ematen dituzten ikastetxeetarako zuzendari izendatzen diren pertsonek EGA titulua edo baliokidea izan beharko dute.

3. Ikastetxe bateko zuzendari horrela izendatzen direnek eduki beharko dute ikastetxe horretako plantilla organikoan jasotako gaikuntza edo espezialitateren bat, ikastetxean bertan irakastorduak eduki ahal izateko.

4. Zuzendaritza taldeko kideen izendapen berezia ikastetxeko zuzendariari dagokion epe bererako eginen da, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduaren 10. artikuluko 4. eta 5. puntuetan adierazitako jarraibideen arabera.

5. Deialdirik aurreikusten ez den ikasturteetan hutsik gelditzen bada zuzendari karguren bat, kargu hori izendapen bereziaren bidez beteko da, gehienez ere ikasturte baterako, eta nahitaez sartu beharko da egiten den hurrengo deialdian.

Hamargarrena.–Zuzendariak kargua uztea.

Zuzendariak kasu hauetakoren batean utziko du kargua:

a) Izendapen aldia edo haren luzapena, halakorik bada, bukatzea.

b) Ikastetxean zerbitzuak emateari uztea, borondatezko zein nahitaezko lekualdatzeagatik, zerbitzu eginkizunetan hasteagatik, borondatezko edo nahitaezko eszedentzia hartzeagatik edo beste edozein arrazoirengatik.

c) Arrazoi bidez azaldutako ukoa, Hezkuntza Departamentuak onartua.

d) Gerora sortutako ezintasun psikikoa edo fisikoa, karguari dagozkion zereginak betetzea galarazten diona.

e) Kasuan kasuko zuzendaritza nagusi eskudunak ebazpen baten bidez errebokatzea izendapena, zuzendari karguari datxezkion eginkizunen ez-betetze larriagatik. Errebokatze hori Hezkuntza Administrazioaren ekimenez egin daiteke, edo eskola kontseiluak proposatuta. Nolanahi ere, errebokatzeko ebazpena espediente bat izapidetu ondoren emanen da, interesdunari eta eskola kontseiluari entzun ondoren.

f) Zuzendari nagusi eskudunaren ebazpen bidez emandako errebokatzea, zuzendariari diziplinazko espedientea ireki zaiolako. Espedientea izapidetzen den bitartean, zuzendari lanak zuzendariordeak hartuko ditu, edo horrelakorik ezean, ikasketaburuak edo, bestela, ikastetxeko idazkariak. Baldin eta diziplinazko espedientea artxibatzen bada ez dagoelako diziplinazko erantzukizunik, zuzendariari itzuli eginen zaio izendapena. Ordea, zuzendariari diziplinazko zehapena ezartzen bazaio, Hezkuntza Departamentuak jarduneko zuzendari bat izendatuko du hurrengo deialdian beste norbait hautatu arte.

Hamaikagarrena.–Zuzendaritza eginkizunaren aitortza.

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendariek karguak berezko dituen eginkizunak beteko dituzte, ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta balorazio berezia eginen zaie irakaskuntzako funtzio publikoan lanpostuak betetzeko ondorioetarako.

Hamabigarrena.–Plangintza instituzionaleko agiriak.

Ikastetxeak hautagaien esku utziko ditu, eskatzen badituzte, zuzendaritza proiektua prestatzeko behar diren plangintza instituzionaleko agiriak.

Hamahirugarrena.–Kargu hutsak argitaratzea.

Deialdi honen I. eranskinean dago zuzendari kargua berritu behar duten ikastetxeen zerrenda.

Hamalaugarrena.–Errekurtsoak.

Hautapen batzordeek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA.–ZUZENDARI KARGUA HUTSIK DUTEN IKASTETXEAK

Helduentzako ikastetxeak

HERRIA

IZENA

IRUÑA

FÉLIX URABAYEN NHBHI

TUTERA

TUTERAKO HHBIP

Hezkuntza bereziko ikastetxeak

HERRIA

IZENA

IRUÑA

ANDRÉS MUÑOZ GARDE HBIP

Beste ikastetxe batzuk

HERRIA

IZENA

IRUÑA

NAFARROAKO DANTZA ESKOLA

IRUÑA

ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak

HERRIA

IZENA

ABLITAS

SAN BABIL HLHIP

ALMANDOZ

ALMANDOZKO HLHIP

ARANTZA

ARANTZAKO HLHIP

ARRAIOZ

ARRAIOZKO HLHIP

ARTAXOA

URRACA REINA HLHIP

AZPILKUETA

AZPILKUETAKO HLHIP

BARAÑAIN

ALAITZ HLHIP

BARAÑAIN

LOS SAUCES-SAHATS HLHIP

BERRIOZAR

MENDIALDEA II HLHIP

BUÑUEL

SANTA ANA HLHIP

AURITZ

AURIZKO HLHIP

KASEDA

FRANCISCO JAVIER SÁENZ DE OIZA HLHIP

CORTES

CORTESKO HLHIP

ELIZONDO

ELIZONDOKO HLHIP

FONTELLAS

VIRGEN DEL ROSARIO HLHIP

FUNES

ELÍAS TERÉS HLHIP

GOIZUETA

ANDRÉS NARBARTE XALTO HLHIP

UHARTE

VIRGEN BLANCA HLHIP

LEGASA

LEGASAKO HLHIP

LEITZA

ERLETA HLHIP

LERIN

DOÑA BLANCA DE NAVARRA HLHIP

LOS ARCOS

SANTA MARÍA HLHIP

AMAIUR

AMAIURKO HLHIP

MILAGRO

NUESTRA SEÑORA DEL PATROCINIO HLHIP

ELO

SANTA BÁRBARA HLHIP

MONTEAGUDO

HONORIO GALILEA HLHIP

MURILLO EL FRUTO

RAIMUNDO LANAS HLHIP

OBANOS

OBANOSKO HLHIP

ERRIBERRI

PRÍNCIPE DE VIANA HLHIP

ORONOZ

ORONOZKO HLHIP

OTEITZA

SAN SALVADOR HLHIP

IRUÑA

AMAIUR IKASTOLA HLHIP

IRUÑA

BERNART ETXEPARE HLHIP

IRUÑA

GARCÍA GALDEANO HLHIP

IRUÑA

NICASIO DE LANDA HLHIP

GARES

GARESKO HLHIP

SARRIGUREN

JOAKIN LIZARRAGA HLHIP

SESMA

VIRGEN DE NIEVAS HLHIP

TUTERA

ELVIRA ESPAÑA HLHIP

UXUE

UXUEKO HLHIP

ATARRABIA

ATARGI HLHIP

ATARRABIA

LORENZO GOICOA HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

CAMINO DE SANTIAGO HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

ERRENIEGA HLHIP

ZUBIRI

GLORIA LARRAINZAR EUGI HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak /
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak

HERRIA

IZENA

LARRAINTZAR

LARRAINTZARKO IKASTETXEA HLHIP / DBHI LARRAINTZAR

VIANA

RICARDO CAMPANO HLHIP / DEL CAMINO DBHI

Bigarren Hezkuntzako institutuak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuak

HERRIA

IZENA

BARAÑAIN

ALAITZ BHI

ZARRAKAZTELU

VALLE DEL ARAGÓN DBHI

CASTEJÓN

CASTEJONGO DBHI

CINTRUÉNIGO

LA PAZ DBHI

CORTES

BARDENAS REALES DBHI

MENDABIA

JOAQUÍN ROMERA DBHI

IRUÑA

EUNATE BHI

IRUÑA

MENDILLORRI BHI

IRUÑA

PADRE MORET-IRUBIDE BHI

RIBAFORADA

EL CIERZO DBHI

ZIZUR NAGUSIA

ZIZURKO BHI

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

MEREZIMENDUAK

BALORAZIOA
10 puntura arte

FROGAGIRIAK

1.–Zuzendaritza eginkizunaren balorazioa. Apartatu honetan, hautagaiaren jarduna baloratuko da, irakasle funtzionario gisa eta administrazio araubideko aldi baterako kontratudun gisa.

Gehienez ere 3 puntu

1.1. Ikastetxe publiko batean zuzendari karguan aritutako urte bakoitzeko: Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,50 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

1.2. Ikastetxe publiko batean, ikasketaburu, zuzendariorde edo idazkari karguan aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,40 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

1.3. Ikastetxe publiko batean alboko zuzendaritza karguetan aritutako urte bakoitzeko:

–alboko zuzendari gisa aritutako urte bakoitzeko:

–alboko ikasketaburu edo alboko idazkari gisa aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,40 puntu

0,30 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

2.–Ibilbide profesionalaren balorazioa. Apartatu honetan, hautagaiaren jarduna baloratuko da, irakasle funtzionario gisa eta administrazio araubideko aldi baterako kontratudun gisa.

Gehienez ere 2 puntu

2.1. Irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten kidegoetan funtzionario gisa edo administrazio araubideko aldi baterako kontratudun gisa aritutako urte bakoitzeko, parte hartzeko nahitaez eskatzen diren bost urteetatik gora:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

Gehienez ere puntu 1

0,20 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

2.2. Haur eta Lehen Hezkuntzako ziklo bateko koordinatzaile; DBHIetako arloko koordinatzaile; ikastetxe publikoetako mintegi, departamentu edo saileko buru; irakaskuntzako aholkulari eta etengabeko prestakuntzako aholkulari; hezkuntzako eta psikopedagogiako orientazio talde bateko zuzendari edo arduradun; hezkuntzako laguntza unitateen koordinatzaile; Helduen Hezkuntzako eskualdeko talde baten arduradun edo koordinatzaile; Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabideen Zentroko arlo baten arduradun eta talde eta lantaldeen koordinatzaile; edo Ingelesez Ikasteko Programaren koordinazioaren arduradun gisa aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,20 puntu

Ikastetxeko zuzendariak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria, non agertuko baitira eginkizun horien jabetza hartzearen eta kargua uztearen datak edo, hala denean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hautagaiak eginkizun horretan jarraitzen duela.

Etengabeko prestakuntzako aholkulari eta irakaskuntzako aholkulari lanaren frogagiria ofizioz aurkeztuko ditu Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, espediente pertsonaleko informazioaren arabera.

2.3. Bigarren Hezkuntzako, Musikako eta Arte Eszenikoetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako karrerako funtzionarioa izateagatik:

0,20 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

2.4. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan, ikuskatzaile edo bulegoburu gisa edo hortik gorako karguetan, eta Estatuko Hezkuntza Administrazioan horien baliokideak diren karguetan, aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,30 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

2.5. Zuzendaritzarako hautagaitza zer ikastetxetarako aurkezten den, hor izateagatik behin betiko destinoa.

0,5 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

3.–Zuzendaritza karguetan egindako lanaren eta irakaslanaren balorazio positiboa.

Gehienez ere puntu 1

3.1. Zuzendaritza karguetan egindako lanaren balorazio positiboa:

3.1.1. Zuzendari gisa

1 puntu

Ebaluazio positiboko txostena, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egina, zuzendariak hautatzeko aurreko deialdien esparruan.

3.1.2. Bost urteko lana (edo luzeagoa) beste zuzendaritza kargu batzuetan edo izendapen berezi baten bidezko zuzendari gisa.

0,5 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

3.2. Irakaslanaren balorazio positiboa.

0,5 puntu

Baremoaren 3.2 apartatuaren gaineko oharrak:

1.–Deialdia argitaratzen den unean ikastetxe batean zuzeneko irakaskuntza ematen dutenei bakarrik eginen zaie balorazio txosten hori.

2.–3.2 apartatuko merezimendua barematzeko, parte-hartzaileak berariaz eskatu behar du aldez aurretik.

3.–Balorazioa positiboa bada, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz erantsiko du merezimendu hori.

4.–Prestakuntza eta hobekuntza

Gehienez ere 2 puntu

4.1. Prestakuntza jarduera gaindituengatik, betiere zerikusia badute ikastetxeak kudeatu, antolatu eta zuzentzearekin, hezkuntza kalitatea ezartzearekin, eskolako bizikidetzarekin edo gizonen eta emakumeen berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzearekin:

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

0,10 puntu, egiaztatutako 10 prestakuntza orduko

Entitate antolatzaileak emandako ziurtagiriaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

4.2. Prestakuntza jarduerak emateagatik, betiere zerikusia badute ikastetxeak kudeatu, antolatu eta zuzentzearekin, hezkuntza kalitatea ezartzearekin, eskolako bizikidetzarekin edo gizonen eta emakumeen berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzearekin:

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

0,20 puntu, egiaztatutako 10 prestakuntza orduko

Jarduera eman dela frogatzen duen ziurtagiri edo dokumentuaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

4.3. Argitalpenengatik, betiere ISBN 0 edo ISSN zenbakia badute eta zerikusia badute ikastetxeak kudeatu, antolatu eta zuzentzearekin, ikastetxeetan hezkuntza kalitatea ezartzearekin, eskolako bizikidetzarekin edo ikastetxeetan gizonen eta emakumeen berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzearekin:

1 puntu gehienez

Kasuan kasuko jatorrizko aleak.

Formatu elektronikoko argitalpenen kasuan, baloratu daitezen, txosten bat aurkeztu beharko da; bertan, txostena egiten duen erakundeak ziurtatuko du argitalpena zein datu base bibliografikotan agertzen den

5.–Merezimendu akademikoak

Gehienez ere 2 puntu

5.1. Unibertsitateko titulu ofizial bakoitzeko, dagokion irakaskuntza kidegoan sartzeko alegatutakoaz gainera:

0,40 puntu

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Titulazioak atzerrian lortu badira, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

5.2. Hizkuntzak jakiteagatik (hizkuntza bakoitzean, hautagaiak aurkezten duen maila altueneko ziurtagiria hartuko da kontuan bakarrik):

B1 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

B2 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

C1 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

0,10 puntu

0,40 puntu

1 puntu

Merezimendu gisa alegatutako egiaztagiriaren fotokopia edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Ez da beharrezkoa izanen hizkuntza gaitasunen ziurtagiriak gaztelaniara itzultzea

III. ERANSKINA.–Eskaera, irakaslanaren balorazio positiboa eskuratzeko

Izen-deiturak: …………………………………………………………….. Kidego honetako irakaslea naiz: …………………… (Lehen Hezkuntzakoa/Bigarren Hezkuntzakoa); espezialitate honetakoa: …………………………………....….. Ikasturte honetan ikastetxe honetan ari naiz lanean: …………………………………………….; herri honetan: …………………………..

ESKATZEN DUT:

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak nire irakaslanaren balorazio positiboa egin dezan.

Aditzera ematen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

..........................................n, 2024ko .............................aren ......(e)(a)n

Lanpostuak Betetzeko Atala.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua.

Oharra: Agiri hau erantsiko da eskabideak aurkezteko epean aurkezturiko gainerako agiriekin batera.

IV. ERANSKINA.-ZUZENDARITZA PROIEKTUAREN BALORAZIO IRIZPIDEAK

A zatia.–Zuzendaritza proiektu idatzia baloratzeko irizpideak.

HAUTAGAIA:

BALORAZIOA

OHARRAK

EDUKIAK

ADIERAZLEAK

1. MAILA [0,25 puntu]

2. MAILA [0,50 puntu]

3. MAILA [0,75 puntu]

4. MAILA [1 puntu]

Ikastetxearen egoeraren azterketa

1.–Ikastetxearen ezaugarri nagusiak deskribatzen ditu.

2.–Ikastetxearen elementu positiboak (indarguneak) eta negatiboak (hobekuntza arloak) adierazten ditu.

3.–Ikastetxearen errealitatea eta ekipamendu eta instalazioetan dituen beharrak aztertzen ditu.

4.–Eskolako garraioa, jantokia, eskolaz kanpoko jarduerak eta antzekoak aurreikusten ditu.

5.–Hezkuntza etapa bakoitzaren beharrak eta beste etapa batzuekiko erlazioa adierazten ditu.

Helburuak

6.–Zehatzak eta ebaluagarriak dira, eta egoeraren azterketarekin bat datoz.

7.–Bizikidetza hobetzearekin eta gizonen eta emakumeen berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzearekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu.

8.–Ikastetxean kalitatea kudeatzearekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu.

9.–Ikasleen errendimendua hobetzearekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu.

10.–Irakasleen prestakuntzarekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu.

11.–Bat datoz ikastetxearen plangintza estrategikoarekin (hezkuntza proiektuarekin, plan estrategikoarekin, hobekuntza planekin...).

Helburuak lortzeko planak eta jarduketa ildoak.

12.–Proposatutako helburuak lortzeko planak eta jarduketa ildoak finkatzen ditu.

13.–Hezkuntza komunitateko sektore guztien parte-hartzea aurreikusten du.

14.–Erantzukizun zehatzak, epeak, behar diren baliabideak eta beste entitate batzuekiko lankidetza finkatzen ditu.

15.–Bizikidetza giro positiboa lortzeko mekanismoak jasotzen ditu, baita gizonen eta emakumeen berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzekoak ere.

Ikastetxearen baliabideak eta antolaketa helburuak betetzeko

16.–Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzeko behar diren curriculum eta antolaketa neurriak jasotzen ditu.

17.–Proiektuetan, ingurunerako zerbitzuetan eta bestelako baliabideetan, beste erakunde eta organismo batzuekin lankidetzan aritzea aurreikusten du.

Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa: lorpen mailaren adierazleak

18.–Autoebaluazioa, barne ebaluazioak eta kanpo ebaluazioak bultzatzeko neurriak jasotzen ditu.

19.–Ikaskuntzaren emaitzen kudeaketa aurreikusten du, bai emaitza akademikoena bai kanpo ebaluazioetatik datozenena.

20.–Proiektuaren zabalkundea, inplikazioa eta jarraipena adierazleen bidez baloratzeko mekanismoak aurreikusten ditu.

Proiektu idatziaren puntuazioa (20p):

Puntuazioa / 2 =

Zuzendaritza proiektu idatziaren balorazio mailen azalpena:

–4. maila [Bikaina]: adierazlea modu sendo eta egituratuan, oso ongi finkatutako sistematikarekin, betetzen dela egiaztatzen bada. Indargunea.

–3. maila [Ona]: adierazlea nahiko betetzen dela esateko ebidentziak daudenean. Indargunea.

–2. maila [Egokia]: adierazlea gutxieneko maila betetzen denean. Hobekuntza arloa.

–1. maila [Desegokia]: adierazlea betetzen dela esateko ebidentziarik ez dagoenean. Hobekuntza arloa.

B zatia.–Proiektuaren ahozko azalpen eta defentsa baloratzeko irizpideak.

HAUTAGAIA:

BALORAZIOA

OHARRAK

EDUKIAK

ADIERAZLEAK

1. MAILA [0,25 puntu]

2. MAILA [0,50 puntu]

3. MAILA [0,75 puntu]

4. MAILA [1 puntu]

Sarrera: testuinguruaren azterketa

1.–Ikastetxearen ezaugarri nagusiak argi eta zehatz deskribatzen ditu.

2.–Ikastetxearen elementu positiboak (indarguneak) eta negatiboak (hobekuntza arloak) bereizten ditu argudioak erabiliz.

3.–Ikastetxearen errealitatea eta beharrak modu antolatuan, koherentziaz eta argi aztertzen ditu.

Garapena: baliabideak, antolaketa eta proiektuaren jarraitutasuna

4.–Helburuak bat datoz ikastetxearen plangintza estrategikoarekin (hezkuntza proiektuarekin, plan estrategikoarekin eta hobekuntza planekin) eta helburu horiek lortzeko plan eta jarduketa-ildoekin.

5.–Irakaskuntza eta ikaskuntza prozedurak hobetzeko behar diren neurriak –curriculum arlokoak eta antolaketakoak– azaltzen ditu, bai eta emaitzak hobetzeko behar direnak ere, eta horretarako adibide zehatzak eta hiztegi egokia erabiltzen ditu.

6.–Proiektuaren hedapena, inplikazioa eta jarraitutasuna adierazleen bidez baloratzeko neurriak azaltzen ditu.

7.–Datuak modu antolatuan azaltzen ditu, grafikoz lagunduta.

Amaiera eta galderetarako tartea

8.–Proiektua argudio sendoez defendatu du.

9.–Azalpenean eta egin zaizkion galderei emandako erantzunetan, laburtzeko gaitasuna erakutsi du.

10.–Azalpenaren amaiera koherentea da azaldutako argudioekiko.

Proiektuaren ahozko azalpen eta defentsaren puntuazioa (10p):

AMAIERAKO PUNTUAZIOA (20p gehienez): Idatzia + ahozkoa=

Zuzendaritza proiektuaren ahozko azalpen eta defentsa baloratzeko mailen azalpena:

Sarrerako adierazleetarako:

–4. maila [bikaina]: argi eta zehatz deskribatzen ditu testuinguruko elementuak, beharren azterketa arrazoitua eginez. Ikastetxearen beharrak modu argi eta antolatuan aztertzen ditu.

–3. maila [ona]: argi eta zehatz deskribatzen ditu testuinguruko elementuak, eta beharrak aztertzen ditu. Ikastetxearen beharrak aztertzen ditu.

–2. maila [egokia]: testuinguruko elementuak deskribatzen ditu, eta beharrak aztertzen. Ikastetxearen beharrak aztertzen ditu.

–1. maila [desegokia]: ikastetxeko testuinguruko azterketaren elementuak modu nahasian eta zehaztasunik gabe deskribatzen ditu. Ez ditu ikastetxearen beharrak argi aztertzen eta arrazoitzen.

Garapeneko adierazleetarako:

–4. maila [bikaina]: helburuak ikastetxeko plangintza orokorrarekin bat etorriz azaltzen ditu, horretarako adibide zehatzak eta hiztegi egokia erabiliz, eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak eta emaitzak hobetzeko neurriak ere azaltzen ditu. Datuak modu antolatuan azaltzen ditu, grafikoz lagunduta. Proiektuaren hedapena, inplikazioa eta jarraitutasuna adierazleen bidez baloratzeko neurriak azaltzen ditu argi.

–3. maila [ona]: helburuak adibide zehatzen bidez azaltzen ditu, baita irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzeko neurriak ere. Datuak modu antolatuan azaltzen ditu. Proiektuaren hedapena, inplikazioa eta jarraitutasuna adierazleen bidez baloratzeko neurriak azaltzen ditu.

–2. maila [egokia]: irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzeko neurriak zerrendatzen ditu. Proiektuaren hedapena, inplikazioa eta jarraitutasuna adierazleen bidez baloratzeko neurriak zerrendatzen ditu.

–1. maila [desegokia]: irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzeko neurriak zerrendatzen ditu, adibiderik erabili gabe edo adibide desegokiak erabiliz. Hiztegi desegoki eta lagunartekoa erabiltzen du. Proiektuaren hedapena, inplikazioa eta jarraitutasuna adierazleen bidez baloratzeko neurriak modu nahasian azaltzen ditu.

Amaierako adierazleetarako:

–4. maila [bikaina]: proiektua argudio sendoez defendatzen du, eta datuak modu antolatuan eta grafikoan azaltzen ditu. Laburtzeko gaitasuna erakusten du eta ondorioak koherenteak dira.

–3. maila [ona]: proiektua argudioz defendatzen du eta laburtzeko gaitasuna erakusten du. Ondorioak koherenteak dira.

–2. maila [egokia]: laburtzeko gaitasuna erakusten du eta ondorioak azaltzen ditu.

–1. maila [desegokia]: ez du proiektua defendatzeko argudio sendorik ematen, eta ez ditu datuak modu antolatu eta grafikoan azaltzen. Ez ditu ideiak laburbiltzen, eta galderei emandako erantzunak desegokiak dira.

V. ERANSKINA.–Eskaera, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketan parte hartzeko

HAUTAGAIAREN DATU PERTSONALAK

Lehen deitura

2. deitura

Izena

IFZ

LEZ

Helbidea

Bidea

Zk.

Solairua

Probintzia

Herria

PK

Helbide elektronikoa

1. telefono zenbakia

2. telefono zenbakia

HAUTAGAIAREN DATU PROFESIONALAK

Zein kidegotakoa den

Kidegoan sartu zen data

Titulazioa

Espezialitatea

2023-2024 IKASTURTEAN LANEAN ARI DEN IKASTETXEAREN DATUAK

Ikastetxearen izena

Kodea

Herria

Gaur egun betetzen ari den zuzendaritza kargua, hala bada

Zuzendari lanean aritu den ikasturteak

Zuzendari lanean aritzeko egiaztapena lortu zuen data, halakorik badu

HAUTAGAITZAREN XEDEKO IKASTETXEAREN DATUAK

Ikastetxearen izena

Kodea

Herria

AURKEZTEN DIREN DOKUMENTUEN ZERRENDA

1.–

7.–

2.–

8.–

3.–

9.–

4.–

10.–

5.–

11.–

6.–

12.–

Lekua:

Data:

Hautagaiaren sinadura:

VI. ERANSKINA

Adierazten den kargurako izendapen proposamena onartu duten pertsonen zerrenda. ....................................................................... Jaunak/Andreak, ......................................................................... ikastetxeko zuzendarigaiak, egin du proposamena.

Zuzendariordea:

Sinadura:

Lehen deitura

2. deitura

Izena

IFZ:

LEZ:

Behin betiko destinoko ikastetxea

Ikasketaburua:

Sinadura:

Lehen deitura

2. deitura

Izena

IFZ:

LEZ:

Behin betiko destinoko ikastetxea

Idazkaria:

Sinadura:

Lehen deitura

2. deitura

Izena

IFZ:

LEZ:

Behin betiko destinoko ikastetxea

Alboko zuzendaritza talderako proposamena, beharrezkoa bada

Alboko zuzendariordea:

Sinadura:

1. deitura

2. deitura

Izena

IFZ:

LEZ:

Behin betiko destinoko ikastetxea

Alboko ikasketaburua:

Sinadura:

Lehen deitura

2. deitura

Izena

IFZ:

LEZ:

Behin betiko destinoko ikastetxea

Alboko idazkaria:

Sinadura:

Lehen deitura

2. deitura

Izena

IFZ:

LEZ:

Behin betiko destinoko ikastetxea

Iragarkiaren kodea: F2318173