Iragarkia
109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
98E/2024 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana; honen bidez onesten da "Laguntzak energia komunitateentzat trantsizio energetikorako 2024" deritzon dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 757723.
Energia komunitateak honako bi zuzentarau hauen bidez ezarri ziren: batetik, Iturri berriztagarrietatik datorren energiaren eragilera sustatzeko 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentaraua, eta bestetik, Elektrizitatearen barne merkatuko arau komunei buruzko 2019ko ekainaren 5eko 2019/994 Zuzentaraua –honen bidez aldatu zen 2012/27/EB Zuzentaraua, bai energia berriztagarrien komunitateei, bai herritarren energia komunitateei dagokienez ere–. Lehenengoak, energia berriztagarrien komunitateak, sektore elektrikoari buruzko Estatuko araudian berariaz jasota daude, hornidura elektrikoaren jardueran parte hartzen duten subjektu berritzat hartuta.
Bestalde, Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legeak herritarrek eta energia komunitateek energia berriztagarrien sorreran eta zerbitzu energetikoen eskaintzan parte hartzea sustatzeko hainbat neurri jasotzen ditu.
Aurrekoarekin batera, Horizonte 2030 Nafarroako Energia Planak (PEN 2030) zenbait ekintza aurreikusten ditu energia komunitateak eratzeko, energiaren erabiltzaileak ardatz dituen energia sistema baterako trantsizio energetikoa bultzatzeko, komunitatea sortuz eta eraldaketa prozesu horretan teknologia aplikatuz.
Nahiz eta etengabe hazten ari den errealitatea izan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak, Nafarroan energia komunitateak sustatzeko neurriak ezartzen dituen urriaren 21eko 64/2022 Foru Aginduaren babesean, haiei laguntza ematen jarraitzen du askotariko tresnen bidez, eta laguntzen deialdi hau horietako bat da, aukera ematen baitu honako neurri hauek diruz laguntzeko:
1. Energia komunitateak definitu eta eratzeko parte-hartze prozesuak.
2. Jadanik eratuta dauden energia komunitateek aurrera eraman behar dituzten jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza.
3. Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idaztea.
4. Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuetako inbertsioak.
5. Energia komunitateen aldeko hitzarmenak edota espazio lagapenak garatzea.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Energia komunitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2024ko deialdia onestea.
2. Dirulaguntza arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira.
3. Deialdi honen konpromisoei erantzuteko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:
PARTIDA | AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
1 | 820001 82500 7819 425209: energia komunitateentzako laguntzen deialdia. | 2024 | 300.000 |
2 | 820001 82500 7819 425210: energia berriztagarrien instalazioen proiektuetarako deialdiak | 2024 | 1.000.000 |
Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, deialdiaren 5. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz.
Halaber, 400.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta zeina arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Zenbateko gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko apirilaren 26an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia. Uxue Itoiz Mariñelarena.
I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Helburua eta xedea.
Hauek dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 EB Zuzentarauaren helburuak (haren bidez aldatu ziren eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 210/31/EB Zuzentaraua eta efizientzia energetikoari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua):
–Berotegi efektuko gasen isurketa % 40 murriztea, 1990eko mailen aldean.
–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.
–Europako Batasunak dituen helburuen araberako energia aurrezpena lortzea.
Bestalde, Energia efizientziari buruzkoa den eta 2023/955 (EB) Erregelamendua aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2023ko irailaren 13ko 2023/955 (EB) Zuzentarauak 8. artikuluan ezartzen duenez, Estatu kideek energiaren azken erabileraren aurrezki metatua izan behar dute. Exijitzen den energia-aurrezkia lortze aldera, aplikatzekoak izanen diren neurriak diseinatze aldera, Estatu kideek energia komunitateen rola kontuan hartu eta sustatuko dute.
Laguntzen deialdi honen xedea da aurrez aipatu diren eta Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko 4/2022 Foru Legean nahiz Horizonte 2030 Nafarroako Energia Planean ezarritakoarekin bat datozen helburuak lortzen laguntzea, horietan sustatu egiten baitira energia komunitateak, energia berriztagarrien sistemen kudeaketan eta garapenean duten parte-hartzea bultzatze aldera.
"Laguntzak energia komunitateentzat trantsizio energetikorako 2024" deritzon deialdiak xede du honako neurri hauek finantzatzea:
NEURRIAREN KODEA | NEURRIA |
1 | Energia komunitateak definitzeko eta eratzeko parte-hartze prozesuak |
2 | Dagoeneko eratuta dauden energia komunitateek egin beharreko jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza |
3 | Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idaztea |
4 | Energia berriztagarrietan, eraginkortasun energetikoan eta mugikortasun jasangarri eta partekatuan egindako inbertsioak |
5 | Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazio lagapenak garatzea |
2. oinarria.–Onuradunak.
1. Laguntza hauen onuradun izaten ahal dira, 1. neurrirako, eratze prozesuan dauden energia komunitateak, eta gainerako neurrietarako, jadanik eratuta dauden energia komunitateak, laguntza teknikoak kontratatzen badituzte eta arestian azaldutako xedearekin lotutako inbertsioak egiten badituzte.
Laguntzen onuradun izaten ahalko dira honako hauek: eskubideak gauzatzeko eta betebeharren mende egoteko gaitasuna duten entitate juridikoak –modalitate bakoitzerako eskatzen diren betekizunak eskatzen direla ere–, kideen partaidetza ireki eta boluntarioan oinarrituak, eta beren kide edo bazkideei edo beren jarduera garatzen duten lurraldeari ingurumen-, ekonomia- edota gizarte-onurak eskaintzea helburu nagusitzat dutenak, finantza errentagarritasuna sortzea baino gehiago.
Aurreko oinarrian deskribatutako 1. neurriaren babesean jasotako jarduketen kasuan (oraindik eratu gabeko energia-komunitateak), pertsona fisiko, autonomo, juridiko edo nortasun juridikorik gabeko taldearen ordezkariak laguntzen onuradun gisa jardunen du, kideen arteko lankidetzako esparru akordio batean oinarrituta.
2. Hauek dira onuradun izateko betebeharrak:
a) Nafarroan energia komunitateak sustatzeko neurriak ezartzen dituen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren urriaren 21eko 64/2022 Foru Aginduaren 7. artikuluak ezartzen duena betetzea.
b) Legez eratutako entitateak izatea eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, hala inskribatuta egotea, haien araudiaren arabera aplikagarria zaien araudian eskatzen den Nafarroako erregistroan. Nolanahi ere, energia komunitatea eratu aurretik laguntza eskaerak aurkezten ahalko dira, oinarri honen 1. apartatuan eta 4.7 oinarrian ezarritakoaren arabera.
c) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta Taxonomiari buruzko 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du.
Baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da laguntza eskaerari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.
d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.
Egoera horretan dauden erakundeak laguntzen onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute indarreko legerian aurreikusitako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.
e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku kasuetan ez egotea.
f) Aurretik Administrazioak emandako edozein laguntza edo dirulaguntza itzultzeko betebeharrik ez izatea bete gabe, eta emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat berreskuratzeko agindu baten mende ere ez egotea, agindua eman bada laguntza legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela deklaratu delako, Europako Batzordearen Erabaki baten ondorioz, edo emateko erabakia hartzean ezarritako baldintzak, era batean edo bestean, bete ez direlako.
g) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.
Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du egiaztagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
3. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ezin izanen dira onuradun izan zuzenbide publikoko erakundeez bestelako pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta irabazi-asmorik badute eta betetzen ez badituzte Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak.
Honako agiri hauen bidez frogatuko da bete egin direla ordainketa-epeak:
a) Kontabilitate araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten pertsona fisiko eta juridikoen kasuan, ordezkaritza-ahal nahikoa duen pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiria, edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo behar adinako ordezkaritza-ahala duen organo baliokideak sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa epeak. Egoera hori egiaztatzeko, b) letran aurreikusitako frogabideren bat ere erabiltzen ahal dute.
b) Kontabilitate araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoen kasuan, honako hauen bidez:
1.–Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria, jasoko duena auditatutako azken urteko kontuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioaren transkripzio banakatua, kontu horietatik ondorioztatzen denean lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeko maila, apartatu honetan zehaztutakoa (% 90), oinarri hartuta uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.
Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
2.–Aurreko ziurtagiria ezin bada egin, KAEOn inskribatutako auditore batek egindako «Adostutako prozeduren gaineko txostena», non adierazten baita ezen, berrikuspena eginda sozietatearen hornitzaileei erreferentziazko data batean ordaintzeke dauden fakturen lagin adierazgarri bati (betetzea ziurtatzeko kontuan hartutako data deialdiaren argitalpen data baino geroagokoa izan beharko da), ez dela salbuespenik detektatu abenduaren 29ko 3/2004 Legearen ordainketa epeak betetzeko orduan, edo, halakorik detektatu bada, ez dutela eragozten hurrengo paragrafoan eskatzen den betetze maila lortzea.
Ondorio horietarako, baldintza hori betetzat joko da 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa epeak betetzeko maila % 90ekoa edo handiagoa denean (18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoa).
Nahi izanez gero, dokumentazio hori laguntza eskaerarekin batera aurkezten ahalko da, eta, une horretan aurkeztu ezean, hilabeteko epea emanen da horretarako, dirulaguntza emateko ebazpenean. Hala ere, b) letrako dokumentazioa ezin bada lortu epe hori baino lehen, eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, eta, lortutakoan, bost egun naturaleko epe luzaezinean aurkeztuko da.
Epe hori eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe iraganik, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
4. Apartatu honetan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, laguntza eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, eta baldintzak betetzen jarraitu beharko da laguntzaren azken ordainketa egin arte.
3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak, gauzatzeko epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. II. eranskinean zehaztutako neurrietan aipatzen diren jarduketak izanen dira dirulaguntzen xede, Nafarroan eginak badira, betiere.
Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:
a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.
b) BEZa, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu dezakeenean. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.
2. Gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 10era bitartekoa izanen da. Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da egintzat jarduketa.
3. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren intentsitatea 2, 3, 4 eta 5. neurrietarako % 5 areagotzen ahalko da onuradunak egiaztatzen duenean III. eranskinean genero berdintasuna sustatzeko nahiz energia pobreziaren aurka jasotako neurrietako baten bat hartuko duela 2024an. 2023ko laguntzen deialdian laguntza gehigarri hori jaso zuten entitateei ez zaie berriz emanen.
4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta muga-egunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko.
2. Laguntzen eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (http://www.navarra.es/home_eu/) tramiteen katalogoko laguntzen fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Eskaneatuta aurkeztu beharko dira, dokumentu banatuetan eta jarraian adierazten den moduan behar bezala identifikatuta:
a) II. eranskinean deskribatutako neurri bakoitzerako exijitzen den dokumentazioa.
b) Kasua bada, ordezkaritza-ahalen egiaztagiria.
Eskaera bana aurkeztuko da II. eranskinean jasotakoen artean gauzatu nahi den neurri bakoitzeko.
3. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluko baldintzak betetzen, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
II. eranskinean eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izanen da inola ere zuzendu.
5. oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.
1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren eta Europako Proiektuen Atala) aurkezten diren eskaerak konparatuko ditu, haien artean lehentasunak ezartzeko, II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako balorazio irizpideei jarraituz. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasunik ezartzea.
2. Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, neurri bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu kreditua agortu arte:
NEURRIA | AURREKONTU |
1.–Energia komunitateak definitzeko eta eratzeko parte-hartze prozesuak | 100.000 euro |
2.–Lehendik eratuta dauden energia komunitateek egin beharreko jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza | 100.000 euro |
3.–Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuen proiektuak idaztea. | 150.000 euro |
4.–Energia berriztagarrietan, efizientzia energetikoan eta mugikortasun jasangarri eta partekatuan egindako inbertsioak | 900.000 euro |
5.–Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazio lagapenak garatzea | 50.000 euro |
Neurriren batean aurrekontu erabilgarririk egonez gero, areagotzen ahalko da eskaera mugatuei emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, neurri horretako gehieneko zenbateko batekin, kasu bakoitzean ezarritako laguntzaren gehieneko ehunekora arte, lortutako puntuazioaren ordenari jarraikiz.
Halaber, aurreko paragrafoa aplikatu ondoren neurriren batean oraindik aurrekontu erabilgarririk badago, aurrekontu kreditua erabiltzen ahalko da eskaera egin duten neurrietako eskaerak estaltzeko, eta honako lehentasun ordena honi jarraituz: 1. neurria, 2. neurria, 3. neurria, 4. neurria eta 5. neurria, hurrenez hurren.
3. Plan Energetikoaren eta Europako Proiektuen Atalak ebaluatuko ditu eskaerak, II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz, eta ebazpen proposamena bidaliko dio organo eskudunari, bertan adieraziz entitate onuradunek dirulaguntza lortzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza emateari buruz ebazteko organo eskuduna.
Ebazpena arrazoitua izanen da, eta bertan azalduko dira, gutxienez, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, hala badagokio, ezetsi diren eskaerak, eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.
Ebazpenak gehienez bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira eskatzaileen helbide elektroniko gaitu bakarrean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertzen ahalko da. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.
4. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, neurriren batean kreditua askatzen bada, artikulu honetako 1. apartatuan ezarri diren banaketako irizpide berberak erabiliz diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da.
6. oinarria.–Aurrerakinak.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoarekin bat, laguntzen onuradun diren irabazi-asmorik gabeko entitateek, nahikoa baliabide ez dutela egiaztatu beharrik gabe, ordainketa aurreratua jasotzen ahalko dute laguntza eskabidean eskatzen dutenean, emandako zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada eta ordainketa aurreratuak emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 60 gainditzen ez badu.
7. oinarria.–Justifikazioa eta dirulaguntzen ordainketa.
1. Onuradunek 2024ko azaroaren 10a baino lehen justifikatu beharko dute zer jarduketa egin duten; horretarako, telematikoki eta laguntzen fitxa baliatuz aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau:
a) Egindako jarduketen fakturak, onuradunaren izenean.
1. neurriaren babesean jasotako jarduketen kasuan (oraindik eratu gabeko energia komunitateak), pertsona fisiko, autonomo, juridiko edo nortasun juridikorik gabeko taldearen ordezkariaren izenean egon beharko dute fakturek, eta laguntzen onuradun gisa jardunen du, kideen arteko lankidetzako esparru akordio batean oinarrituta.
Faktura bat baino gehiago egonez gero, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.
b) Fakturen ordainagiriak, onuradunaren izenean.
Neurriaren babesean jasotako jarduketen kasuan (oraindik eratu gabeko energia komunitateak), pertsona fisikoen, autonomoen, juridikoen edo nortasun juridikorik gabekoen elkartearen ordezkariaren izenean egon beharko dute ordainagiriek, kideen arteko lankidetzarako esparru akordioa oinarri hartuta, eta ordezkariak jardunen du laguntzen onuradun gisa.
c) Gastu diruz lagungarriren bat 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo, eta obrak gauzatzeko kostuen kasuan), edo 12.000 eurotik gorakoa (ekipo-ondasunak erosteko edo aholkularitza- nahiz laguntza-enpresek zerbitzuak ematen dituzten kasuetan), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen "Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa" formularioan. Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina erakunde hornitzaile edo zerbitzu emaile ez badaude edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Edonola ere, alderdi horiek aipatutako inprimakian frogatu beharko dira.
d) Onuradunak dirulaguntza jaso nahi duen banku-kontuaren eguneraketa. Izapide hori "Kontuen eta ordainketen kontsulta" izapidearen bitartez egiten ahalko du, edo laguntzen fitxan eskuragarri dagoen Transferentzia bidez ordaintzeko eskaeraren inprimakia aurkeztuta.
e) II. eranskinean zehazten den dokumentazioa.
2. Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.
3. Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo hamar egun balioduneko epearen barnean, kobratu beharreko dirulaguntza % 5 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.
4. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du, frogagiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.
8. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.
1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Entitate pribatuek, dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxan eskura dagoen eredua erabiliz. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) nahiz ez izan (kasu horretan, egoera hori adieraziko da adierazpenean).
3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ez da ordaintzen ahalko onartutako dirulaguntza, eta, kasua bada, aurrerakina itzuli beharko da.
b) Ebazpen honen 4. eta 7. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan gauzatu eta justifikatu beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren jarduketak.
c) Ondasunak dirulaguntza ematea eragin duen xede zehatzerako erabili behar dituzte zazpi urtez, gutxienez, ordaintzeko ebazpena ematen den egunetik hasita.
d) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.
Halaber, dirulaguntza emateko kontuan izan den inguruabarren bat (objektiboa nahiz subjektiboa) aldatzen bada, horren berri eman beharko dute.
e) Laguntzak kudeatzen dituen organoari komunikatzea, hamabost eguneko epean, beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu direla diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko, bai eta, kasua bada, laguntzari uko egiten zaiola komunikatzea ere.
f) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.
2. Oinarri arautzaile hauetan, dirulaguntzak emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza % 5 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa zazpigarren oinarrian ezarritako epean egiten bada.
3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.
9. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.
1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz.
2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez (GHE).
10. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz nazioartekoek, gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.
11. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publikotasuna.
Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.
Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).
12. oinarria.–"De minimis" laguntzak.
Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko modua zehaztea (L 2831. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2023ko abenduaren 15ekoa).
Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan laguntza eman aurreko hiru urteetan. Aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.
Horretarako, interesdunek laguntza eman aurreko hiru urteetan hartutako bestelako "de minimis" laguntzak aitortu beharko dituzte eskabidean.
13. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.
II. ERANSKINA.–NEURRI DIRUZ LAGUNGARRIAK
1. neurria.–Energia komunitateen parte-hartze eta eratze prozesuak.
1. Jarduketa diruz lagungarriak:
Honako hauek dira jarduketa diruz lagungarriak:
–Talde eragilea eta Energia Komunitatea eratzeko parte-hartze prozesua definitu eta garatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.
–Energia Komunitatea erakunde juridiko gisa eratzeko prozesua definitu eta garatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.
Deialdiaren fitxan neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak jasotzen dira.
Energia Komunitatea osatzen duen parte-hartze prozesuaren gastu diruz lagungarriek fase hauek izanen dituzte:
1.1. Parte-hartze prozesua:
–1. fasea: parte hartzeko prozesua diseinatzea.
–2. fasea: sentsibilizazioa, informazioa zabaltzea eta Energia Komunitatearen ernamuina izanen den talde eragilea sortzea.
–3. fasea: parte hartzeko prozesua, Energia Komunitatearen talde eragileari prestakuntza eta trebakuntza emateko.
–4. fasea: Energia Komunitatearen lehen proiektuak eta ekimenak definitzea.
1.2. Prozesu eratzailea:
–5. fasea: Energia Komunitatea erakunde juridiko gisa eratzea.
–6. fasea: parte hartzeko prozesu eratzailearen emaitza itzultzea eta zabaltzea.
2. Laguntzaren zenbatekoa.
Diruz laguntzen ahal den gastuaren % 60ko laguntza emanen da, baina 7.000 euro gehienez. Laguntzaren portzentajea beste % 10 areagotzen ahalko da ezaugarri hauetako bakoitzarengatik:
–Gutxienez ere ETE batek hartzen du parte energia komunitate nahiz talde eragilean.
–Energia komunitatea garatuko den herriko toki erakundeak hartzen du parte.
3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.
Laguntza eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:
a) Dirulaguntzaren xede diren laguntza teknikoen aurrekontu xehakatua, jasotzen dituena neurri honen 1. puntuan definitutako faseak.
b) Balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiri osagarriak (ikus 4. atala, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).
Agirien laburpena.
ZENBAKIA | IZENA |
1 | Aurrekontua |
2 | Balorazioaren dokumentazio osagarria |
Deialdiaren 4 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.
4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Hauek izanen dira eskaerak baloratzeko irizpideak:
0.
a) Diruz lagundutako jarduketak berekin dakar ekonomia sozialeko entitateek eskainitako laguntza teknikoak kontratatzea (40 punturaino):
–40 puntu, kontratazio diruz lagungarri guztiak ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.
–20 puntu, kontratazio diruz lagungarrien zati bat ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.
Hori egiaztatzeko ekonomia sozialeko kooperatibak nahiz erakundeak emandako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
b) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietan gauzatuko da osorik Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean ezarritako irizpidearekin bat /40 puntu).
c) Diruz lagundutako jarduketa Tokiko Ekintza Taldeekin edo landa eremuetan jarduera ekonomikoa sustatzeko eskualdeko garapen agentziekin elkarlanean egiten da. (20 puntu).
Elkarlan hori egiztatzeko alde biek izenpetutako lankidetza akordio bat aurkeztuko da.
Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, ebazteko kontuan izanen da baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.
5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.
Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako jarduketak justifikatzeko:
5.1. Parte-hartze prozesua justifikatzeko dokumentazio espezifikoa:
1. Parte-hartze prozesuaren memoria, hauxe barnean hartuko duena:
–Egindako parte-hartze prozesuaren deskribapena.
–Talde eragilea sortzeko egindako jarduketen deskribapena, baita sentsibilizazio- eta informatika-jarduketena ere.
–Talde eragilean parte hartu dutenen zerrenda.
–Parte-hartze prozesua egindako saioetako argazkiak eta aktak.
–Definitutako lehenengo ekimenen deskribapena:
- Gobernantza.
- Helburuak.
- Jarduerak.
- Onuradunak.
- Beste batzuk.
5.2. Eratzeko prozesua justifikatzeko dokumentazio espezifikoa:
1. Eratutako energia komunitatearen IFK.
2. Energia komunitateko parte-hartzaileen zerrenda.
3. Parte-hartze prozesu eratzailearen emaitza partekatzeari eta zabaltzeari buruzko memoria.
2. neurria.–Energia komunitateen jardueren plangintza, laguntza eta aholkularitza.
1. Jarduketa diruz lagungarriak:
Diruz lagungarritzat hartzen dira gutxienez ere jarduera hauetako baten bat gauzatzeko beharrezko laguntzak edota gastuak:
–Energia komunitateei bidean laguntzea kudeaketa eta antolamendu sozialen hasierako jarduketetan, eta aholku ematea lehenengo energia jarduerak abian jartzean (hala nola autokontsumoko energia sortzeko proiektuak, efizientzia energetikoa, mugikortasun jasangarri eta partekatua).
–Energia komunitatea garatzeko behar diren planak definitzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.
Deialdiaren fitxan neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak jasotzen dira.
Neurri honen babesean gauzatutako laguntzek fase hauetako baten bat hartu beharko dute barnean garatutako jarduketaren arabera:
1.1. Energia komunitateei akonpainamendua eta aholkularitza emateko laguntzak:
–7. fasea: Energia Komunitateari laguntzea, kudeaketa eta antolamendu sozialaren hasierako jarduketetan.
–12. fasea: Energia Komunitateari aholku ematea lehenengo energia jarduerak abian jartzeko.
1.2. Laguntza teknikoak eta juridikoak planak definitzeko:
–8. fasea: Komunikazio- eta zabalkunde-plana idaztea.
–9. fasea: Lan-plana idaztea.
–10. fasea: Bideragarritasun-plana eta negozio eredua idaztea.
–11. fasea: Finantzaketa-plana idaztea.
2. Laguntzaren zenbatekoa.
Diruz laguntzen ahal den gastuaren % 75eko laguntza emanen da, baina 7.000 euro gehienez onuradun bakoitzeko. Laguntzaren zenbatekoa % 5 areagotzen ahalko da 3. oinarriko 4. apartatuarekin bat.
3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.
Laguntza hau eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:
a) Dirulaguntzaren xede diren laguntza teknikoen aurrekontua.
b) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horri dagokionez eskatzen diren baldintzak betez gero.
c) Balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiri osagarriak (ikus 4. atala, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).
Dokumentuen laburpena:
ZENBAKIA | IZENA |
1 | Aurrekontua |
2 | Berdintasunarekin nahiz pobrezia energetikoaren aurka duen konpromisoa |
3 | Balorazioaren dokumentazio osagarria |
Deialdiaren 4 oinarrian esaten denez, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.
4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Hauek izanen dira eskaerak baloratzeko irizpideak:
a) Laguntzak ekonomia sozialeko entitateek ematen badituzte (30 punturaino):
–30 puntu, kontratazio diruz lagungarri guztiak ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.
–15 puntu, kontratazio diruz lagungarrien zati bat ekonomia sozialeko kooperatibak edo erakundeak badira.
Hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
b) Toki erakunde bat edo batzuk energia komunitateko kide badira. (15 puntu).
Energia komunitatearen estatutuak aurkeztu beharko dira.
c) ETE bat edo batzuk energia komunitateko kide badira. (15 puntu).
Energia komunitatearen estatutuak aurkeztu beharko dira.
d) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietan gauzatuko da osorik Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean ezarritako irizpidearekin bat /40 puntu).
Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, ebazteko kontuan izanen da baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu den, horrexen arabera ordenatuko dira.
5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.
Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako gastuak justifikatzeko:
5.1. Energia komunitateei akonpainamendua eta aholkularitza emateko jarduketen kasuan:
–Diruz lagundutako akonpainamendu- nahiz aholkularitza-prozesuaren memoria.
5.2. Planak definitzeko laguntza teknikoak eta juridikoak ematen diren kasuetan:
–Diruz lagundutako planen kopiak.
3. neurria.–Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarriaren proiektuak idaztea.
1. Jarduketa diruz lagungarriak.
Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarri eta partekatuaren proiektuak idazteko beharrezkoak diren laguntza tekniko nahiz juridikoko zerbitzuak kontratatzea hartuko du barnean neurri honek.
2. Laguntzaren zenbatekoa.
Diruz laguntzen ahal den gastuaren % 75eko laguntza emanen da, baina 5.000 euro gehienez onuradun bakoitzeko. Laguntzaren zenbatekoa % 5 areagotzen ahalko da 3. oinarriko 4. apartatuarekin bat.
3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.
Laguntza hau eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:
a) Dirulaguntzaren xede diren laguntza teknikoen aurrekontua.
b) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horri dagokionez eskatzen diren baldintzak betez gero.
c) Balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiri osagarriak (ikus 4. atala, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).
Dokumentuen laburpena:
ZENBAKIA | IZENA |
1 | Aurrekontua |
2 | Berdintasunarekin nahiz pobrezia energetikoaren aurka duen konpromisoa |
3 | Balorazioaren dokumentazio osagarria |
Deialdiaren 4 oinarrian esaten denez, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.
4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Hauek izanen dira neurri honetako eskaerak baloratzeko irizpideak:
a) Proiektuak askotariko alorretako jarduketak definitzen baditu (20 puntu):
–Hiru alor edo gehiago: 20 puntu.
–Bi alor: 10 puntu.
–Alor bakarra: 0 puntu.
Jarduketa alor desberdintzat hartuko dira hauek:
–Energia elektriko berriztagarria sortzea.
–Energia termiko berriztagarria sortzea.
–Efizientzia energetikoa.
–Mugikortasun jasangarria.
b) Energia berriztagarriak noraino ezarri diren (20 punturaino).
–Eskatzaileak ez badu energia berriztagarrien instalaziorik: 20 puntu.
–Eskatzaileak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baditu: 10 puntu.
–Eskatzaileak energia berriztagarrien hiru instalazio baino gehiago baditu: 0 puntu.
c) Toki erakunde bat edo batzuk energia komunitateko kide badira. (15 puntu).
Energia komunitatearen estatutuak aurkeztu beharko dira.
d) ETE bat edo batzuk energia komunitateko kide badira. (15 puntu).
Energia komunitatearen estatutuak aurkeztu beharko dira.
e) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietan gauzatuko da osorik Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean ezarritako irizpidearekin bat /30 puntu).
Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, ebazteko kontuan izanen da baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu den, horrexen arabera ordenatuko dira.
5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.
Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:
Egindako jarduketaren memoria edo proiektuaren kopia.
4. neurria.–Energia berriztagarrien, efizientzia energetikoaren eta mugikortasun jasangarriaren eta energia eskaria kudeatzeko instalazioen inbertsioak.
1. Jarduketa diruz lagungarriak.
Diruz laguntzen ahalko da erabilera termikorako eta elektrizitatea sortzeko energia berriztagarrien instalazioetan (sorgailuak, biltegiratzeko sistemak, kontrol sistemak, instalazioa, proiektua eta obren zuzendaritza), energia efizientzian eta mugikortasun jasangarrian eta energia eskariaren kudeaketan inbertsioak egitea.
2. Laguntzaren zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa honako taula honetan adierazitakoa izanen da, diruz laguntzen ahal den jardueraren tipologiaren arabera, eta % 5 handitzen ahalko da 3.4 oinarrian definitutakoaren arabera, onuradun bakoitzeko 200.000 euroko gehieneko mugara arte.
JARDUKETA MOTA | LAGUNTZA PORTZENTAJEA |
Energia berriztagarri elektrikoak | 55 |
Energia berriztagarri termikoak | 55 |
Efizientzia energetikoa | 25 |
Mugikortasun jasangarria | 35 |
ENERGIA ESKARIAREN KUDEAKETA | 35 |
3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.
Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:
a) Aurreikusitako jarduketaren aurreproiektua.
b) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horri dagokionez eskatzen diren baldintzak betez gero.
c) Balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiri osagarriak (ikus 4. atala, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).
Dokumentuen laburpena:
ZENBAKIA | IZENA |
1 | Aurreproiektua |
2 | Berdintasunarekin nahiz pobrezia energetikoaren aurka duen konpromisoa |
3 | Balorazioaren dokumentazio osagarria |
Deialdiaren 4 oinarrian esaten denez, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.
4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Hauek izanen dira eskaerak baloratzeko irizpideak:
a) Toki erakunde bat edo batzuk energia komunitateko kide badira. (40 puntu gehienez).
- a.–500 biztanletik beherako leku bateko toki erakunde batek hartzen badu parte (40 puntu).
- b.–Gainerako kasuetan: (15 puntu).
Energia komunitatearen estatutuak aurkeztu beharko dira.
b) ETE bat edo batzuk energia komunitateko kide badira. (15 puntu).
Energia komunitatearen estatutuak aurkeztu beharko dira.
c) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietako toki erakundeetan gauzatzen bada Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean ezarritako irizpidearekin bat /25 punturaino).
- a.–Toki erakundeak 500 biztanle baino gutxiago baditu (25 puntu).
- b.–Gainerako kasuetan: (15 puntu).
d) Proiektuak askotariko alorretako jarduketak definitzen baditu (10 puntu):
–Hiru alor edo gehiago: 10 puntu.
–Bi alor: 5 puntu.
–Alor bakarra: 0 puntu.
Jarduketa alor desberdintzat hartuko dira hauek:
–Energia elektriko berriztagarria
–Energia termiko berriztagarria
–Efizientzia energetikoa.
–Mugikortasun jasangarria.
–Energia eskariaren kudeaketa
e) Energia berriztagarriak noraino ezarri diren (10 punturaino).
–Eskatzaileak ez badu energia berriztagarrien instalaziorik: 10 puntu.
–Eskatzaileak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baditu: 5 puntu.
–Eskatzaileak energia berriztagarrien hiru instalazio baino gehiago baditu: 0 puntu.
Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, ebazteko kontuan izanen da baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu den, horrexen arabera ordenatuko dira.
5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.
Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:
Gauzatutako jarduketaren proiektua nahiz justifikatzeko memoria, egoki denarekin bat eta egikaritutako instalazioari aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz.
5. neurria.–Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazioen lagapenak garatzea.
1. Jarduketa diruz lagungarriak.
Neurri honek barnean hartzen ditu energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazio lagapenak garatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.
2. Laguntzaren zenbatekoa.
Diruz laguntzen ahal den gastuaren % 75eko laguntza emanen da, baina 5.000 euro gehienez. Laguntzaren zenbatekoa % 5 areagotzen ahalko da 3. oinarriko 4. apartatuarekin bat.
3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.
Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:
a) Dirulaguntzaren xede diren laguntza teknikoen aurrekontua.
b) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa, deialdiaren 3.4.a) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko, horri dagokionez eskatzen diren baldintzak betez gero.
c) Balorazio irizpideak frogatzen dituzten agiri osagarriak (ikus 4. atala, ‘Eskaerak baloratzeko irizpideak’).
Dokumentuen laburpena:
ZENBAKIA | IZENA |
1 | Aurrekontua |
2 | Berdintasunarekin nahiz pobrezia energetikoaren aurka duen konpromisoa |
3 | Balorazioaren dokumentazio osagarria |
Deialdiaren 4 oinarrian esaten denez, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.
4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Laguntza honen 5. neurriaren arloko eskaerak baloratzeko irizpideak hauek dira:
a) Hitzarmena edo lagapenak administrazio publikoekin gauzatzekoak badira: 40 puntu.
b) Toki erakunde bat edo batzuk energia komunitateko kide badira. (15 puntu).
Energia komunitatearen estatutuak aurkeztu beharko dira.
c) ETE bat edo batzuk energia komunitateko kide badira. (15 puntu).
Energia komunitatearen estatutuak aurkeztu beharko dira.
d) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietan gauzatuko da osorik Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean ezarritako irizpidearekin bat /30 puntu).
Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, ebazteko kontuan izanen da baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu den, horrexen arabera ordenatuko dira.
5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.
Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, dokumentazio espezifiko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:
Planifikatutako jarduketa garatzeko hitzarmenaren kopia, eta/edo espazioen lagapenen ziurtagiria, inplikatutako alderdi guztiek sinatua.
III. ERANSKINA.–EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEKO ETA POBREZIA ENERGETIKOAREN AURKAKO NEURRIAK
1. Emakumeen eta gizonen berdintasun plan bat izatea, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren arabera erregistratua, horretara nahitaez beharturik ez badago.
2. Azken hiru urteetan kontziliazioko legezko esparrua gainditzen duten neurriak aplikatu izana. Ziurtagiria aurkeztuko da, neurriak zehaztuz, enpresak eta langileen ordezkariek sinatuta.
3. Tratu eta aukera berdintasuneko politikak aitortzeko agiri edo bereizgarriren bat lortu izana (adibidez, Berdintasun Ministerioaren "Berdintasuna enpresan" bereizgarria, Adiskidetze Zigilua, etab.) indarrean dagoena, betiere, berdintasunerako plan bat izatera behartuta egonez gero, REGCONen erregistratu bada.
4. Azken bi urteetan berdintasunerako prestakuntza ekintzak diseinatu eta egin izana etengabeko prestakuntzako planean.
5. Entitateko webgunean, liburuxketan eta komunikazio kanpainetan idatzizko eta ikusizko hizkuntza ez-sexista erabiltzen dela frogatzea, erabilitako euskarriak aurkeztuz.
6. Berdintasunarekiko konpromiso argi eta agerikoa egiaztatzea (aipatua balio edo printzipio gidarien artean, webgunean, liburuxketan, publizitate kanpainetan eta abarretan).
7. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak egiteko aurrekontuko partida espezifiko bat dutela egiaztatzea.
8. Egiaztatzea emakumeen eta gizonen presentzia orekatua dela gobernu organoetan.
9. Pobrezia energetikoaren aurkako neurriak hartu direla frogatzea; besteak beste, kontsumitzaile zaurgarriak energia komunitate horretan sartzea.
Iragarkiaren kodea: F2407053
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
