109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

125E/2024 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi hau onesten den: "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko, dokumentuak prestatuz edo espazio publikoetan jarduketak eginez" 2024ko ekitaldian. DDBN identifikazioa: 758090.

2020. urteaz geroztik, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako toki entitateentzako laguntzen deialdia egin du, lurralde eta hiri garapen jasangarri eta inklusiboaren aldeko hirigintza arloko tokiko ekintzak egitea bultzatzeko, jasangarritasunaren, trinkotasunaren, erabileren konplexutasunaren eta gizarte kohesioaren printzipioei jarraikiz.

Laguntzak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jaso dira (58. eta 60. erregistro zenbakiak), Lurralde Kohesiorako Departamentuaren dirulaguntza lerroen barruan. "Toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko" eta "Toki entitateentzako dirulaguntzak hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko", hurrenez hurren.

Laguntza horiek bat datoz Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin (https://planderecuperacion.gob.es/) eta haren politika bultzatzaileekin; zehazki, I. politika bultzatzailearekin (Hiri eta landa agenda), zeinak mugikortasun jasangarri seguru eta konektatua eta hiri berroneratzea barne hartzen dituen, eta II. politika bultzatzailearekin (Azpiegitura eta ekosistema erresilienteak naturan oinarritutako konponbideak garatzeko), zeinak ekosistemak eta haien biodibertsitatea kontserbatu eta lehengoratzea zein ekosistemen zerbitzuak hobetzea barne hartzen dituen.

Ekintza horiek 11. Garapen Jasangarrirako Helburuan (Hiri eta komunitate jasangarriak), hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzeko helburuan, ekarpena egiten dute, baita horren barruko jomuga hauetan ere: 11.3 jomugan (urbanizazio inklusibo eta jasangarria areagotzea), 11.4 jomugan (kultura eta natura ondarea babestea), 11.6 jomugan (ingurumen inpaktu negatiboa murriztea, airearen kalitateari eta hondakinen kudeaketari arreta berezia jarriz) eta 11.7 jomugan (espazio publiko seguru, inklusibo eta irisgarrietarako sarbide unibertsala ematea).

Halaber, 3. GJHan (Osasuna eta ongizatea) egiten dute ekarpena, zeina adin guztietako pertsona guztientzat bizimodu osasungarria bermatu eta ongizatea sustatzera zuzenduta dagoen; izan ere, Nafarroako auzo, herri eta hirietako biztanleen bizi kalitatea hobetzea da diruz lagundutako jarduketen xedea.

Laguntza horien bidez Espainiako Hiri Agendak (EHA) (https://www.aue.gob.es/que-es-la-aue) sustatzen duen hiri eredua lortu nahi da, lurralde eta hiri garapen jasangarriaren printzipioan inspiratua, Estatuko legediak urriaren 30eko 7/2015 Errege Lege dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera (dekretu horren bidez Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onetsi zen).

Printzipio hori EHAn zehazten da, helburu estrategikoen dekalogo batean, eta, horien barruan, helburu espezifikoak (HE) jasotzen dira. Horiek dira diruz lagunduko diren ekintzen oinarri inspiratzaileak, eta ekintzek honako helburu hauek lortzen lagundu behar dute:

1.1 HE.–Lurzorua bere lurralde ingurunearekin bat etorriz antolatzea.

1.2 HE.–Natura eta kultura ondarea kontserbatu eta hobetzea eta paisaia babestea.

1.3 HE.–Azpiegitura berdeak eta urdinak hobetzea, eta testuinguru naturalarekin lotzea.

2.1 HE.–Trinkotasuna eta hiri oreka sustatuko dituen hiri eredu bat definitzea.

2.2 HE.–Konplexutasun funtzionala eta erabilera aniztasuna bermatzea.

2.3 HE.–Espazio publikoen kalitatea eta irisgarritasun unibertsala bermatzea.

2.4 HE.–Hiri ingurumena hobetzea eta kutsadura murriztea.

2.5 HE.–Hiri berroneratzea bultzatzea.

3.1 HE.–Lurralde eta hiri eredua klima aldaketaren ondorioetara egokitzea.

3.2 HE.–Berotegi efektuko gasen isuriak murriztea.

3.3 HE.–Klima aldaketaren aurreko erresilientzia hobetzea.

4.1 HE.–Energia efizientzia handiagoa izatea eta energia aurreztea.

4.2 HE.–Ur kontsumoa optimizatzea eta murriztea.

4.3 HE.–Materialen zikloa sustatzea.

4.4 HE.–Hondakinak murriztea eta birziklatzen laguntzea.

5.1 HE.–Hurbileko hiria sustatzea.

5.2 HE.–Garraiobide jasangarriak sustatzea.

6.2 HE.–Aukera berdintasuna bilatzea generoaren, adinaren eta desgaitasunaren ikuspegitik.

7.2 HE.–Turismo jasangarri eta kalitatezkoa sustatzea, bai eta tokiko ekonomiako sektore giltzarriak ere.

10.2 HE.–Herritarren parte-hartzea eta gardentasuna ziurtatzea eta maila anitzeko gobernantzaren alde egitea.

Helburu horiek zuzenki lotuta daude Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko dirulaguntza deialdietan diruz laguntzen dituen ekintzekin. Deialdiaren bidez, Nafarroako herri eta hirietako biztanleen bizi kalitatea hobetzeko eta herriaren lurralde eta hiri garapen jasangarria lortzeko asmoa dago, eta 2024an beste laguntza deialdi bat eginen da.

Ekintza horietan espazio publikoa funtsezko egitura elementua da, herritarren bizikidetzarako espazioa den aldetik. Hala, espazio horrek kalitatezkoa eta baliotsua izanen dela bermatu behar du, herritar guztiek erabili ahal izatea ahalbidetu behar du, eta egokitu egin behar du, bai klima baldintza berrietara bai energia efizientziaren, osasun kolektiboaren, irisgarritasun unibertsalaren eta segurtasunaren arloetako eskakizun berrietara, EHAko 2.3 HEaren arabera (espazio publikoen kalitatea eta irisgarritasun unibertsala bermatzea).

Horrez gain, hiri eta natura paisaia balioztatu beharreko baliabide bat da. Horrela, bere ahalmen osoa garatzeaz gain, kontserbazio eta mantentze maila egokia bermatu behar da, EHAko 1.2 HEarekin bat etorriz (natura eta kultura ondarea kontserbatu eta hobetzea eta paisaia babestea).

Beste ekintza batzuek, era berean, klima aldaketarekin, energia efizientziarekin edo azpiegitura berdearekin zerikusia duten EHAko jarduketa ildoei eta helburuei erantzun diezaiekete.

Nafarroako Foru Komunitateak, indarrean dituen legeria, estrategia eta tresnen bitartez, lurralde kohesioaren eta garapen jasangarriaren helburuak eta konpromisoak lortzen laguntzen du, paisaiaren eta hiri garapen jasangarri eta inklusiboaren arloko printzipio, irizpide, helburu eta jarduketa ildo espezifikoak definituz. Horien artean, honakoak daude:

–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (52. eta 53. artikuluak).

–4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzkoa.

–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

–Lurralde antolamenduko planak (LAP 1 planeko 40., 52., 56., 75., 79. eta 80. artikuluak).

–Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia 2017-2022 (7. arlo estrategikoa) eta haren ekintza plana (2. ardatza).

–Ekintza diruz lagungarriak definitzen eta deialdiaren xedean egiten duten ekarpena baloratzen lagundu dezaketen lurraldearekin lotutako beste dokumentu eta gida batzuk, hala nola: paisaia-dokumentuak; paisaian integratzeari buruzko gidak; udal plangintzan klima aldaketara egokitzeko gida; hirigintza, arkitektura eta klima aldaketari buruzko gida; Iruñeko eta inguruko udalerrietako azpiegitura berdeari buruzko dokumentua; adinekoekin lagunkoiak diren hiri, herri eta auzoetarako gida; eta Nafarroako Despopulazioaren Aurkako Borrokarako Estrategia, Lurralde Kohesiorako Departamentuak berriki egina.

Estatuaren esparruan, Hiri Osasungarriak Planifikatzeko Gida nabarmendu behar da (https://www.sanidad.gob.es/areas/promocionPrevencion/entornosSaludables/local/estrategia/herramientas/docs/Guia_Planificar_Ciudades_Saludables.pdf)(Osasun Ministerioa, 2022). Gida hori, aurretik aipatutako Zahartze Estrategiarekin bat etorriz, ingurune osasungarriak sustatzeko eta bizimodu osasungarriak errazteko oinarria izan da. Horretarako, aire zabaleko eremu erakargarriak, berdeguneak, mugikortasun aktiborako sare egokia eta funtsezko zerbitzu publikoetarako sarbidea eskaintzea proposatzen du. Gidak honako lerro hauek aipatzen ditu: ibiltzeko pentsatutako hiria. Natura udalerrietako auzoetan eta toki entitateetan sartzea. Elkartzeko eta bizikidetzarako guneak eratzea.

Azken batean, legeri, estrategia, tresna eta dokumentu horiek Nafarroako hiriak eta herriak hobetzeko printzipio, irizpide, helburu eta jarduketa ildo espezifikoak definitzen dituzte, 2030 Agendako 11. eta 3. GJHei zein Espainiako Hiri Agendako helburu estrategikoei jarraituz.

Aurreko guztiaren arabera, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du ebazpen honen bidez hirigintzaren arloko ekintza berritzaileetarako dirulaguntzen 2024ko oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratzea. Helburua da bidea ematea toki entitateek tresna egokiak izan ditzaten hiri eta lurralde garapen jasangarriko helburuei ekarpena eginen dieten hirigintzako ekintzak identifikatu, zehaztu eta gauzatzeko, eta pertsonak erdigunean jartzen dituen hirigintza garatzeko.

Bestalde, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) ingurune osasungarriak sustatzeko aukeratzat jo du Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren deialdia. Horregatik, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko 2024ko otsailaren 23ko Akordioaren bidez (2024ko martxoaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 62. zk.), Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari espazio publikoetan inbertsioak eginez zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko kudeaketa esleipen bat egiteko baimen bateratua eman da.

Deialdi honek bi lerro biltzen ditu:

–A lerroa, Dokumentuak prestatzea. Honela banatzen da:

A1) Esparru dokumentuak.

A2) Ordenantza espezifikoak.

–B lerroa, Espazio publikoetan jarduketak egitea. Honako hauek bereizten dira:

B1) Espazio publikoetan inbertsioak egitea:

  • A. mota, Orokorrak.
  • B mota, Zahartze aktiborako espezifikoak.

B2) Espazio publikoetarako proiektuak egitea.

Nafarroako 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokorretan deialdi honi erantzuteko gaitutako partidak honako hauek dira:

–"240000 24100 4609 261700 partida, Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko", 125.000 euroz hornitua.

–"240000 24100 7609 261703 partida, Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko", –"240000 24100 7609 261703 partida, Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko", 350.000 euroz hornitua.

–"520001 51200 7609 313900 partida, Udal entitateentzako dirulaguntzak, zahartze aktiboaren ekipamendurako", 120.000 euroz hornitua.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 7. artikuluak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 125.000 euroko gastua baimentzea, deialdiak sortutako konpromisoei aurre egiteko, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: "240000 24100 4609 261700 partida, Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko", deialdiaren A lerroarekin lotuta (Dokumentuak prestatzea).

2. 300.000 euroko gastua baimentzea, deialdiak eragindako konpromisoei erantzuteko, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: "240000 24100 7609 261703 partida, Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko", deialdiaren B1 lerroarekin lotuta. A mota, Espazio publikoetan inbertsioak egitea, orokorrak.

3. 50.000 euroko gastua baimentzea, deialdiak eragindako konpromisoei erantzuteko, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida honen kargura: "240000 24100 7609 261703 partida, Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko", deialdiaren B2 lerroarekin lotuta. Espazio publikoetarako proiektuak egitea.

4. "Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko, dokumentuak prestatuz edo espazio publikoetan jarduketak eginez" 2024ko ekitaldirako deialdia onestea. Aurrekontu partida hauen kargura emanen dira:

AURREKONTU PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

"240000 24100 4609 261700, Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko"

2024

125.000,00

"240000 24100 7609 261703, Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko"

2024

350.000,00

"520001 51200 7609 313900, Udal entitateentzako dirulaguntzak, zahartze aktiboaren ekipamendurako"

2024

120.000,00

5. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean jasotzea.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalari (Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa), Ekonomia eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Zerbitzuari.

8. Ebazpen honen eta bere oinarrien aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

I. ERANSKINA.–TOKI ENTITATEEK 2024AN DOKUMENTUAK PRESTATUZ EDO ESPAZIO PUBLIKOETAN JARDUKETAK EGINEZ HIRIGINTZA ARLOKO EKINTZA BERRITZAILEAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehena.–Xedea eta helburua.

1.1. Deialdi honen xedea da toki entitateek 2024ko ekitaldian hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

Deialdi honen ondorioetarako, hirigintza arloko ekintza berritzaileak dira lehendik daudenen aldean hobekuntzak zein ikuspegi eta/edo konponbide tekniko berriak ekarriko dituzten dokumentuak prestatzea (ekintzak) edo obrak gauzatzea (ekintzetan inbertitzea).

Deialdi honen helburua honako hau da: hiri eta lurralde garapen jasangarriko helburuak lortzen eta pertsonak ardatz dituen hirigintza bat garatzen lagunduko duten hirigintza ekintzak identifikatu, zehaztu eta/edo aurrera eramateko tresnak edukitzea, Estatuko lurzoruari buruzko legediari jarraituz (7/2015 LED, 3. art., https://boe.es/boe_euskera/dias/2015/10/31/pdfs/BOE-A-2015-11723-E.pdf).

Hiri eta lurralde garapen jasangarria eta inklusiboa lortzeko helburuetan ekarpena egitea honako hauekin lotuta dago:

A) Espainiako Hiri Agendako helburu estrategikoak edo/eta espezifikoak lortzen lagunduko duten ekintzekin.

B) Indarrean dagoen lurralde antolamenduari buruzko legerian (1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 52. eta 53. artikuluak) eta/edo lurralde antolamenduko tresnetan, hala nola LAPetan, aipatutako zehaztapenak, irizpideak eta printzipioak betetzen dituzten ekintzekin (https://administracionelectronica.navarra.es/SIUN_Consulta/SIUN_DOCUMENTOS/POT/104423/104423_115.pdf) (LAPeko 40., 52., 56., 75., 79. eta 80. artikuluak).

C) Herritarrek ekintzen definizioan eta/edo gauzatzean aktiboki parte hartzea eta analisian, diagnostikoan eta proposamenetan adin, genero eta gaitasunari dagokienez askotariko ikuspegiak izatea barne hartzen duten ekintzekin.

D) Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategiari eta hiri osasungarriak planifikatzeko gidan definitutako ildoei jarraituz ingurune osasungarriak sustatzen dituzten ekintzekin (https://www.sanidad.gob.es/areas/promocionPrevencion/entornosSaludables/local/estrategia/herramientas/guiaParaPlanificar.htm) (Osasun Ministerioa, 2022):

1. lerroa.–Ibiltzeko pentsatutako hiria.

2. lerroa.–Natura udalerrietako auzoetan eta toki entitateetan sartzea.

3. lerroa.–Elkartzeko eta bizikidetzarako guneak eratzea.

E) Klima aldaketara egokitzeko neurriak, Azpiegitura Berdearen sistema ezartzeko jarraibide eta irizpideak, espazio publiko urbanizatuetarako irisgarritasuna hobetzeko jarraibide eta irizpideak, adinekoekin lagunkoiak diren hiri, herri eta auzoetarako hobekuntza arloak, eta paisaia integratzeko zein balioztatzeko irizpideak jasotzen dituzten beste dokumentu batzuekin bat datozen ekintzekin.

1.2. Definizioak, deialdi honen ondorioetarako.

Hirigintza jasangarri eta inklusiboa honako hau da: hiria edo herria trinkotasunean, konplexutasun funtzionalean, konektibitate ekologiko eta funtzionalean, energia efizientzian eta baliabideen kudeaketa efizientean, gizarte kohesioan, irisgarritasun unibertsalean, segurtasuna hautematean, eta abar oinarrituz planifikatu eta diseinatzen duena, adinari, generoari eta gaitasunari dagokionez askotariko ikuspegiak barne hartuz.

Urbanizazio jasangarria honako hau da: eraikuntza ekologikoaren irizpideak ezarri eta naturan oinarritutako irtenbideak lehenetsi, bioeraikuntzako materialak eta birziklatuak erabili, energia efizientzia eta uraren kudeaketa efizienteko irizpideak barne hartu, drainatze sistema jasangarriak erabili, eta abar egiten duena.

Ingurune osasungarriak honako hauek dira, deialdi honen ondorioetarako: bizimodu osasungarriagoak ahalbidetzen dituztenak, aire zabaleko eremu erakargarriak, berdeguneak eta mugikortasun aktiborako sare egokiak sortuz eta ekipatuz, oinarrizko zerbitzuez hornituak, adibidez: iturriak, komunak, altzari egoki eta nahikoak.

Esparru dokumentua honako hau da, deialdi honen ondorioetarako: gogoeta kolektiborako dokumentu bat, zeinak espazio publikoetan esku hartze koherente eta integrala egiteko hirigintza ekintzak identifikatu eta zehazten dituen, herritarrek parte hartuta definitu, identifikatu eta/edo lehenetsitako ekintzak biltzen dituen eta toki entitateak ontzat eman edo onartu duen.

Bigarrena.–Jarduketa diruz lagungarriak.

2.1. Lehenengo oinarrian deskribatutako xede eta helburuaren eta deialdi honen definizioen arabera, hirigintza ekintzek (dokumentua edo inbertsioa), diruz lagungarriak izateko, helburu hauetakoren bat izan behar dute:

–Espazio publikoak berroneratzea, horien kalitatea eta kualifikazioa hobetzeko, irisgarritasun unibertsala hobetzeko, ingurune osasungarri, seguru eta zainketak erraztuko dituztenak sortzeko, etab.

–Hurbileko hiria/herria indartu eta mugikortasun iraunkorra hobetzea.

–Espazio publikoen eta hiri inguruneen energia efizientzia eta klima aldaketarekiko egokitzapena hobetzea.

–Hirian eta/edo hiri inguruan azpiegitura berdearen sistema hobetzeko jarduketak identifikatu, diseinatu, planifikatu edo definitzea. Natura hirien eta herrien diseinuan eta urbanizazioan sartzea.

–Paisaia identifikatzea eta/edo balioztatzea,

tokiko paisaiak babestuz, kudeatuz eta antolatuz.

2.2. Horretarako, diruz lagundu daitezkeen bi jarduera lerro ezartzen dira:

2.2.1. A lerroa, Dokumentuak prestatzea.

A.1) Esparru dokumentuak. 2.1 apartatuan adierazitako helburuetakoren bat duten hirigintza ekintzak partaidetza bidez –hausnarketa kolektiboko prozesuak eginez– identifikatzen dituzten dokumentuak. Dokumentu horiek, gutxienez, eduki hau izanen dute:

–Udalerriaren hiri/landa premiei buruzko partaidetza bidezko diagnostikoa, dokumentuaren helburuan oinarrituz hiri/landa eredua hobetzeko.

–Diagnostikoan hautemandako jarduketa guneen/eremuen mapatzea.

–Proposamenaren zehaztapena. Jarduketa ildoen identifikazioa-definizioa eta ekintzen proposamena, diagnostikoan oinarrituta.

A.2) Ordenantza espezifikoak. Urbanizazio eta/edo eraikuntza arloko ordenantza espezifikoak definitzea, uraren kudeaketari, energia efizientziari, irisgarritasun unibertsalari alderdi bioklimatikoei eta/edo eraikuntzako materialei lotuta.

2.2.2. B lerroa, Espazio publikoetan jarduketak egitea.

B.1) Espazio publikoetan inbertsioak egitea.

Lerro horren barruan, espazio publikoetan urbanizazio obra arruntak egitea edo espazio publikoa egokitu edo hobetzeko jarduketak egitea sartzen da (hirigintza taktikoko jarduketak edo antzekoak).

Lerro horretan, mota hauek bereizten dira:

A) Orokorrak. Espezifikoki B motan sartzen ez diren espazio publikoetako inbertsio guztiak dira.

B) Zahartze aktiborako espezifikoak. Inbertsio horiek espazio publikoetan zahartze aktiboa sustatzeko ekipamendua jartzea barne hartzen dute, esku hartze diseinu integral baten barruan, hala nola:

–Ibiltzeko edo jarduera fisikoa egiteko zirkuituen seinaleak, distantziak adierazteko panelak eta interes historiko edo soziala duten beste elementu batzuk ibilbidean.

–Adinekoentzat egokitutako hiri baratzeak (goragune batean kokatuak eta irisgarriak), erabiltzea errazteko.

–Hiri altzari ergonomiko eta irisgarriak (bankuak, mahaiak, iskion euskarria).

–Aire zabalean jarduera fisikoa egiteko tresnak, parke bio-osasungarriak.

–Oinezkoen ibilbideetan barandak, eskudelak eta euskarriak.

–Komun egokituak.

–Iturri irisgarriak (altuera, erabilera, irisgarritasuna).

–Edukiontzi eta zaborrontzi egokituak eta irisgarriak.

Lerro horretako jarduketa guztiek esparru dokumentu batean identifikatuta eta definituta egon behar dute, eta proposatutako irtenbideak partaidetza bidezko proiektu edo diseinu batetik eratorria izan behar du.

Espazio publikoko urbanizazioaren eta/edo jarduketaren gauzatze materialak urbanizazio jasangarriko irizpideetan oinarrituta egon beharko du.

B.2) Espazio publikoetarako proiektuak egitea. Espazio publikoak antolatu edo diseinatzeko eta/edo urbanizazio obrak egiteko proiektuak idaztea, esparru dokumentu batean identifikatutako jarduketei lotuta.

2.3. Honako hauek ez dira jarduketa diruz lagungarriak izanen, deialdi honen ondorioetarako:

–Hirigintza plangintzako tresnak, aipatutako ordenantza espezifikoak izan ezik.

–Jasangarritasunerako Tokiko Agendak (TA21/Tokiko Agenda 2030).

–Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planak (HMJP).

–Partaidetzarik gabeko lan teknikoak, hala nola ingurumen eraginaren azterketak, trafikoari buruzkoak, edukierari buruzkoak, emisioei buruzkoak, etab.

2.4. Toki entitateek ez dute jarduketa bat baino gehiago aurkezten ahalko, ez banaka ez beste batzuekin batera. Ez da jarduketa bat baino gehiagotarako dirulaguntza eskatzen ahalko lerro beraren barruan. Entitate batek deialdira eskaera bat edo jarduera bat baino gehiago aurkezten baditu, horietako bati uko egin beharko dio.

Hirugarrena.–Jarduketen betebeharrak.

Jarduketek dirulaguntza jaso ahal izateko, betebehar hauek izanen dituzte:

–Jarduketaren xedea bat etorriko da deialdiaren lehenengo oinarrian adierazitako xede eta helburuarekin, bigarren oinarrian adierazitako helburuekin eta 2. puntuan adierazitako lerroetako batekin.

–Jarduketak herritarren partaidetza aktiboaren bidez eginen dira edo haiek erabakietan aktiboki parte hartuz.

–Proposatzen diren esparru dokumentuetan (A.1 lerroa) edo inbertsioen oinarri direnetan hirigintza ekintzak identifikatu eta/edo zehaztu beharko dira.

–Espazio publikoetako jarduketek (B.1 eta B.2 lerroak) esparru dokumentu batean identifikatutako ekintzei erantzun beharko diete, eta urbanizazio jasangarriko irtenbide teknikoak eta/edo irizpideak jaso beharko dituzte.

Oinarri honetako baldintzak betetzen ez badira, eskaera ez da onartuko.

Laugarrena.–Entitate onuradunak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetan deskribatutako toki entitateek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan araututako laguntzak.

Toki entitate bakoitzak banaka edo beste toki entitate batzuekin batera proposatzen ahal ditu jarduketa diruz lagungarriak. Azken kasu horretan, toki entitate bat ordezkari izendatuko da ondorio guztietarako, eta entitate bakoitzak bere gain hartutako gauzatze konpromisoak adieraziko dira.

Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte entitateek.

Bosgarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. A lerroan (Dokumentuak prestatzea) eta B2 lerroan (Espazio publikoetarako proiektuak egitea) honako gastuak laguntzen ahalko dira diruz:

a) Laguntza teknikoa. Diruz lagunduko den jarduketaren dokumentazio teknikoa eta partaidetza prozesua prestatuko dituzten pertsona fisiko edo juridikoen kontratazioari emanen zaio dirulaguntza.

b) Diruz lagunduko den jarduketarekin lotutako materiala argitaratzearen eta/edo publizitatea egitearen gastuak.

c) Dokumentua prestatzearekin lotutako jarduerak garatzeko beharrezkoak diren lokalak alokatu, ekipamenduak jarri edo material suntsikorraz hornitzeko gastuak.

5.2. B.1 lerroan (Espazio publikoetan inbertsioak egitea) honako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Laguntza teknikoa. Obrak gauzatzeko –eta, gauzatzearen zuzendaritza fakultatiborako, hala badagokio– dokumentazio teknikoa behar bada, dokumentazio hori (gauzatze proiektua, memoria tekniko baloratua) eginen duten pertsona fisiko edo juridikoen kontratazioa diruz lagunduko da.

b) Urbanizazio lan arrunten gauzatze materialaren gastuak, edo espazio publikoa egokitzeko jarduketaren gastuak.

c) Diruz lagunduko diren inbertsioekin lotutako materiala argitaratzeko eta/edo publizitatea egiteko gastuak.

d) Inbertsioarekin lotutako jarduerak garatzeko beharrezkoak diren lokalak alokatu, ekipamenduak jarri edo material suntsikorraz hornitzeko gastuak.

5.3. Gastu diruz lagungarriak justifikatzeko aurkezten diren fakturen balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa ere diruz lagungarria izanen da, salbu eta gastu horiek entitatearen aldetik berreskuratzekoak edo konpentsatzekoak badira.

5.4. Kanpoan geratzen dira aurreko kontzeptuetan bildu ez diren gastuak.

Seigarrena.–Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.

6.1. Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren jarduketek sortutako gastuaren %90 izanen da gehienez, eta hauek izanen dira gehieneko zenbatekoak:

–A lerroa, Dokumentuak prestatzea: gehienez 12.000 euro eskatutako jarduketa bakoitzeko, 2024rako Nafarroako aurrekontuetako "240000 24100 4609 261700 Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko" partidatik finantzatuta (partidaren zuzkidura 125.000 eurokoa da).

–B.1 lerroa. Espazio publikoetan inbertsioak egitea, A motakoak (orokorrak): gehienez 45.000 euro eskatutako jarduketa bakoitzeko, 2024rako Nafarroako aurrekontuetako "240000 24100 7609 261703 Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko" partidatik finantzatuta (partidaren zuzkidura 300.000 eurokoa da).

–B.1 lerroa. Espazio publikoetan inbertsioak egitea, B motakoak (zahartze aktiborako espezifikoak): gehienez 45.000 euro eskatutako jarduketa bakoitzeko, 2024rako Nafarroako aurrekontuetako "520001 51200 7609 313900 Udal entitateentzako dirulaguntzak, zahartze aktiboaren ekipamendurako" partidatik finantzatuta (partidaren zuzkidura 120.000 eurokoa da).

–B.2 lerroa. Espazio publikoetarako proiektuak: gehienez 12.000 euro eskatutako jarduketa bakoitzeko, 2024rako Nafarroako aurrekontuetako "240000 24100 7609 261703 Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko" partidatik finantzatuta (partidaren zuzkidura 50.000 eurokoa da).

6.2. Lerro bakoitzean, lortutako puntuazioaren arabera lagunduko dira jarduketak, handienetik txikienera, deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera, aurrekontu erabilgarria agortu arte.

Lerro bakoitzeko azken jarduketarako behar beste kreditu ez badago horrentzat onartutako aurrekontuaren %90 emateko, gelditzen den dirua emanen zaio.

Justifikazioa aurkezteko epea amaitu baino lehen entitate onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, hari zuzendutako dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion partidan krediturik ez izateagatik dirulaguntzarik gabe geratu diren entitateetara bideratzen ahalko da, lortutako puntuazioaren arabera.

Toki entitateren batek ez badu justifikaziorik aurkezten epe barruan, edo aurrekontuan jasotakoa baino gastu txikiagoa aurkezten badu, entitate onuradun bakoitzari bideratutako zenbatekoak ordaindu ondoren, dirulaguntza lerro bakoitzean azken postuetan geratu direlako diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa lortu ez duten eskaeretara bideratuko da erabilgarri dagoen zenbatekoa.

Kasu horietan, zenbateko erabilgarria lortutako puntuazioaren arabera bideratuko da jarduketetara, erabilgarri dauden partidak agortu arte.

6.3. Dirulaguntzak eman ondoren, "240000 24100 4609 261700 Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko" partidan edo "240000 24100 7609 261703 Toki entitateentzako dirulaguntzak, hirigintzako ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko" partidan aurrekonturik izanez gero, soberako partidaren aurrekontu erabilgarria eskabide batzuk dirulaguntza jaso gabe geratu diren partidari esleitzen ahalko zaio, betiere Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

6.4. "520001 51200 7609 313900 Udal entitateentzako dirulaguntzak, zahartze aktiboaren ekipamendurako" partidan B.1 lerroko B motako (zahartze aktiborako espezifikoak) eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu kreditu nahikorik ez badago, eskabide horiek "240000 24100 7609 261703 Toki erakundeentzako dirulaguntzak, hirigintza arloko ekintza berritzaileetan inbertsioak egiteko" partidaren kargura finantzatzen ahalko dira, B.1 lerroko A motako eskaerekin batera, eta lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak dirulaguntza eskatzen duen toki entitateko alkateak edo lehendakariak sinatu beharko ditu.

Toki entitate batek baino gehiagok batera aurkezten dituzten jarduketa diruz lagungarrien kasuan, eskaerak toki entitate eskatzaile guztietako alkate edo lehendakariek sinatuko dituzte.

Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus), eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzura bideratuko dira.

Eskabidea lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz aurkezten bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago telematikoki aurkeztu ahal izatea. Kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

7.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

Laguntza eskaerek deialdiaren oinarrietan jasotako eranskinak aurkeztuko dituzte:

a) Jarduera deskribatzen duen dokumentazioa (II. edo III. eranskina), laguntza eskaeraren xede den lerroaren arabera:

II. eranskina, A lerrorako (Dokumentuak prestatzea), bigarren oinarriko 2.2.1 puntuan deskribatutako jardueretarako.

III. eranskina, B lerrorako (Espazio publikoetan jarduketak egitea), bigarren oinarriko 2.2.2 puntuan deskribatutako jarduketetarako.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako debekuetako bat bera ere ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena eta eskatutako beste laguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskinari jarraikiz.

c) Espazio publikoetan jardutea helburu duten eskabideetan (B lerroa), proposamenaren jatorrizko esparru dokumentua edo dokumentua kontsultagai dagoen webgunerako esteka aurkeztuko da.

d) Espazio publikoetan inbertitzea helburu duten eskabideetan (B.1 lerroa) memoria baloratua edo proiektu teknikoa aurkeztuko da, hala badagokio, aurrekontua partidaka edo kapituluka zehaztuta, obraren edo egokitze jarduketaren xedea, erabilitako materialak eta dimentsioak ulertu ahal izateko.

e) Espazio publikoetan jardutea xede duten eskabideetan (B lerroa), hirigintza bateragarritasunari buruzko udal txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan, txosten edo baimen sektoriala eman behar den baloratuko da berariaz. Baiezkoan, toki entitateak erakunde eskudunari xede den obra edo jarduketa gauzatzea baimentzeko edo haren aldeko txostena emateko egin dion eskaeraren kopia aurkeztu beharko du. Hirigintza bateragarritasunari buruzko udal txostenak udal arkitektoaren edo dagokion hirigintza aholkularitzaren sinadura eduki beharko du.

f) Dirulaguntzaren ordainketa aurreratzeko eskatuz gero, deialdiaren hamargarren oinarriko 2. puntuan xedaturikoarekin bat, dokumentazioaren bidez horretarako beharra justifikatuko da: aurretik ordaintzeko eskatzea eragiten duten arrazoi ekonomikoak, teknikoak edo logistikoak.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo forma akatsak dituela detektatzen bada, 10 egun balioduneko epean osatu edo akatsak zuzendu ditzan eskatuko zaio entitateari. Epe horretan eskatutako dokumentazio osoa aurkezten ez bada, ez da berriro eskatuko eta eskabidean atzera egin duela ulertuko da.

Zortzigarrena.–Ebaluazio organoa eta ebazpena.

8.1. Deialdi honen ondorioetarako, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari esleitu zaizkio laguntzak emateko prozedura antolatu eta bideratzeko eginkizunak. Oinarri arautzaileotan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, ulertzen da zerbitzu horretaz ari direla.

Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, bederatzigarren oinarri arautzailean ezarritako irizpideak kontuan hartuta, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko duen entitate onuradunek dirulaguntzak hartzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

8.2. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak du dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpenean entitate eskatzaileen zerrenda eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, eta, kasua bada, zein eskaera ezetsi diren.

8.3. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu, jakinarazi ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Atarian, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Bederatzigarrena.–Hautaketa eta balorazio irizpideak.

Dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidea baliatuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Proiektuak behean adierazitako balorazio irizpideen arabera lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz lagunduko dira diruz, betiere aurrekontu kreditua amaitu arte:

9.1. A lerrorako (Dokumentuak prestatzea) balorazio irizpideak.

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA
(90)

KALITATE TEKNIKOA.Honako hauek baloratuko dira:

–Dokumentuan proposamenaren definizioa eta xedearen, esparruaren zein helburuen deskribapena argiak eta zehatzak izatea (8 puntu).

–Dokumentuaren helburuak deialdiaren xedearekin eta helburuekin koherenteak eta horretarako egokiak izatea (12 puntu).

–Eskaerak hiri eta lurralde garapen jasangarri eta inklusiboaren helburuetan egiten duen ekarpena justifikatzea eta arrazoitzea, deialdiaren lehenengo oinarrian adierazitakoaren arabera (10 puntu).

–Dokumentuak hirigintza ekintzak definitzeko eta zehazteko tresna gisa duen erabilgarritasuna, edo, bestela, garatzen duen esparru dokumentuaren helburuetan egiten duen ekarpena (10 puntu).

60

–Administrazioaren beste dokumentu edo plan batzuekiko sinergiak (baliatzen dituen irizpide, jarraibide eta jarduketa lerro zehatzak beste dokumentu batzuetan jasotakoak izatea, adibidez, paisaiari, azpiegitura berdeari, klima aldaketari, zahartze estrategiari eta abarri buruzko dokumentuetan jasotakoak) (10 puntu).

–Proposamenak herriarentzat dakartzan onurak eta hobekuntzak (10 puntu).

BERRIKUNTZA MAILA. Honako hauek baloratuko dira:

–Ikuspegi eta proposamen berriak aurkeztea orain daudenen aldean (edukiari, xede populazioari, metodologiari eta/edo proposatutako konponbide teknikoei dagokienez) (10 puntu).

–Proposamenak sortuko duen inpaktua eta eraldatzeko gaitasuna (3 puntu).

–Beste herri edo hiri batzuetan gauza bera egiteko aukera (2 puntu).

15

GOBERNAMENDUA ETA PARTE-HARTZEA. Honako hauek baloratuko dira:

–Partaidetza estrategiak garatu beharreko dokumentu edo proiektuarekiko duen koherentzia. Metodologiaren argitasuna eta tresnen zein aurreikusitako partaidetza ekintzen zehaztasuna (3 puntu).

–Herritarrek erabakietan eta prozesuaren fase guztietan (analisia, diagnostikoa, proposamenak) partaidetza aktiboa izatea sustatzeko proposatutako neurrien justifikazioa (4 puntu).

–Askotariko eragileek eta herritar taldeek parte hartzeko proposatutako neurrien justifikazioa (3 puntu).

–Jarduketa ezagutarazteko eta komunikatzeko aurreikusitako neurrien eraginkortasuna (5 puntu).

15

9.2. B lerrorako (Espazio publikoetan inbertsioak egitea) balorazio irizpideak.

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA
(90)

KALITATE TEKNIKOA.Honako hauek baloratuko dira:

–Obra edo jarduketa argi eta zehatz definitzea (idatziz eta grafikoki) (5 puntu).

–Garatzen duen esparru dokumentuaren helburuetan eta jarduera ildoetan egiten duen ekarpena (5 puntu).

–Obra edo jarduketa deialdiaren xedearekiko eta helburuekiko koherentea eta horretarako egokia izatea, hau da, hiri eta lurralde jasangarri eta inklusiboaren helburuetan ekarpena egitea, deialdiaren lehenengo oinarrian adierazitakoari jarraituz (12 puntu).

–Naturan oinarritutako irtenbideak eta urbanizazio jasangarriko beste irizpide batzuk barne hartzea (12 puntu).

–Eremu publikoaren ikuspegi globala ematea edo proiektu integral baterako ekarpena egitea (4 puntu).

–Esku hartu den edo esku hartzeko asmoa dagoen espazioaren kualifikazioa hobetzea (12 puntu).

50

ZAHARTZE AKTIBOAN LAGUNTZEA. Honako hauek baloratuko dira:

–Zahartze aktiboan lagunduko duen proposameneko ekipamenduaren identifikazioa eta definizioa (7 puntu).

–Hiri osasungarriak planifikatzeko gidaren ildoetan oinarrituta ingurune osasungarriak sortzeko ahalmena (3 puntu).

10

BERRIKUNTZA MAILA. Honako hauek baloratuko dira:

–Ikuspegi eta konponbide tekniko berriak ematea lehendik daudenen aurrean (6 puntu).

–Espazio publikoan sortuko den inpaktua eta hura eraldatzeko ahalmena, eremuaren egungo egoera kontuan izanda (6 puntu).

–Beste herri edo hiri batzuetan gauza bera egiteko aukera (3 puntu).

15

GOBERNAMENDUA ETA PARTE-HARTZEA. Honako hauek baloratuko dira:

–Sorburu duen esparru dokumentuan identifikatutako jarduketen artetik aukeratu denaren justifikazioa (4 puntu).

–Herritarrek proiektuan proposatutako soluzioaren definizioan, hala badagokio, eta obra edo jarduketaren gauzatzean inplikazio aktiboa izateko aurreikusi diren partaidetza ekintzak zehaztea (4 puntu).

–Askotariko eragileek eta herritar taldeek parte hartzeko proposatutako neurrien justifikazioa (3 puntu).

–Jarduketa ezagutarazteko eta komunikatzeko aurreikusitako neurrien eraginkortasuna (4 puntu).

15

9.3. Bi ildoetarako balorazio orokorreko irizpideak.

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA
(10)

POPULAZIO IRIZPIDEAK. 8 puntu gehienez.

–Kopurua:

1. 3 puntu: guztira 300 biztanle baino gutxiago dituzten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteak.

2. 2 puntu: guztira 301-2.000 biztanle dituzten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteak.

3. 1 puntu: guztira 2.001-5.000 biztanle dituzten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteak.

4. 0 puntu: beste kasu batean.

–Kualitatea:

1. 2 puntu: despopulazio arrisku larrian edo bizian dauden udalerrientzat.

2. 1 puntu: despopulazio arrisku handia edo gainbehera handia edo moderatua duten udalerrientzat.

3. 3 puntu: gutxienez 65 urte dituzten biztanleen ehunekoa % 28tik gora duten udalerri, kontzeju edo toki entitateen elkarteetako jarduketak.

4. 0 puntu: beste kasu batean.

8

KUDEAKETA IRIZPIDEA.2 puntu gehienez.

1. 2 puntu: toki entitate batek baino gehiagok batera proposatutako jarduketak.

2. 0 puntu: beste kasu batean.

2

Biztanleriari buruzko datuak Nafarroako Estatistika Institutuaren webguneko "Biztanleria, sexuaren eta adin taldeen arabera, udalerrika eta Nafarroa 2000 eremuetan banatuta" taulan kontsultatuko dira: https://nastat.navarra.es/eu.

Despopulazio arriskuan dauden udalerrien karakterizazioa bat dator Nafarroako Despopulazioaren Aurkako Borrokarako Estrategian egindakoarekin (https://participa.navarra.es/processes/estrategia-despoblacion-navarra?locale=eu).

Biztanleriaren kualitateari buruzko datuak udal eremukoak dira; beraz, eskaera kontzeju batek aurkezten duenean, udalerriari dagozkion balioak aplikatzen zaizkio.

9.4. 40 puntu baino gehiago lortzen dituzten jarduketek bakarrik jasotzen ahalko dute dirulaguntza, nahiz eta aurrekontu erabilgarria geratu. Balorazio orokorreko irizpideen atalean lortutako puntuazioa kalkulu horretatik kanpo utziko da.

9.5. Berdinketa gertatuz gero, ebazteko irizpideak behean adierazitakoak izanen dira, eta elkarren segidan aplikatuko dira berdinketa hautsi arte:

1. Balorazioaren 1. atala: kalitate teknikoa.

2. Balorazioaren 3. atala: gobernamendua eta parte-hartzea.

3. Balorazio orokorreko irizpideak.

Hamargarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

10.1. Jarduera osorik justifikatu ondotik ordaintzea.

Egiaztagiriak azterturik, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioaren dokumentazioa aurkezteko epea 2024ko azaroaren 15ean amaituko da, eta hamaikagarren oinarrian adierazitakoaren eta hamabigarren oinarrian adierazitako betebeharren arabera justifikatuko da.

10.2. Ordainketa aurreratua.

Jarduketaren xedea espazio publikoetan inbertitzea denean (B.1 lerroa), entitate onuradunek eskatu eta justifikatuz gero, dirulaguntza osoaren ordainketa aurreratzen ahalko da, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez.

Horretarako, entitateak ordainketa aurreratuaren eskaera aurkeztu beharko du dirulaguntzaren eskaerarekin batera, eta bertan adierazi beharko du zer arrazoi ekonomiko, tekniko edo logistikok justifikatzen duten ordainketa aurreratu beharra dirulaguntzaren helburuak bete ahal izateko.

Ez da onartuko ordainketa aurreratzeko eskaera dirulaguntza eman ondoren egitea.

Jarduketak 2024ko ekitaldian hasi beharko dira, eta egindako gastuak eta ordainketak frogatzeko dokumentazioa, kasu horretan, 2025eko maiatzaren 1a baino lehen aurkeztuko da, hamaikagarren oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

Hamaikagarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Diruz lagundutako jarduketa bukatu ondoren, entitate onuradunek egin dituzten gastuak eta ordainketak justifikatu beharko dituzte. Horretarako, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako epean (aurkezteko azken eguna azaroaren 15a da):

11.1. A (Dokumentuak prestatzea) eta B.2 (Espazio publikoetarako proiektuak) lerroen justifikazioa.

a) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, zeinak honako alderdi hauek jasoko dituen:

−Kontratuaren adjudikazioaren aurrekontua, aplikatutako BEZa adierazita.

−Kontratuaren adjudikazio-hartzailea den pertsonaren edo enpresaren izena edo sozietate izena eta identifikazio fiskala.

−Jarduketaren finantzaketa, espresuki adierazita beste departamentu batzuek, beste administrazio publiko batzuek, beste ente publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emandako edo ebatzi zain dauden dirulaguntzak.

–Entitateak aurkeztutako fakturen balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) berreskuratu edo konpentsatu dezakeen ala ez adieraztea.

−Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla.

−Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla.

–Toki entitateak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean jasotako betebeharrak betetzea, baita Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan jasotakoak ere.

b) Egindako gastuak justifikatzen dituzten fakturen kopiak.

c) Bankuko ordainketen frogagiriak.

d) Partaidetza eta zabalkunde ekintzen justifikazioko memoria. Txosten edo memoria batean azalduko dira eskaeran deskribatutakoaren arabera egindako jarduerak, zer motatakoak izan diren adieraziz (tailerrak, inkestak, eztabaida foroa, diagnostikoa egiteko ibilaldiak, itzulketa saioak, erabakitzeko saioak, etab.) eta datak, eragileak, bertaratuak, edukia eta ondorioak aipatuz.

e) Ondoriozko dokumentu teknikoa. Eskaeraren helburuen arabera egindako ondoriozko dokumentuaren (esparru dokumentua, ordenantza edo gauzatze proiektua) kopia aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren logotipoa erraz ikusteko moduko toki batean jarrita, deialdiaren hamaikagarren oinarrian ezarritakoa betez.

Esparru dokumentua bada (A.1 lerroa), bigarren oinarrian adierazitako gutxieneko edukia izan behar du: diagnostikoa, jarduketa ildoen identifikazioa eta identifikatutako jarduketa puntuen/eremuen mapaketa.

Obrak gauzatzeko dokumentua bada (B.2 lerroa), esku hartzearen ezaugarri teknikoak zehaztuko dituen atal bat izanen du, eta eraikuntza jasangarriko tekniken erabilera justifikatuko du (materialen ezaugarriak, naturan oinarritutako konponbideak, energia efizientzia hobetzeko irizpide teknikoak, etab.).

f) Bai partaidetza ekintzetan bai zabalkundekoetan jarduketak finantzaketa publikoa jaso izanaren publizitatea egiteko betebeharra bete izanaren dokumentu bidezko froga, deialdi honen hamabigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egindako partaidetza eta zabalkunde ekintzek ageriko toki batean jasoko dute jarduera Nafarroako Gobernuak kofinantzatu izanaren aipamena. Udal webgune bat edukiz gero, argitalpenaren esteka emanen da. Ez badago, egindako publizitatearen proba (NGaren logotipoa edo finantzaketaren erreferentzia agertzen den iragarki taula, sare sozialak, prentsa, buletina, etab.).

11.2. B.1 lerroaren justifikazioa. Espazio publikoetan inbertsioak egitea.

a) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, zeinak honako alderdi hauek jasoko dituen:

–Espazio publikoko inbertsioaren hasiera eta amaiera datak.

−Jarduketaren finantzaketa, espresuki adierazita beste departamentu batzuek, beste administrazio publiko batzuek, beste ente publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emandako edo ebatzi zain dauden dirulaguntzak.

–Entitateak aurkeztutako fakturen balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) berreskuratu edo konpentsatu dezakeen ala ez adieraztea.

−Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean aurreikusitako legezko aginduak bete direla, hala badagokio.

−Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen diren legezko aginduak bete direla.

–Toki entitateak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean jasotako betebeharrak betetzea, baita Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan jasotakoak ere.

b) Obra amaierako ziurtagiria, hala badagokio.

c) Egindako gastuak justifikatzen dituzten fakturen kopiak.

d) Bankuko ordainketen frogagiriak.

e) Egindako esku hartzearen justifikazioko memoria teknikoa (erabilitako materialen, edo, bestela, eraikuntzako tekniken ziurtagiria, eskaeraren araberako exekuzioa, egindako aldaketen edo doiketen justifikazioa, kasua bada, eta abar).

f) Egindako esku hartzearen argazki erreportajea, espazioaren obra edo jarduketa egin aurreko eta ondorengo argazki datatuak barne hartuz. Esku hartze eremu osoaren zein zenbait zehaztasunen argazkiak jasoko dira.

g) Kasua bada, inbertsioa gauzatzeko beharrezkoa den erakunde eskudunaren baimena edo aldeko txostena.

h) Partaidetza eta zabalkunde ekintzen justifikazioko memoria. Txosten edo memoria batean azalduko dira eskaeran deskribatutakoaren arabera egindako jarduerak, zer motatakoak izan diren adieraziz (jardunaldiak, tailerrak, auzolana, etab.) eta datak, eragileak, bertaratuak, edukia eta ondorioak aipatuz.

i) Bai partaidetza ekintzetan bai zabalkundekoetan jarduketak finantzaketa publikoa jaso izanaren publizitatea egiteko betebeharra bete izanaren dokumentu bidezko froga, deialdi honen hamabigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zabalkunde eta partaidetza ekintzek, hala badagokio, ageriko leku batean jasoko dute inbertsioa Nafarroako Gobernuak kofinantzatzen duela. Udal webgune bat edukiz gero, argitalpenaren esteka emanen da. Ez badago, egindako publizitatearen proba (NGaren logotipoa edo finantzaketaren erreferentzia agertzen den iragarki taula, sare sozialak, obrako kartela, prentsa, buletina, etab.).

11.3. Dirulaguntzen bi lerroetan.

Jarduketaren gastuaren eta ordainketaren zenbatekoa hasierako aurrekontua edo adjudikazioarena baino txikiagoa bada edo egindako gastu guztiak ez badira justifikatzen, dirulaguntza zati proportzionalean gutxituko da, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, jasotako diru kopuruaren zati proportzionalaren itzulketa eskatuko da, dagozkion interesekin.

Diruz lagungarria ez den kontzepturen bat sartzen bada gastuen justifikazioan, dirulaguntza gutxitu eginen da, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, lan horiei dagokien dirulaguntza zatiaren itzulketa eskatuko da, dagozkion interesekin.

Ondoriozko dokumentua edo egindako inbertsioa ez badatoz bat aurkeztutako eskaeran adierazitako helburuekin, galdu eginen da emandako dirulaguntza, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, jasotako diru kopuru osoaren itzulketa eskatuko da, dagozkion interesekin.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo forma akatsak dituela detektatzen bada, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan eskatuko zaio toki entitateari. Epe horretan eskatutako dokumentazioa behar bezala aurkezten ez badu, ez zaio berriz errekerimendurik eginen; izan ere, eskabidean atzera egin duela ulertuko da eta kobratzeko eskubideak galduko ditu, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, ordainketa aurreratu osoa eta dagozkion interesak itzultzeko eskatuko zaio.

Justifikaziorako dokumentuak aurkeztutako ezarritako epea betetzen ez bada, emandako dirulaguntza galduko da, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, jasotako aurrerakin osoa itzuli beharko da, dagozkion interesekin.

Diruaren itzulketa eskatzeko prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35 artikuluan xedaturikoari jarraituz arautuko da, eta abiarazten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Hamabigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

12.1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diruz lagundutako jarduketaren finantzaketa publikoa dela jakinaraztea, publizitate egokiaren bidez.

A lerroko ondoriozko dokumentuek (esparru dokumentua edo ordenantzak) eta B.2 lerrokoek (espazio publikoetarako proiektuak) agerian utzi beharko dute Nafarroako Gobernuak batera finantzatutako jarduketa dela, bertan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarrita. Jarduketa horrekin lotuta aurrera eramaten diren partaidetza eta zabalkunde ekintzetan ere agerian jarriko da.

Espazio publikoetako inbertsioetan (B.1 lerroa), Nafarroako Gobernuaren kofinantzaketa ikusarazteko, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarriko da zabalkunde ekintzetan, bai eta, hala badagokio, egiten diren partaidetza saioetan ere. Web orria duten toki entitateen kasuan, gutxienez udalaren webgunean emanen da dirulaguntzaren berri; halakorik ezean, finantzaketaren publizitatea zer komunikazio bidetan (prentsa, whatsapp, iragarki taula, obrako kartela, etab.) egin den erakusten duen froga aurkeztuko da.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

c) Betetzea Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoa.

12.2. Dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, emaniko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, laguntzaren dirua itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatuarekin bat.

Halaber, arestiko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriro zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, hamargarren oinarriko 2. puntuan aurreikusitako kasuetan, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Hamahirugarrena.–Ikuskapena eta egiaztapena.

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzua arduratuko da ezarritako betebeharrak bete daitezen. Behar diren egiaztapenak egin eta beharrezkotzat jotzen duen informazioa eskatzen ahalko dio entitate onuradunari.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.

Kasu horretan, jarduketa bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ez du gainditzen ahalko entitate onuradunak egin beharreko jarduketaren kostua.

Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, entitate onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen baldin badu, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.d) artikuluan xedaturikoarekin bat.

Era berean, entitate onuradunak edo onuradunek dirulaguntza ez den beste edozein diru sarrera edo finantzabide jakinarazi beharko dute, diruz lagundutako jarduketaren gainfinantzaketarik izan ez dadin.

Hamabosgarrena.–Efizientzia eta ekonomia hornitzaileen kontratazioan.

Toki entitateek Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeari jarraikiz kontratatu beharko dituzte lanak.

Hamaseigarrena.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Hamazazpigarrena.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hemezortzigarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Hemeretzigarrena.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen aplikazioa.

Oinarri hauetan aurreikusita ez dauden gaietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko da.

II. ERANSKINA.–A LERROA, DOKUMENTUAK PRESTATZEA

1. TOKI ENTITATEAREN EDO ENTITATEEN IDENTIFIKAZIO DATUAK.

Entitatearen izena: .....................................................................................................................................................

IFK zenbakia: ..........................................................

Entitate mota:

–Udala:

–Kontzejua:

–Mankomunitatea:

–Konpromisoaren ehunekoa (%)*

–Toki entitate batek baino gehiagok eskatzen badute laguntza, jarduketa bat elkarrekin egiteko, entitate eskatzaile guztien datu horiek bete beharko dira, eta bakoitzak hartutako konpromisoaren ehunekoa zehaztu beharko da, dirulaguntza dagokion proportzioaren arabera ordaintzeko.

2. DIRULAGUNTZAREN XEDE DEN DOKUMENTUAREN DESKRIBAPENA.

2.1. DOKUMENTUAREN IZENA:

2.2. DOKUMENTU MOTA. Dagokiona markatu:

A.1 Esparru dokumentua

A.2 Ordenantza espezifikoa

2.3. PROPOSAMENA DESKRIBATZEN ETA JUSTIFIKATZEN DUEN MEMORIA, honako atal hauetaz osatua (gehienez ere 1.500 hitz):

1. Dokumentuaren xedearen deskribapena, testuingurua eta zer eremuri eragiten dion.

2. Dokumentuaren helburuak.

3. Proposamenak dituen hiri eta lurralde garapen jasangarri eta inklusiboko helburuen justifikazioa, deialdiko lehenengo oinarriaren arabera, hauek bereiziz:

• Helburu espezifikoa(k) eta Espainiako Hiri Agendaren jardun ildoa(k).

• 1/2017 LFDaren LAHFLTBeko eta LAPetako zehaztapenak, irizpideak edo printzipioak.

• Pertsonak erdigunean jartzen dituen hirigintzan ekarpena egiteko irizpideak (generoa, adina eta gaitasuna).

• Administrazioaren beste dokumentu edo plan batzuekiko sinergiak (Zahartze Estrategia, paisaiari eta klima aldaketari buruzko dokumentuak eta gidak, hiri eta herri lagunkoien gida, azpiegitura berdeari buruzko gida, etab.).

4. Proposamenak herriarentzat dakartzan onurak eta hobekuntzak.

Proposamena baloratzeko garrantzitsutzat jotzen diren alderdien deskribapena sartzen ahalko da.

2.4. Proposamenak dakarren BERRIKUNTZA (gehienez ere 600 hitz). Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Dokumentuaren izaera berritzailea justifikatuko da, lehendik daudenen aldean zer ikuspegi eta proposamen berri dituen zehaztuz.

2. Proposamenaren bidez espero diren inpaktuaren eta eraldaketaren balorazioa.

3. Proposamena beste entitate batzuek ezartzeko edo haiei transferitzeko aukera.

2.5. GOBERNAMENDUA ETA PARTAIDETZA (gehienez ere 600 hitz). Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Aurreikusi den partaidetza estrategiaren deskribapena, erabiliko diren metodologia, tresnak eta ekintzak zehaztuz.

2. Herritarrek aktiboki parte hartzeko aurreikusitako jarduerak eta askotariko eragileek eta herritar taldeek parte hartzeko hartu beharreko neurriak.

3. Jarduketa ezagutarazteko eta komunikatzeko proposatutako jarduerak eta neurriak.

3. JARDUKETARAKO KALKULATUTAKO AURREKONTUA. Aurrekontu ahalik eta xehakatuena aurkeztuko da.

3.1. AURREIKUSTEN DIREN GASTUAK:

–Laguntza teknikoaren kontratazioa: .............................................. euro

–Aretoak alokatzea, kasua bada: .................................................... euro

–Argitalpenak, liburuxkak, zabalkundea: ......................................... euro

Aurreikusten den aurrekontu osoa: .................................................. euro

3.2. GASTUEN FINANTZAKETA:

–Eskaturiko laguntza: ....................................................................... euro

–Beste laguntza batzuk (adierazi jatorria): ....................................... euro

–Baliabide propioak: ......................................................................... euro

4. ZABALTZEKO BAIMENA.

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari ONARTZEN eta, beraz, BAIMENTZEN dio irudiak eta edukiak komunikabideetan eta web korporatiboan argitaratu, zabaldu eta erabiltzea, bai eta beste entitate edo pertsona interesdun batzuek Zuzendaritza Nagusiak deialdi honetan diruz lagundutako dokumentu eta/edo inbertsioetarako jarduketak dokumentatzeko eta/edo eredu gisa erabil ditzaketen txosten eta azterlanetan ere. Datuak helburu horretarako baino ez dira erabiliko.

5. ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTUTAKO AGIRIAK.

Erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskinaren arabera.

........................................................(e)n, .................(e)ko ...........................................aren ........(e)(a)n

Izptz.:

Jarduketa mankomunatua bada, toki entitate eskatzaile guztietako alkateen edo ordezkarien sinadura jarriko da.

III. ERANSKINA.–B. LERROA, ESPAZIO PUBLIKOETAKO JARDUKETAK

1. TOKI ENTITATEAREN EDO ENTITATEEN IDENTIFIKAZIO DATUAK.

Entitatearen izena: .....................................................................................................................................................

IFK zenbakia: ..........................................................

Entitate mota:

–Udala:

–Kontzejua:

–Mankomunitatea:

–Konpromisoaren ehunekoa (%)*

–Toki entitate batek baino gehiagok eskatzen badute laguntza, jarduketa bat elkarrekin egiteko, entitate eskatzaile guztien datu horiek bete beharko dira, eta bakoitzak hartutako konpromisoaren ehunekoa zehaztu beharko da, dirulaguntza dagokion proportzioaren arabera ordaintzeko.

2. DIRULAGUNTZA ESKAERAREN XEDE DEN JARDUKETAREN DESKRIBAPENA.

2.1. JARDUKETAREN IZENA:

2.2. JARDUKETA MOTA. Dagokiona markatu:

B.1, A MOTA (Espazio publikoetan inbertsioak egitea). Orokorrak.

B.1, B MOTA (Espazio publikoetan inbertsioak egitea). Zahartze aktiborako espezifikoak.

B.2 Espazio publikoetarako proiektuak.

2.3. Proposamena DESKRIBATZEN ETA JUSTIFIKATZEN duen MEMORIA (gehienez ere 1.500 hitz).

Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Gauzatu beharreko jarduketaren deskribapena, esku-hartzearen eremua eta ezaugarri teknikoak barne hartuta, urbanizazioa jasangarria izanen dela adierazten dutenak zehaztuta (naturan oinarritutako konponbideak, materialak, eraikuntza konponbideak, etab.).

2. Sorburu duen esparru dokumentuan gauzatuko den lerro edo ekintza zehatza identifikatzea, eta inbertsioak haren helburuetan eginen duen ekarpena justifikatzea.

3. Proposamenak dituen hiri eta lurralde garapen jasangarri eta inklusiboko helburuen justifikazioa, deialdiko lehenengo oinarriaren arabera, hauek bereiziz:

• Helburu espezifikoa(k) eta Espainiako Hiri Agendaren jardun ildoa(k).

• 1/2017 LFDaren LAHFLTBeko eta LAPetako zehaztapenak, irizpideak edo printzipioak.

• Pertsonak erdigunean jartzen dituen hirigintzan ekarpena egiteko irizpideak (generoa, adina eta gaitasuna).

• Administrazioaren beste dokumentu edo plan batzuekiko sinergiak (paisaiari eta klima aldaketari buruzko dokumentuak eta gidak, hiri eta herri lagunkoien gida, azpiegitura berdeari buruzko gida).

4. Inbertsioak esku hartuko den espazioan dakartzan onurak eta hobekuntzak, erantzuna arrazoituz.

5. Jarduketa ongi ulertzeko beharrezkotzat jotzen den dokumentazio grafikoa.

Proposamena baloratzeko garrantzitsutzat jotzen diren alderdien deskribapena sartzen ahalko da.

2.4. ZAHARTZE AKTIBOAN EGINEN DUEN EKARPENA (gehienez 600 hitz).

Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Zahartze aktiboan lagunduko duen proposameneko ekipamenduaren identifikazioa eta definizioa.

2. Inbertsioak ingurune osasungarriak sortzeko duen ahalmenaren deskribapena, jarduketa hiri osasungarriak planifikatzeko gidaren zer ildotan kokatzen den identifikatuz eta justifikatuz.

2.5. Proposamenak dakarren BERRIKUNTZA (gehienez ere 600 hitz). Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Obra edo jarduketaren izaera berritzailea justifikatuko da, lehendik daudenen aldean zer ikuspegi eta proposamen berri dituen zehaztuz. Proposatzen diren konponbide tekniko berritzaileen deskribapena.

2. Obra edo jarduketaren bidez lortu nahi diren inpaktuaren eta eraldaketaren balorazioa, eremuaren egungo egoera kontuan izanda.

3. Proposamena beste espazio edo herri batzuetan ezartzeko edo haiei transferitzeko aukera.

2.6. GOBERNAMENDUA ETA PARTAIDETZA (gehienez ere 600 hitz). Alderdi hauek jasoko ditu:

1. Inbertsioaren sorburu den esparru dokumentuan gauzatutako partaidetza prozesuaren deskribapen laburra.

2. Esparru dokumentuan identifikatutako ekintzen artetik gauzatuko dena aukeratu izanaren justifikazioa.

3. Herritarrek proposatutako konponbidearen definizioan aktiboki parte hartzeko aurreikusitako jarduerak eta askotariko eragileek eta herritar taldeek parte hartzeko hartu beharreko neurriak.

4. Inbertsioa ezagutarazteko eta komunikatzeko proposatutako jarduerak eta neurriak.

3. AURREKONTUAREN LABURPENA. Baloratutako memoriatik edo proiektu teknikotik aterea, B.1 lerrorako 7.2 d) oinarrian eskatzen den aurrekontu xehatuarekin.

3.1. AURREIKUSTEN DIREN GASTUAK:

–Laguntza teknikoaren kontratazioa: ......................................................... euro

–Obrak/jarduketa gauzatzeko aurrekontua: ............................................... euro

–Aurreikusten den aurrekontu osoa: .......................................................... euro

3.2. GASTUEN FINANTZAKETA:

–Eskaturiko laguntza: ................................................................................. euro

–Beste laguntza batzuk (adierazi jatorria): ................................................. euro

–Baliabide propioak: ................................................................................... euro

4. ZABALTZEKO BAIMENA.

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari ONARTZEN eta, beraz, BAIMENTZEN dio irudiak eta edukiak komunikabideetan eta web korporatiboan argitaratu, zabaldu eta erabiltzea, bai eta beste entitate edo pertsona interesdun batzuek Zuzendaritza Nagusiak deialdi honetan diruz lagundutako dokumentu eta/edo inbertsioetarako jarduketak dokumentatzeko eta/edo eredu gisa erabil ditzaketen txosten eta azterlanetan ere. Datuak helburu horretarako baino ez dira erabiliko.

5. ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTUTAKO AGIRIAK (7. eta 10. oinarrien arabera)

Erantzukizunpeko adierazpena (IV. eranskina).

Esparru dokumentua.

Memoria baloratua edo proiektu teknikoa, aurrekontu xehatuarekin (B.1 lerroa).

Udalaren txosten teknikoa/baimena.

Ordainketa aurreratuaren eskaera.

........................................................(e)n, .................(e)ko ...........................................aren ........(e)(a)n

Izptz.:

Jarduketa mankomunatua bada, toki entitate eskatzaile guztietako alkateen edo ordezkarien sinadura jarriko da.

IV. ERANSKINA.–ENTITATE ESKATZAILEAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPEN BERARIAZKOA, ADIERAZTEN DUENA EZ DUELA URRATZEN DIRULAGUNTZEN ETA ESKATUTAKO BESTE LAGUNTZA BATZUEN ONURADUN IZATEKO AZAROAREN 9KO 11/2005 FORU LEGEAN EZARRITAKO EZEIN DEBEKU

Izen-deiturak:

NAN/IFZ:

Honako hau ordezkatuz:

IFK:

Kargua:

ADIERAZTEN DU berak ordezkatzen duen entitatea ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

ADIERAZTEN DU egunean dituela indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

ADIERAZTEN DU berak ordezkatzen duen/dituen entitateak/entitateek deialdi honetara aurkezten du(t)en proiektuagatik dirulaguntza eta laguntza hauek jasotzea aurreikusi du(t)ela edo aurreikusten du(t)ela:

Beste finantzabide publiko batzuk

Finantzabide pribatuak

Beste sarrera batzuk

........................................................(e)n, .................(e)ko ...........................................aren ........(e)(a)n

Izptz.:

Jarduketa mankomunatua bada, barnean dauden toki entitate guztien erantzukizuneko adierazpena eta ordezkari baten izendapena sartuko dira.

V. ERANSKINA.–ESTEKA INTERESGARRIAK ETA ERREFERENTZIAZKO DOKUMENTUAK

A) Aurreko deialdietan diruz lagundutako jardueren bilduma (https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/hirigintza) eta hautatutako jardunbide egokiak.

B) Erreferentziako dokumentuak.

Estatukoa/Nazioartekoa.

1. Espainiako Hiri Agenda (https://www.aue.gob.es/) (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa, 2019).

2. Hiri osasungarriak planifikatzeko gida (https://www.sanidad.gob.es/areas/promocionPrevencion/entornosSaludables/local/estrategia/herramientas/guiaParaPlanificar.htm) (Osasun Ministerioa, 2022).

3. Osasuna hiri eta lurralde plangintzan sartzea (https://www.who.int/es/publications/i/item/9789240003170?utm_source=substack&utm_medium=email), kontsulta eskuliburua (OME, 2021).

4. Irisgarritasuna espazio publiko urbanizatuetan (https://cdn.mitma.gob.es/portal-web-drupal/estudios_y_publicaciones/guia_accesibilidad.pdf) (Etxebizitza Ministerioa).

5. Irisgarritasun Unibertsala (https://biblioteca.fundaciononce.es/publicaciones/colecciones-propias/coleccion-accesibilidad/accesibilidad-universal-y-diseno-para) (ONCE, 2011).

6. Udal Azpiegitura Berdearen Gida (https://redbiodiversidad.es/sites/default/files/GUIA_Biodiversidad_CAPITULOS1_5.pdf) (FEMP, 2019).

7. Ondarea kudeatzeko udal plana egiteko gomendioak (https://studylib.es/doc/7111230/gesti%C3%B3n-municipal-del-patrimonio-hist%C3%B3rico-cultural---inicio) (FEMP, 2014).

8. Urbanizazio jasangarriko proiektuen jardunbide egokien gida (https://docplayer.es/6685060-Guia-de-buenas-practicas-de-proyectos-de-urbanizacion-sostenible.html) (FMP-CLM, 2004).

9. Bizikleta azpiegiturak diseinatzeko gomendioen gida (https://esmovilidad.mitma.es/estrategia-estatal-por-la-bicicleta/guia-de-recomendaciones-para-el-diseno-de-infraestructura-ciclista) (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa, 2023).

10. Toki entitateen trantsizio energetikorako gida (https://www.ree.es/sites/default/files/07_SALA_PRENSA/Documentos/Guia_Transicion_Energetica.pdf) (REE, FEMP, 2020).

11. Ekonomia zirkularreko tokiko estrategia (https://www.femp.es/sites/default/files/multimedia/estrategia_local_ec_170x240_definitiva_compressed.pdf) (FEMP, 2019).

12. Produktuen ingurumen-adierazpenaren (PIA) edo bizi zikloaren analisiaren (BZA) ziurtagiriak (https://www.aenor.com/certificacion/certificacion-de-producto/declaraciones-ambientales-de-producto).

Nafarroako Foru Komunitatea.

1. Paisaia-dokumentuak (https://paisaia.nafarroa.eus/pages/paisaia-dokumentuak) eta paisaian integratzeko gidak (https://paisaia.nafarroa.eus/pages/gidak).

2. "Iruñeko eta Inguruko Udalerrietako Azpiegitura Berdea" (https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/nafarroako-azpiegitura-berdea).

3. "Udal plangintzan klima aldaketara egokitzeko gida" (https://www.navarra.es/documents/48192/6568746/DocsintesisACCyPlaneamiento2.pdf/de6216c5-ec37-3aa0-979b-5b4368e82618?t=1613994799395) (2019).

4. "Hirigintza, arkitektura eta klima aldaketari buruzko gida" (https://lifenadapta.navarra.es/documents/2696321/0/DC62_2+Guia+urbanismo_arquitectura_cambio+clim%C3%A1tico_publico+%281%29.pdf/66d3682e-4283-e35b-bfd1-d26845d36cdf?t=1586860584693) LifeNadaptako C6.2 lerroa.

5. "Adinekoekin lagunkoiak diren hiri, herri eta auzoetarako Gida" (https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/08F5EE01-9900-4538-BF7D-0A0809B8F0A9/0/CiudadesypueblosAmigables.pdf) (Lurralde eta Paisaia Zerbitzua, 2019).

6. Drainatze jasangarriko sistemen diseinua Nafarroan (https://www.nilsa.com/fls/dwn/2023-feb-guia-drenaje-nilsa.pdf) (NILSA, 2023).

7. Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia 2017-2022 (https://gobiernoabierto.navarra.es/sites/default/files/zahartze_aktibo_eta_osasungarrirako_nafarroako_estrategia.pdf).

8. Nafarroako Despopulazioaren Aurkako Borrokarako Estrategia (https://administracionlocal.navarra.es/areas/Despoblacion-EstrategialuchaDespoblacion/SiteAssets/default/ESTRATEGIA DESPOBLACI%C3%93N DEF aprobada.pdf), (NG, 2023ko apirila).

Iragarkiaren kodea: F2407224