109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Orisoaingo Bake Epaitegiko epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela aditzera ematekoa

Orisoaingo Udalak ez duenez proposamenik egin, Orisoaingo bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daude. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bake epaile izendatzeko eskatzen diren baldintzak hauek dira: espainiarra izatea, adin nagusikoa, funtzio judizialean aritzeko ezindua ez egotea, dolozko delituengatik kondenaturik ez egotea eta halako delituengatik auzipeturik edo inputaturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik erabili ahal izatea.

Izendatua izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (Elío epailearen plaza 1, 31011 Iruña).

Eskaerarekin batera, alegatzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira, norberaren ibilbide akademiko eta profesionalari dagozkionak.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.

Iruñean, 2024ko apirilaren 29an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2407104