109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Jantziak inprimatzeko nabea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Miguel Angel Soto Casal.

Jarduera: jantziak inprimatzeko nabea.

Tokia: Jaime Velasco kalea 28, behea, Viana (Nafarroa).

Vianan, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2408076