109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Aldaketa, Igerilekuetako kiroldegiko barne-araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko maiatzaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren igerilekuetako kiroldegiko barne-araubidearen erregelamenduan, 10., 16., 19., 20. eta 22. artikuluetan. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta webgunean argitaraturik, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Tebasen, 2024ko maiatzaren 8an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2407875