109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Udal igerilekuen funtzionamenduari eta erabilerari buruzko erregelamendua. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ribaforadako udal igerilekuen funtzionamenduari eta erabilerari buruzko erregelamendua.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, erregelamendua behin betiko onetsitzat joko da.

Ribaforadan, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2407716