2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Tren bagoiak eta kotxeak biltegiratzea eta muntatzea
Bete dadin xedaturik dagoena martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua) eta abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1.b) artikuluan (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedienteari loturiko lizentzia-eskaera, proiektu teknikoa eta gainerako dokumentazioa jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Transportes Vicuña SA.
Jarduera: tren bagoiak eta kotxeak biltegiratzea eta muntatzea.
Tokia: Arkinorruti industrialdeko B kaleko 9 zenbakia (5. poligonoko 583. lurzatia), Olazti.
Olaztin, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2407792