2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena
Otsagabiko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauen aldaketa:
–Estolderiaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
–Herri-lurretako lurgain, lurzoru eta lurpearen okupazioa arautzen duen ordenantza fiskala.
–Udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
–Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantza.
Iragarkia 2024ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Otsagabian, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.
ESTOLDERIAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
Zerga-kuota
7. artikulua. Behin bakarrik eskatuko da tributu-kuota estolderia eta arazketa zerbitzuen ordainetan. 9,50 euroko kopuru finkoa da urtean, gehi BEZa. Zergaldia urte naturalari dagokio.
HERRI-LURRETAKO LURGAIN, LURZORU ETA LURPEAREN OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
ERANSKINA.–HERRI-LURRETAKO LURGAIN, LURZORU ETA LURPEAREN OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAKO ZENBATEKOAK
I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.
1.1. Mahaiak eta terrazak: 5 euro/m² denboraldiko.
1.2. Merkatu txikiak eta saltokiak:
–Saltokia, ibilgailuan: 35 euro urteko, eta 5 euro noizean behineko egunetan.
–Saltokiak 10,50 euro eguneko.
1.3. Bertzelako aprobetxamenduak (ferietako barrakak): 16,00 euro eguneko.
II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.
II.1. Elektrizitate tasa: enpresa hauek udal mugapean fakturatzen dituzten diru-sarrera gordinen %1,5.
II.2. Konpainia telefonikoa: fakturazioaren %1,9, Compañía Telefónica SAko Unipersonal motako araubide berezian xedatutakoari jarraikiz.
III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.
III.1. Gasbideen eta bertze elementu batzuen tasak: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera kudeaturiko tarifak".
ORDENANTZA FISKALA, UDAL HILERRIKO EHORZKETA,
MANTENTZE ETA GARBIKETA ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUENA
Zerga-kuota
7. artikulua. Tributu-kuota. Ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuak egiteagatik eskatu beharreko tributu kuota urtean behin baino ez da eskatuko, eta 42,00 euroko zenbateko finkoa izanen da urtean.
UDALAREN LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
TARIFEN ERANSKINA
1. Urrutia auzoko 23-A eraikineko 3. solairuko erabilera anitzeko gela:
–Bilera informatiboak eta hitzaldiak oro har: 30,00 euro eguneko.
Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: salbuetsita.
–Jarduerak: Pirinioetako ibarretako biztanleria edo irabazi-asmorik gabeko elkarteak, 50 euro eguneko.
–Irabazi-asmoa duten enpresak edo elkarteak: 250 euro eguneko.
Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: 20 euro eguneko, baldin gela erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gehiago, eta 10 euro eguneko, baldin erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gutxiago.
2. "Javi Eseverri" gizarte eta kultur zentroa:
2.1. Ekitaldi aretoa (beheko solairua):
–Bilera informatiboak eta hitzaldiak oro har: 30,00 euro eguneko.
Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: salbuetsita.
–Jarduerak: Pirinioetako ibarretako biztanleria edo irabazi-asmorik gabeko elkarteak, 50 euro eguneko.
–Irabazi-asmoa duten enpresak edo elkarteak: 250 euro eguneko.
Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: 20 euro eguneko, baldin ekitaldi aretoa erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gehiago, eta 10 euro eguneko, baldin erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gutxiago.
2.2. Jardueren aretoa (2. solairua): 30 euro eguneko.
Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: 20 euro eguneko, baldin jardueren aretoa erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gehiago, eta 10 euro eguneko, baldin erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gutxiago.
3. Udal pilotalekua: 20 euro eguneko.
4. Ordenantza honek arautzen du Udalaren honako instalazio eta altzari hauen erabilera:
–Agertokia: 200,00 euro eguneko, eta 500,00 euroko fidantza.
Iragarkiaren kodea: L2408070