2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Aldaketa, Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Otsagabiko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza honen aldaketa:
–Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.
Iragarkia 2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta jarraian ematen da argitara.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Otsagabian, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.
ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN GIMNASIOKO KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
TARIFEN ERANSKINA
Honela finkatu da inskripzio kuota:
1. 14 urtetik 16 urtera bitartekoak, gurasoen, tutoreen edo guraso-ahala dutenen baimenarekin: salbuetsirik.
2. 16 urtetik gorakoak:
–Hilabeteko kuota: 32,00 euro.
–Hiru hilabeteko kuota: 70,00 euro.
–Sei hilabeteko kuota: 130,00 euro.
–Urteko kuota. 175,00 euro.
–Asteburuetako, Eguberrietako eta Aste Santuko kuota: 120,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L2408063