109. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo UE 3.4 unitateko 6.1, 6.2, 6.3 eta 6.4 lurzatietan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Imarkoaingo UE 3.4 unitateko 6.1, 6.2, 6.3 eta 6.4 lurzatietan. Hura sustatu dute, batetik, Beatriz Irigaray Jasok eta, bestetik, Agustín Martín Ibarrolak eta Berta Andueza Arangurenek, José Manuel Lafuente Gilek idatzitako agiriaren arabera.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408012