2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Determinazio xehatuen aldaketa, Zabalegiko 7. poligonoko 160., 161. eta 13. lurzatietan. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko maiatzaren 14ko bilkuran, eta aho batez, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Zabalegiko 7. poligonoko 160., 161. eta 13. lurzatien determinazio xehatuetan. Aldaketa eginen da Maite Apezteguía Elso, Silvia Saldaña Vela eta Juan Carlos Linares Fernández arkitektoek egindako dokumentuaren arabera, eta sustatzaileak honako hauek dira: Zabalegiko Kontzejua, Román Lezáun Burgui, Javier Lezáun Burgui, María Ángeles San Martín Erro, Pedro José Zabalza Aldaba eta María Jesús Lezáun Burgui.
Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2407990